Aleix Font Bilbo Basketeko jokalaria, Prievidzaren aurkako partidan. MARISOL RAMIREZ / FOKU

Bilbo Basketek beste final bat jokatu nahi du

Jone Bastida Alzuru
Bilbo Basketek FIBAren Europako Kopako finalerdietako joaneko partida jokatuko du gaur, Szombathelyren aurka, Hungarian (18:00). Jaume Ponsarnauk 2029ra arte luzatu du taldearekin duen kontratua.
BURUZ BURUKOA. OSKAR MATXIN EDESA / FOKU

Altuna III.a eraitsi nahi dute buruz burukoan

Julen Etxeberria
Ostiralean hasiko da txapelketa, Bastidan, eta maiatzaren 31n jokatuko dute finala, Nafarroa Arenan. Azken ekitaldiarekin alderatuta, Bakaikoa da berritasun bakarra. Altuna III.a hirugarrenez jarraian txapela irabazten saiatuko da.
Jon Ander Albisu eta Unai Laso. JON URBE / FOKU

Astelehen gozoa dute Lasok eta Albisuk

Jon Eskudero
Binakako txapeldun izan eta biharamunean, pozik eta harro agertu dira Unai Laso eta Jon Ander Albisu. Elkarren artean laguntasun berezia sortu dela aitortu dute, eta hori kantxan islatzen jakin dutela.
Laso eta Albisu txapela soinean, gaur, Iruñean. AITOR KARASATORRE / FOKU

Laso eta Albisu, binakako txapeldun

Jon Eskudero
Lehen zatian gogor aritu dira bi bikoteak, baina bigarrenean sendoago jokatu dute Baikokoek, eta merezita irabazi diete Altuna III.ari eta Ezkurdiari: 22 eta 16. Biek jantzi dute lehenengoz binakako txapela.
Binakako Txapelketa. ENDIKA PORTILLO / FOKU

Bi apustu, helburu bera: txapela

Julen Etxeberria
Altuna III.a eta Ezkurdia Lasoren eta Albisuren aurka arituko dira Binakako Txapelketako finalean, gaur, Nafarroa Arenan. Aspekoek bolada ona dute; Baikokoak, aldiz, larri ibili dira azken partidetan.
Alaveseko jokalariak, gaurko entrenamendua hasi aurretik. ALAVES

Alavesek Lehen Mailara igotzeko aukera izango du bihar

Ainara Arratibel Gascon
Cacereñori irabaziz gero, gorenera bueltatuko da hiru denboraldiren ondoren. Andrea Esteban entrenatzaileak argi du: «Gure onena eman beharko dugu, haiek ere asko baitute jokoan: mailari eustea».
Quique Sanchez Flores. ADRIAN RUIZ HIERRO / EFE

Quique Sanchez Floresek bizi-bizi eraldatu du Alaves

Eñaut Agirrebengoa
Alaves azalberritu egin da entrenatzaile berriaren esanetara denetik. Teknikariak ordena eta oreka sustatu nahi ditu, baina haren lehen hiru partidek oso gidoi zoroa izan dute. Arabarrak eraginkor aritu dira; kontrara, golak erruz jaso dituzte.
Interesgarria izango zaizu
Zure babes ekonomikoari esker egiten dugu kazetaritza konprometitua. BABESTU BERRIA