Zergatik
GERRA: iz. Herri, giza talde edo estatu bi edo gehiagoren arteko arma bidezko borroka.
Gerra iraultzaile: arazo nazional eta sozialetan oinarrituz herri bateko biztanleak altxarazteko ekintza, arerioei aurre egin eta botereaz jabetzeko asmoz.
Gerra konbentzional: ohiko armak, hots, ez nuklearrak, ez biologikoak, ez kimikoak, erabiliz egiten dena.
Gerra psikologiko: arerioaren armada eta biztanleen gogo-egoeran eragitea eta beraien morala hondatzea helburu duen ekintza-multzoa.
Gerra santu: erlijio-arrazoiengatik egiten dena.
Gerra zibil: herri, nazio edo estatu bereko biztanleen artekoa.
Gerra zikin: beren interesak defendatu, agintean iraun ahal izan edo beren helburuak lortu ahal izateko, talde, erakunde, gobernu edo estatuek, zeharkako bideak erabiliz, burutzen dituzten edonolako jarduerak, maiz legez kontrakoak, ofizialki inoiz aitortzen ez direnak.
-
Konspirazioa
"Militarrek Falangeren eta Erreketearen kooperazioa lotu behar zuten, eta, horretarako, falangistek eta erreketeek eskuak odolez ondo zikintzea zuten onena"
-
Estatu kolpea
"Beharrezkoa da izu giroa sortzea, nagusitasun arrastoa utzi behar da gu bezala pentsatzen ez duen oro eskrupulurik eta zalantzarik gabe ezabatuz"
-
Gerra
"Leku askotan jarri dituzte
tristura eta negarrak:
len amar lagun giñan etxian
ta orain iru bakarrak" -
Jazarpen makina
"Belaunaldiz belaunaldi madarikatuak izango diren zuen izenak ezabatuko ditugu (...) Botikan Espainiaren kontrako konspirazioa zeukan botikaria desterratuko dugu"