Altxor galdua
1936ko irailaren 1a. 100 pezeta altxor txiki bat dira Bilbo handian. Irun erortzear dago, eta harekin Gipuzkoa. Bilbon ez dira erabat jabetzen egoeraren larriaz; laster batean saldoka helduko zaizkien iheslarien kontaketa beldurgarriekin hasiko dira kolpearen arrastoak sumatzen. Oraindik ezin dute imajinatu ere egin 100 pezetako billeteak baliorik gabe geratuko direla etorkizun ez oso urrun batean.