URUBIA podcasta IRUDIA horizontala
Urubia

Gorka Torre militante euskalzalea

2024ko urriaren 4a

Gorka Torre militante euskalzalearen bi auziak azaltzen dira uda osteko lehen Urubian.

Atal gehiago
URUBIA podcasta IRUDIA

Aroztegiko auzia

2025eko otsailaren 6a

Aroztegiko hirigintza proiektuaren auziari buruz landu du Urubiak 10. atala. Auziaren gakoak bildu dituzte bertan.

URUBIA podcasta IRUDIA

Urdaibaiko Guggenheim museoa

2024ko apirilaren 6a

Urdaibaiko Guggenheim museoaren inguruko eztabaida eta horrek eragin duena aztertuko dugu hilabete honetan; izan ere, Urkullu lehendakariak museo berriaren proiektuari buruz esandakoak eta proiektuak dituen arazoak gai nagusi izan dira azken asteetan.

URUBIA podcasta IRUDIA

Azterketak euskaraz

2024ko martxoaren 7a

BADAk eta BERRIAk egindako Urubia podcastaren lehen atalean Azterketak Euskaraz ekinbidearen inguruko azalpenak eman ditu Leire Casamajouk. Azterketak Euskaraz Ipar Euskal Herrian azterketak euskaraz pasatzearen aldeko mugimendua da.

Podcastak
BERRIKETAN Logo
Berriketan

Alemania: eskuinera bidean (I)

Alemaniako hauteskundeak ditu hizpide Berriketan saioaren atal honek. Igandean dute botoa emateko eguna alemaniarrek, eta hauteskundeen atarian herrialdeko egoera politikoari eta ekonomikoari erreparatu diogu Aitor Garmendia Etxeberria BERRIAko Mundua saileko kazetariarekin eta Berlinen berriemaile berezi ari den Iker Aranburu BERRIAko Ekonomia saileko kazetariarekin.

Ez Gatoz Paristik logo nagusi urdina
Ez gatoz Paristik

Apo, epe, epai

Aizkoraren epaia erraldoiaren kontra.

Enborra eraitsi arte zartaka.

Eta enborra ohol, ohola mahai, mahaia epaimahai.

Erakunde publikoek antolatutako sarien eta beken banatzeko.

Gaur gaurkoz, sortzaileen eskubideen erauzketan zaildutako sistema bat.

Sortzailea apo sentiarazteraino.

Berria FM
Berria FM

Hesiak, sabaiak, guraizeak

Emakume eta Neska Zientzialarien Nazioarteko Eguna da otsailaren 11, baina egun horretatik kanpo ere badira hamaika motibo gaia hizpide izateko. Elhuyarreko Garazi Andonegi bidelagun, xehe aletu ditugu zientzia munduko genero arrakalak, kristalezko sabaiak, «guraize efektuak» eta beste. Idoia Mujika zientzialari eta dibulgatzailea Itsaso Jauregi kazetaria ere aditu ditugu saioan. Bestalde, ezin saihestu hau: 2025a hasi denetik bi hilketa matxista izan dira Euskal Herrian. Bi semek beren amak hil dituzte. Eta Miren Orozkoren hitzak jaso ditugu.

 

 

BERRIKETAN Logo
Berriketan

Kezka Nafarroako industrian

Nafarroako industriaren egoera du hizpide Berriketan saioaren atal honek. Urtea hasieran enpresen itxierak, hartzekodunen konkurtsoan sartzeak eta langileen kaleratzeak izan dira, eta zazpi enpresatako langile batzordeek manifestazioa egin dute Iruñean. Joxerra Senar BERRIAko Ekonomia saileko kazetariak eman dizkigu gaiari buruzko gako nagusiak.

Kinka
Kinka

Kinkaren Bonus Tracka Nahia Gartzia

Hirugarren denboraldi honetan, Bonus Tracka izango du Kinka saioak. Hamabostean behin argitaratutako ale nagusiaren osagarri izango da; izan ere, galdera berdin bati erantzungo diote elkarrizketatu guztiek, eta euren lan, jardun edo ikerketa arlotik etorkizuna nola amesten duten azalduko dute. Hemengo honetan, Nahia Gartzia Neikerreko ikerlariak erantzun dio galdera horri.

New Yorkeko Munduak
New Yorkeko munduak

Erantzuna

Alaba paper batzuekin iritsi da etxera. Eskolan banatu dituzte. Emigranteen eskubideei buruzkoak dira. Goardiak bila badatoz jakiteko zer egin. Egon da polizia sarekadak egiten New Yorken, paper gabeko migrariak harrapatzen. ICE deitzen da migrarien polizia. Bitxia da ICE inizialek “ice” hitza osatzen dutela ingelesez, “ice”, “izotza”, edo “horma”, euskaraz. Mugan eraiki nahi den horma erraldoi hura bezala.

Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.