1 / 18

Zeluloide puskak

Alcuni episodi della guerra civile spagnola

Italia, 1936.

1936ko abuztuaren 19an eskaini zuten lan hau Italian. Hendaia ageri da hasieran, muga itxia dagoela azalduz. Iruñetik Donostiara bidean abiatutako kolpisten tropak ere ageri dira.

Zeluloide puskak

L'esodo della popolazione civile da Irun

Italia, 1936.

1936ko azaroaren 18an eskainia. Irun frankistek hartu aurreko azken orduak ageri ditu. Iheslariak. Soldaduak. Bukaeran, frankistak arerio hilen ondoan argazkiak ateratzen ageri dira, besoa agur faxistan altxata. Bandera gorri-horia jartzen dute Irungo muga postuan.

Zeluloide puskak

Irun occupied

Erresuma Batua, 1936.

Irunen okupazio irudiak. Bonbaketak, tiroteoa, hiria sutan. Jendea muga zeharkatzen, emakume, haur zein milizianoak.

Zeluloide puskak

Spanish war: with general Franco

Erresuma Batua, 1937.

Nafarroako Brigadei egindako omenaldiaren irudiak. 1937ko azaroaren 9koak.

Zeluloide puskak

Tragedy of civil war

Erresuma Batua, 1937.

Euskal haur errefuxiatuen ailaera Southamptonera (Hampshire, Ingalaterra). Habana ontzian helduko dira 4.000 ume. Erizainek aztertu ostean, kanpatokira doaz. Panpinak ematen dizkiete.

Zeluloide puskak

Volksfronten - 1936 Spanien Bürgerkrieg Anarchisten Kommunisten

Alemania

Zeluloide puskak

Vorwärts Internationale Brigade

Alemania

Bonbardeoen kalteak. Zibilen izua. Zibil hilak. Irudietako zenbait Euskal Herrikoak dira. Nazioarteko Brigaden irudiak.

Zeluloide puskak

Eibar 1937

Eibar 1937

Eibar suntsitua, Francoren aliatuek egindako aire eraso gogorraren osteko grabazioan.

Zeluloide puskak

El president d'Euzkadi hoste d'honor de Catalunya

Katalunia, 1937.

Antonio Sbert, Carlos Pi i Sunyer eta Kataluniako beste agintari batzuk Reusko aireportuan ditu zain Jose Antonio Agirre Eusko Jaurlaritzako lehendakariak. Bi motorreko hegazkin batean dator. Baita Irujo eta Jaurlaritzako beste hainbat kide ere. Eusko Gudarosteetako ofizialak dituzte zain. Bartzelonan, Lluis Companys presidenteak hartuko du Agirre.

Zeluloide puskak

Homenaje a las Brigadas de Navarra

Espainia, 1937.

1937ko azaroaren 9an Nafarroako Brigadei Francok egindako omenaldiaren kronika. Ziudadelako zelaian formatuta ageri dira. Solchaga eta Vigon jeneralak, brigadetako buruak, banderaren zina egin behar duten ofizial berrien aurrean. Meza ematen dute bertan. Iparraldeko armada frankistako buru Fidel Davilarekin batera ageri da Franco, zelaia zeharkatzen. Diputaziora doaz. Falangeko kideak eta errrekete ohiek ere desfilatzen dute bertan.

Zeluloide puskak

UFA Ton-Woche: Schwere kämpfe ín Spanien

Alemania, 1936

Adolf Hitler buru zuen Alemaniako zinema estudio garrantzitsuenak egindako ekoizpena. Lehen lau minutuetan, 1936ko gerrako irudiak ageri dira. Bai Espainiakoak bai Euskal Herrikoak. Emakume milizianoen irudi ikus daitezke.

Zeluloide puskak

La cattura di prigionieri

Italia, 1937.

Bilbo erori osteko irudiak. 1937ko irailaren 1a du data. Eraikin txikituak, eta presoak kontzentrazio eremura eramatera. Armak kentzen dizkiete denei Italia faxistako legionarioek. Presoen aurpegiak.

Zeluloide puskak

Rebuilding the bridge across the Nervion river at Bilbao

Erresuma Batua, 1938.

Nerbioi ibaiaren gaineko zubia berregiten ari dira. Azken segunduetan falangista desfile bat ageri da zubian.

Zeluloide puskak

Il anniversario della liberazione

Italia, 1939.

Bilbo erori eta bi urtera, Franco bertan izan zen, urteurrena ospatzen, 1939ko ekainaren 28ko data daukan erreportaje honetan ikusten denez.

Zeluloide puskak

Campeggio estivo organizzato dal partito Falangista

Italia, 1939.

Gorlizko kanpalekua. Falangek sortu du ehunka gaztetxok udako kanpaldia egin dezaten bertan. Haurrek Espainiako eta Falangeko banderei besoa altxata agur egiten eta FRANCO hitza hondartzan osatzen ikusten dira. 1939ko abuztuaren 30eko datan erakutsi zuten.

Zeluloide puskak

Gernikako bonbardaketa

Gernikako sarraskia. Nortzuek, noiz eta nola suntsitu zuten. Erasoaren egiletzaren inguruan propaganda frankistak eraiki zuen gezurra.

Zeluloide puskak

I prigioneri attraversano il ponte internazionale per rientrare in Francia

Italia, 1939.

Nazioarteko Brigadetako amerikar eta frantses presoak Irundik Hendaiarako bidean jarri zituzteneko irudiak.

Zeluloide puskak

Ritornano valore

Italia, 1939.

Monte Albertia ontziaren etorrera Arroxelatik (Frantzia) Pasaiako portura (Gipuzkoa). Ontzia diruz beteta heldu zen, Frantziako Justizia Administrazioak urtebeteko auziaren ondoren onartu egin baitzuen Espainiako Gobernu zilegiak Frantziara eramandako sosak Francoren menpeko gobernuaren esku uztea. Banketxera eraman zituzten diruok, eta berehala zenbatu eta sailkatu. 1939ko urriaren 6ko datan eskaini zuten albiste hau Italian.