Nafarroako Gobernuak 37 milioi euroko lehen neurri sorta iragarri du Irango gerraren ondorioei aurre egiteko
Espainiako Gobernuak energia arloko fiskalitatean proposatutako jaitsierak onartu ditu ekainaren 30era bitarte. Erregaiaren, argindarraren eta gasaren BEZa %10era jaitsiko da, eta argindarrari eta erregaiei loturiko beste zergek behera egingo dute.























