Biztanleria

1930eko hamarkada hasi zenean, Euskal Herrian 1.444.802 pertsona zeuden erroldatuta. Araba, Bizkaia, Gipuzkoa eta Nafarroako 1.237.643 biztanleak borboitar baten agindupeko sistemaren menpe bizi ziren 1930ean. Alfontso XIII.a, botereari eustearren, Miguel Primo de Riveraren diktadura (1923-1930) bedeinkatzetik zetorren, baina gizartearen egoneza gainezka egitear zegoen.