Trumpek esan du «Irango erregimen berriak» su eten bat eskatu diola
AEBetako presidenteak ziurtatu du ez duela meniarik onartuko Ormuzko itsasartea ireki arte, eta Teheranek gezurtatu egin du eskaera hori egin izana. Etxe Zuriko maizterrak aliatuak estutzen jarraitzen du Ormuzen esku har dezaten.



















