Non bilatu

1936ko estatu kolpearen eta ondorengo gerra eta diktaduraren arrastoak aurkitzea ez da lan erraza. Informazio iturri oinarrizkoenetakoak dira tokian tokiko testigantzak eta udal zein eliza artxibategiak eta garaian garaiko prentsa. Baita foru aldundietako liburutegiak eta euskal administrazio desberdinetako artxibo historikoak eta erakunde zenbaiten agiritegiak ere. Behin hortik aurrera, Espainian zehar barreiatutako hainbat artxibategi militar eta administratibo desberdinetan aurki daitezke agiriak-eta. Baita Frantzian, Erresuma Batuan, Ameriketako Estatu Batuetan eta beste hainbat herrialdetan ere. Segidakoak ez dira informazio eta agiri biltegi bakarrak, baina bai memoria egiteko ezinbestekoetakoak. Amaieran, agiritegien gida orokorraren PDFa dago irakurgai.

Ahotsak, Euskal Herriko Hizkerak eta Ahozko Ondarea

Funtsak: Ahozko historia. Euskal Herri osoko ia 5.500 testigantza. Bideoan zein audioan jasota. Euretako askok hitz egiten dute gerrako bizipenez.

Egoitza: Eibar, Gipuzkoa.

Webgunea

Telefono zenbakia: 00 34 943 121 775

Andres Prieto Aranaren Artxiboa

Funtsak: II. Mundu Gerran borrokatu ziren euskal gudarien inguruko agiritegi hau Eibarko Udal Artxiboan dago.

Egoitza: Eibar, Gipuzkoa.

Eposta: [email protected]

Telefono zenbakia: 00 34 943 70 84 22

Aranzadi Zientzia elkartea

Funtsak: 50.000 euskal herritarrek nozitutako jazarpenaren inguruko agiriak, testigantzak, argazkiak...

Egoitza: Donostia, Gipuzkoa.

Webgunea

Eposta: [email protected]

Telefono zenbakia: 00 34 943 46 61 42

Dokuklik

Funtsak: Araba, Bizkai eta Gipuzkoako 1900. urtera bitarteko jaiotza, heriotza eta ezkontza datuak eta dozenaka artxibo publiko Internet bidez kontsultatzeko gunea.

Webgunea

Euskadiko Artxibo Historikoa

Funtsak: Eusko Jaurlaritzaren gerra garaiko agiriak, Espainiako hainbat artxibategitatik ekarritakoak eta bilduma pribatuetako aleak.

Egoitza: Bilbo, Bizkaia.

Webgunea

Telefono zenbakia: 00 34 944 03 27 80

Euzkadiko Gudontzidia (1936-1939)

Funtsak: Euzkadiko Gudontzidiko kideen, antolaketaren, ontziteriaren eta ibileren berri on-line jasotzeko aukera.

Webgunea

Euskal Abertzaletasunaren Agiritegia

Funtsak: EAJren artxiboak. Baita hainbat kultur eta politika erakunde, enpresa eta banakorenak ere. Eusko Gudarosteetako tropen inguruko agiriak, milaka argazki eta bestelako material grafiko ugari ere badaude.

Egoitza: Bilbo (Bizkaia).

Webgunea

Eposta: [email protected]

Telefono zenbakia: 00 34 94 405 64 50.

Fundacion Popular de Estudios Vascos

Funtsak: Gipuzkoako Gerra Junta Karlistaren aginduetara aritu ziren milaka erreketeren fitxak eta informazio osagarria.

Webgunea

Gipuzkoako Probintzia Artxibo Historikoa

Funtsak: Ondarretako eta Saturrarango preso ugariren inguruko espetxe txostenak.

Egoitza: Oñati, Gipuzkoa.

Eposta: [email protected]

Telefono zenbakia: 00 34 943 023 330

Gogora Institutua

Funtsak: Aranzadi Zientzia Elkarteak 2002tik aurkitu dituen 50.000 euskal herritar jazarriren inguruan aurkitu eta sortu dituen agiri, txosten eta grabaketak.

Egoitza: Bilbo (Bizkaia).

Webgunea

Eposta: [email protected]

Telefono zenbakia: 00 34 94 403 28 46

Huarte Jauregui Bilduma

Funtsak: Espainiako II. Errepublikaren aldeko agintari politiko eta militarren agiri ofizialak, gutunak, afitxak, argazkiak... Baita Francoren aldekoenak ere.

Egoitza: Renoko Unibertsitatea, Nevada (Ameriketako Estatu Batuak)

Webgunea

Eposta: [email protected]

Telefono zenbakia: 00 1 775 682 5590

Ipar-Mendebaldeko Tarteko Artxibo Militarra

Funtsak: Hego Euskal Herriko epaitegi militarretako agiriak, hamaika euskal herritarren aurka egindako epaiketa txostenekin.

Egoitza: Ferrol, Galizia.

Webgunea

Eposta: [email protected]

Telefono zenbakia: 00 34 981 319 009

Liburuklik

Funtsak: Araba, Bizkai eta Gipuzkoako prentsa historikoa eta aldizkari ofizialak Internet bidez kontsultatzeko aukera ematen du.

Webgunea

Nafarroako Artxibo Nagusia

Funtsak: Nafarroako Inkautazio Batzordeak eta (Hego Euskal Herria hartzen zuen) VI. Erregio Militarreko Erantzukizun Politikoen Epaitegiak sortutako agiriak. Baita Francoren alde borrokatu zirenen fitxak ere. Agirietako asko Internet bidez kontsultatzeko aukera dago.

Egoitza: Iruñea, Nafarroa.

Webgunea

Eposta: [email protected]

Telefono zenbakia: 00 34 848 424667

Nafarroako Oroimen Historikoari Buruzko Dokumentazio Zentroa

Funtsak: 1936tik 1975era bitartean Nafarroan jazarritako milaka herritarren inguruko informazioa.

Egoitza: Iruñea, Nafarroa.

Webgunea

Eposta: [email protected]

Nazioarteko Gurutze Gorriaren Artxiboak

Funtsak: C ESCI multzoko agirietan, Euskal Herriko presoen trukeei, zibilen ebakuazioei, harreman diplomatikoei eta beste hainbat lanei buruzko informazioa aurki daiteke.

Egoitza: Geneva, Suitza.

Webgunea

Eposta: [email protected]

Telefono zenbakia: 00 41 22 730 2966

PARES Espainiako Artxibategien Ataria

Funtsak: Gune birtual honetan aurki daiteke Espainiako Kultura Ministerioaren Memoria Historikoaren Agiritegiari buruzko informazioa, besteak beste. Baita II. Mundu Gerran kontzentrazio eremu nazietara deportatutako erbesteratuena ere. Gerra irabazi ostean Francok zabaldu zuen causa general (auzi orokorra) famatuko txosten digitalizatuak ere kontsulta daitezke.

Webgunea

Ramon Rubial Fundazioa

Funtsak: PSOEren agiriak, argazkiak eta grabazioak.

Egoitza: Bilbo, Bizkaia.

Webgunea

Eposta: [email protected]

Telefono zenbakia: 00 34 94 476 38 11

Southamptongo Unibertsitatea

Funtsak: Erresuma Batura bidalitako haurren inguruko agiriak eta testigantzak.

Egoitza: Southampton (Erresuma Batua).

Webgunea

Eposta: [email protected]

Telefono zenbakia: 00 44 23 8059 2721

Iturri dokumentalen eta bibliografikoen gida (1936-1939)

PDF