BERRIKETAN Logo

Arrazakeria karrikan dabil

Lo vimos en Irun taldea du hizpide Berriketan saioaren atal honek. Mezu eta irain arrazistak zabaltzen dituzte han, eta larunbatero herritar taldeak antolatzen dituzte komunitate magrebtarra biltzen den lekuetara joan eta bizilagun horiei jazartzeko. Antxeta irratiak ikerketa egin du gai horri buruz, eta Aimar Lopez Erasun kazetariak azaldu dizkigu xehetasunak.

Berria FM
Berria FM

Protokolo gorpuztuak

Eraso matxistei aurrea hartu eta erantzuteko tresna gisa baliatzen ditugu protokoloak. Baina, zergatik dira benetan garrantzitsuak? Galdera horrekin abiatu dugu Berria FMren hirugarren denboraldiko azken saioa. Eta ez da edonolakoa izan: Hezkidetza eta Pedagogia Feministen III. Kongresuan grabatutako zuzeneko saio berezia izan da, jendaurrean partekatua. 'Protokolo gorpuztuak: komunitatean, hezkuntzan eta kirolean' izeneko solasaldian, lau ahots bildu ditugu mahaiaren bueltan: Marivi Fernandez Roldan, Donostiako Berritzeguneko zuzendaria; Laura García Rodriguez eta Lidia Latorre Bañares, Amarauna Basket Fem sareko kideak; eta Idoia Arraiza Zabalegi, Emagineko kidea. Elkarri entzunez, esperientziak eta erronkak josi ditugu, protokoloek erreparazioa, ardura kolektiboa eta babes eraginkorra bermatzeko zer behar duten elkarrekin hausnartzeko.

New Yorkeko Munduak
New Yorkeko munduak

Ezusteko pozak

Zapato Azule osteko igande beltzari bukaera duina emateko, eta Mutrikun bainua hartu ondoren, pizza afaltzeko plana egin genuen. Ondarroako Basati pizzategira hurreratu ginen Mutrikutik bueltan. Han pizzak hartu eta autora berriz, etxera bidean. Gure autoak baditu urte batzuk, Volkswagen Touran bat da, eta aukeran zazpi lagun sar daitezke bertan. Hainbat eserlekurekin hartu genuen familian edo lagun artean txangoak egiteko. Umeak bertan hasi dira, ume txiki izatetik, aulki txikietan, nerabe izatera.

Baina Artabide kalean, Lekeitiorako bidean buelta hartzera nindoala gurpila zulatu zitzaidan. Ordezko gurpilaren bila hasi ginen semea eta biok. Zazpi aulkien azpian bilatu eta ezer ez, auto azpian begiratu eta ezer ez. Azkenean, Youtube-n aurkitu genuen bideo batek esan zigun Touranak ez duela ordezko gurpilik. Garabiari deitu behar izan genion.

Hantxe, Artabiden, bada plazatxo bat, nondik portua eta itsasoa ikusten diren. Hantxe eseri ginen garabiaren zain. Semeak esan zidan, “badakit zerri buruz egin behar duzun zutabea, gertatu zaigun honi buruz. Begira, gurpila zulatu eta garabiaren zain gaude gaueko orduetan. Baina beste alde batetik, pentsa, izarrei begira ari gara pizza afaltzen. Ezusteko poza esaten zaio horri. Gutxien espero duzunean datorren zorionari. Bestela ez genituen elkarrekin igaroko ordutxo hauek”.

Arrazoia eman nion. Hemen duzue beraz uda aurreko azken zutabea, ezusteko pozez. Iraila arte, izan zuek ere zoriontsu.

Kinka
Kinka

Aroztegia, Urdaibai eta Marienea: lurraren defentsarako hiru adibide

Hirugarren denboraldiko azken ale honetan, lurraren defentsarako hiru adibide jarri ditu fokupean Kinka saioak: Aroztegia, Urdaibai eta Marienea. Ekainaren 5ean Nafarroako Antzerki Eskolaren aretoan, Iruñean, egindako jendaurreko atala da, Gorka Laurnaga, Eider Gotxi eta Joana Detxart ekintzaileekin.

ezer eta festa web 1440x638
Ezer ez eta festa

AEKren bonus tracka (8): 'Afalaurreko kontuak'

'Esatearen arintasun harrapaezina' saioaren bonus tracka, AEK-k egina. Gaur, 'Afalaurreko kontuak'.

 

 

Hizlandia
Hizlandia

Joseba Zulaika Irureta: Mikel Reparazen 'Amerikaren arrakalak'

Hamaseigarren ataleko gonbidatua Joseba Zulaika Irureta antropologo eta idazlea izan da. Eta aukeratu duen liburua Mikel Reparazen Amerikaren arrakalak (Alberdania, 2024).

Atal honetan erabilitako kantuak:
· BILLIE HOLIDAY - Strange Fruit
· WOODY GUTHRIE - All You Fascists
· JOSEBA B. LENOIR - Hamabi lagun hilkor · THOMAS NEWMAN - American Beauty
· BOB DYLAN - Masters of War
· THE DRONES - Oh My

Ez Gatoz Paristik logo nagusi urdina
Ez gatoz Paristik

Bihotzondokoak

Bihotz bat taupaka.

Amateur hitza kulunkatzen.

Amateurrez hitz egitera baikatoz oraingoan.

Merkatu logikak moldatutako kultur ereduak uzten dien tarte gero eta estuagoaz.

Kulturgileen eta komunitatearen arteko loturaz.

Gure kultur sistemaren balizko arritmiez.

Ustezko basamortuez

Uste basatiez.

Laburbilduz: segidako elektrokardiograman ageri den guztiaz.

URUBIA podcasta IRUDIA horizontala
Urubia

Urubia: EEP Euskararen Erakunde Publikoaren egoera

EEP Euskararen Erakunde Publikoaren egoera izan dute hizpde Uribia podcastaren 15. atalean.

Pentsaketan podcasta
Pentsaketan

9. Bortizkeria

Atal honetan, bortizkeriaz hitz egin dute Pepe Aizpuru Euskal Irratietako erredaktore buruak, Pauline Guelle politologoak eta Txomin Poveda soziologoak 'Pentsaketan' bideopodcast emankizunean.

Bertso Jarriak
Bertso jarriak

Iruri Altzerreka | Neke kronikoa

Iruri Altzerreka. 2000. urtean sortua, Garain (Bizkaia). Zortzi urte zituela hasi zen bertso eskolan, Miren Amurizarekin, Berrizen. Harrezkeroztik, Berrizko eta Durangoko bertso eskoletan aritu da, baita bertso irakasle ere.

2023ko maiatzean III. Señora sariketako Tokado saria irabazi zuen, eta, 2024an, Txirristaka bertsopaper lehiaketa. 2023an Bizkaiko Bertsolari Txapelketan parte hartu zuen lehendabizikoz.

Dunbala logoa
Dunbala

EHZ24 igandea

Albisteak
Entzun zerrenda
Lanbideren bulego bat, Bilbon. LUIS TEJIDO / EFE

Harri astunena mugitzen hasi dira

Azken urteetan ezinezkotzat jo dutena lortzeko bidean da Eusko Jaurlaritza: Gizarte Segurantzaren kudeaketa. Bidea hasi besterik ez da egin, ordea, eta ez dago argi nola funtzionatuko duen sistemak Espainiako kutxa bakarra hautsi gabe.
00:00:0000:00:00
UEMAren eguna, iaz, Lesakan. GORKA RUBIO / FOKU

Nafarroa: ezagutzan ere atzera

Hezkuntza arautuaren bidez irabazi diren hiztunak izan dira urteotan egoera soziolinguistikoaren hauspoetako bat, baina, proiekzioaren arabera, euskararen ezagutzan ere atzera egiten hasiko dira Nafarroan.
00:00:0000:00:00
Eibarreko jokalariak eta entrenatzaile multzoa, sasoiko lehen entrenamendua hasi aurretik. JAIZKI FONTANEDA / FOKU

Taldekide berri ugari Eibarren lehen entrenamenduan

Hasi da Iñaki Goikoetxearen aroa. Hura da berritasun nagusia, baina ez bakarra. Eibartarrek 11 jokalari fitxatu dituzte: Garazi Facila eta Amaia Iribarren izan dira azkenak; Athleticek utzita iritsi dira.
00:00:0000:00:00
Mairu taldeko kideak. BERRIA

Ametsezko munduak «ospatzeko» festibala

Bihartik igandera bitarte egingo dute Errobiko festibala, Itsasun; 29. aldia da aurtengoa. Musika, dantza, ikastaroak eta ibilbide musikatuak prestatu dituzte egunotarako.
00:00:0000:00:00
'Alandstidningen' egunkariaren baliabideak, kirol emanaldiak egiteko. AMIR KARBALEAI

Kirol emankizunak, kameraririk gabe

Finlandiako Aland uharteetan argitaratzen den suedierazko egunkari bat da 'Alandstidningen'. Teknologia berriak eta adimen artifiziala erabiltzen dituzte kirol emanaldiak egiteko.
00:00:0000:00:00
Leire Vargas eta Jaime Nieto, 'Bizi sintetikoak' emanaldian. BERRIA

Poesia egiteko modu bat

'Bizi sintetikoak' errezital musikatua sortu zuten Leire Vargasek eta Jaime Nietok; bihar eginen dute emanaldia, Durangon. Gizarteko gatazkez eta hierarkiez arituko dira, musikaren eta poesiaren bidez.
00:00:0000:00:00
Zenbait 'jzioquitar', Araia eta Zerain arteko etapan. EUSKARABENTURA

Etxetik gertu, etxean bezala

Ibilbidearen erdia egin du jada Euskarabentura espedizioak: Araiatik Zerainerako etapa eginda, lehen hamabost egunetako langa gainditu dute. Ez alferrik: konfiantza hartua dute dagoeneko, eta gogo biziz iritsi dira Zerainera, herri afaria zain zutela.
00:00:0000:00:00
IRITZIAK
Entzun zerrenda

Ezusteko pozak

2025eko ekainaren 30a

Denon bizitza

2025eko ekainaren 23a

Etxeko jana

2025eko ekainaren 16a

9. Bortizkeria

2025eko uztailaren 14a

8. Aisialdia

2025eko ekainaren 12a

7. Demokrazia

2025eko maiatzaren 14a

Bihotzondokoak

2025eko maiatzaren 22a

Espazioa

2025eko apirilaren 3a

Apo, epe, epai

2025eko otsailaren 20a

EHZ24 igandea

2024ko ekainaren 30a

EHZ24 larunbata

2024ko ekainaren 29a
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.