Datzan
Diktaduran tabu izan zena, Franco hil ondoren azalera ateratzen hasi zen, eta jende askok bere senideen hezurren bila jardun zuten 1970eko hamarkada bukaeran.
Nafarroan batez ere, Operación retorno deitu zuten ekimaren barruan, edo beren kasa. Gerra bukatu eta 80 urte geroago, exhumazioak egiten eta hildakoak lurperatuta egon litezkeen lekuak bilatzen eta exhumatzen jarraitzen dute senide eta elkarte askok, Aranzadiren eta erakunde publiko batzuen laguntzarekin. Horregatik, mapa bizia da 1936ko gerrako hobiena, urtez urte aldatzen eta berritzen jarraitzen duena.
hobi inguru kokatuta mapan
Eusko Jaurlaritzak, Nafarroako Gobernuak eta Espainiako Gobernuak 275 hobi inguru dituzte kokatuta mapan. Horietatik 125 bat exhumatu dituzte, osorik edo parte batean, gehienak azkeneko bi hamarkadetan, baina baita 1970eko urteetan ere. Horiz aparte, beste dozenaren bat hobi exhumatu aurretik galdu dira.
hobi
komun, hustuta
1950eko hamarkadaren bukaeran eta 1960koaren hasieran, hobi komun asko hustu zituzten (40 bat), Madrilera eramateko, Erorien Haranera. Ezaguna da herri hauetan hustu zituztela: Araban: Gasteizen (2). Bizkaian: Arrigorriagan, Balmasedan, Bermeon, Bilbon, Busturian, Durangon, Gamiz-Fikan, Fruizen, Gernika-Lumon, Gordexolan, Gueñesen, Karrantzan, Loiun, Markina-Xemeinen, Muxikan, Otxandion, Saturtzin, Urduñan eta Zallan. Gipuzkoan: Beasainen, Donostian, Elgoibarren, Eskoriatzan, Irunen, Oiartzunen, Orion eta Tolosan. Nafarroan: Aberinen, Aiegin, Cabanillasen, Cadreitan, Iruñean, Milagron, Murietan, Murillo el Fruton eta Ribaforadan.
toki gertaera bortitzekin
Nafarroako Gobernuak zehaztuak ditu 100 bat toki gertaera bortitzak jazo zirenak. Ez du esan nahi ondoan hobi bat egongo dela, baina testigantzek eta arrasto batzuek hala iradoki dezakete. Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan, hobi komun gehiago egon ote daitezkeen ikertzen jarraitzen dute memoria historikoko taldeek eta Aranzadik.