Konspirazioa - Espainiako II. Errepublika
Espainiako II Errepublika
1931ko apirilaren 12ko udal bozak monarkiko eta errepublikarren arteko plebiszito bihurtu ziren, eta bigarrenek irabazi zuten estatuan. Bizkaian eta Gipuzkoan ere bai; Araban eta Nafarroan ez.
Eibarren aldarrikatu zuten lehenengoz Espainiako II. Errepublika, apirilaren 14ko goizeko bostetan pleno berezia egin eta bi egun lehenago aukeratutako zinegotzi errepublikazaleek -udalbatzako 19etatik 18k- hala erabakita.
Errepublikak erreforma garrantzitsuak abiarazi zituen armada eta eliza katolikoaren estatus pribilegiatua, hezkuntza sistema, lan mundua, nekazaritza eta antolaketa politikoa iraultzeko asmoz. Onartu zuen konstituzio berriak, esaterako, bidea ireki zien autonomia estatutuei.
Espainiako II. Errepublikaren aldarrikapena Eibarren, 1931ko apirilaren 14an.