Ez Gatoz Paristik logo nagusi urdina

Ez gatoz Paristik

Ez Gatoz Paristik 2. denboraldia

Apo, epe, epai

2025eko otsailaren 20a

Aizkoraren epaia erraldoiaren kontra.

Enborra eraitsi arte zartaka.

Eta enborra ohol, ohola mahai, mahaia epaimahai.

Erakunde publikoek antolatutako sarien eta beken banatzeko.

Gaur gaurkoz, sortzaileen eskubideen erauzketan zaildutako sistema bat.

Sortzailea apo sentiarazteraino.

00:00:0000:00:00
Ez Gatoz Paristik 2. denboraldia

Ogiaren bidea

2025eko urtarrilaren 9a
00:00:0000:00:00
Ez Gatoz Paristik 2. denboraldia

Ispilua

2024ko azaroaren 14a

Dinosauroa iratzarri zenean, matxismoak han segitzen zuen.

Eboluzio behar handirik gabe.

Dinosauroa iratzarri zenean, kulturaren ispiluak han segitzen zuen.

Arrakala askorik gabe.

Gizarteari isla egiten.

00:00:0000:00:00
Ez Gatoz Paristik 2. denboraldia

Deskonexioa

2024ko urriaren 17a

Zenbaterainoko plaza eskaintzen zaio euskal kulturari Euskal Herriko hedabideetan?

Plaza horren neurria zenbateraino da herritarron kultur ohituren moldatzaile, zenbateraino kultur ohituron ispilu?

Mundu gero eta konektatuago ꟷeta globalizatuagoꟷ honetan, zenbateraino normalizatuko dugu gure kulturarekiko deskonexioa?

Etengabeko eraldaketak eta informazioaren gizarteak bizi gaituztela errepikatzea ez delako aski, kultura transmititzea eta biziaraztea ere mundua eta gizartea egiteko modu eraldatzaile bat dela ahazten badugu.

00:00:0000:00:00
Ez Gatoz Paristik Horia

Sokak eta pasilloak

2023ko abenduaren 28a

Gasteizko Legebiltzarreko pasilloetan luzaz joan-etorrian ibili eta iritzi publikoan eztabaida zakarrak eragin ostean, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako Hezkuntza Lege berria onartu berri dute. Plaza politiko horretan eta beste zenbaitetan landutako legeek eta curriculumek gure kultur kapitala belaunaldi berrienganainoko eroale lana erraztuko ote duten, gero eta gehiagotan eteteko zorian dirudien kultur soka indartu ala ahuldu egingo ote duten, eragile ugariren gogoetagai da. Baita akuilu ere, gure hizkuntzaren eta kulturaren biziraupena ikastetxeetan ere jokatzen baita. Horren isla dira, besteak beste, Euskal Herriko ikasgeletan azken hamarkadetan aktibatu diren hainbat ekimen.

00:00:0000:00:00
Ez Gatoz Paristik Horia

Sara

2023ko abenduaren 11

Hitz egiteko gaitasunak eta irudimenak egiten omen gaituzte humano. Hitz egiteko eta gure irudimenaren milioika emaitza prozesatzeko gaitasuna erantsi diegun makinak ere adimendunak al dira, beraz? Zein etorkizun opa digute Adimen Artifizialaren sustatzaile nagusiek, gure datuen kudeaketa negozio bihurtu duten multinazionalek? Itsu-itsuan egin behar al dugu datu kopuru erraldoiak kudeatzen trebatutako produktu informatikoen alde? Zein ondorio izan dezake gure iruditeria kolektiboa halako programen esku uzteak? Benetan sinesten al dugu makinek salbatuko dutela euskaldunon komunitatea?

00:00:0000:00:00
Ez Gatoz Paristik Horia

Keinukariak

2023ko azaroaren 21a

Hauxe zen, beraz, kultur langilea izatea: Itzaltzea eta piztea.
Norbere Ogi Bideko puntu beltzak bide-orri ustez serioenetan sekula ez agertzea.
Euskal Artistaren Estatutua existitzen garenik ere ez dakiten Esne Bidetik kanpoko galaxiaren batetik etorriko zaigula nazkatu arte entzutea.
Intermitente, keinukari bilakatu nahi izatea.
Itzaltzea eta piztea.

00:00:0000:00:00
Ez Gatoz Paristik Horia

Kukuarena

2023ko azaroaren 17a
00:00:0000:00:00
Podcastak
Berria FM
Berria FM

Hijaba libre erantzi eta jantzi

Hijabaren erabilera gai arantzatsua da. Oraindik ere, eztabaida ugari piztu ohi ditu emakume musulman batzuek janzten duten oihalak; jendea kontra azaltzen da, baita feminismo batzuen barrenetan ere. Hori hala, haren bueltako diskurtso askori batik bat «paternalismoa» dariela iritzi dio Ikram Ghacham-Emrani Hachmioune irakasle eta ikertzaileak, eta salatu du emakume musulmanei «galdetu ere egin gabe» hitz egiten dela gaiaz. Gainera, honako ikerketa hau egin du berriki, hezkuntza sistemari erreparatuz: ‘Emakume musulmanen identitatea eta formakuntza akademikoa EAEn’.

00:00:0000:00:00
BERRIKETAN Logo
Berriketan

EAJko lemazain berria

Aitor Esteban EAJko buru berria du hizpide Berriketan saioaren atal honek. Andoni Ortuzarren lekukoa hartu berri du Estebanek Euskadi Buru Batzarreko lehendakari gisa, eta bidelagun izanen dituen EBBko gainerako kideak ere aurkeztu dituzte. Xabier Martin BERRIAko politika saileko kazetariarekin solastatu gara horri buruz.

00:00:0000:00:00
Kinka
Kinka

Kinkaren Bonus Tracka: Ibai Rico

Hirugarren denboraldi honetan, Bonus Tracka izango du Kinka saioak. Hamabostean behin argitaratutako ale nagusiaren osagarri izango da; izan ere, galdera berdin bati erantzungo diote elkarrizketatu guztiek, eta euren lan, jardun edo ikerketa arlotik etorkizuna nola amesten duten azalduko dute. Hemengo honetan, Ibai Rico EHUko glaziologo eta geografoak erantzun dio galdera horri.

00:00:0000:00:00
New Yorkeko Munduak
New Yorkeko munduak

Arbasoen su txikia

Araba Euskaraz 2025eko kanta egin dugu Mikel Urdangarin eta biok. Kanta landua, mezuak elkarri gurutzatzen ibili baikara luzaroan. Letrak hiru ideia nagusi ditu. Lehenengoa, Araban beti egin dela euskaraz. Eta hor daude aipatuak Landuccik XVI. mendean Gasteizen bildu zituen sei mila hitzak edo sasoi bereko Lazarragaren liburua. Bigarrena, garai zailak bizi arren euskarak beti egin izan duela aurrera. Egin du aurrera horrela nahi izan dugulako, beti egon delako norbait euskaraz hitz egiten, erabiltzen. Eta hiru, transmisioaren garrantzia. Euskararen su txikia pasatu egin da belaunaldiz belaunaldi, eta guri tokatzen zaigu orain gauza bera egitea.

00:00:0000:00:00
BERRIKETAN Logo
Berriketan

Ikasle anitz, euskarari bizkar emanda

Nafarroako eta Ipar Euskal Herriko euskarazko hezkuntzaren egoera du hizpide Berriketan saioaren atal honek. Lurralde horietan ikasleen gehiengoak ez du inolako kontakturik euskararekin. Nafarroan D ereduak langa jo duela dirudi, eta Iparraldean oraindik bide luzea gelditzen da aurretik. BERRIAko Gizarte saileko bi kazetarik egin dute datuen gaineko analisia: Ion Orzaizek eta Ekhi Erremundegi Belokik, Iruñeko eta Baionako bulegoetatik, hurrenez hurren.

00:00:0000:00:00
BERRIKETAN Logo
Berriketan

Txantrea: Eskuz esku eraikitako auzoa

Iruñeko Txantrea auzoaren historia du hizpide Berriketan saioaren atal honek. Duela 75 urte sortu zen, eta lehenbiziko etxeak bizilagunek eraiki zituzten. Nortasun handiko langile auzoa, gizarte mugimendu zabalekoa eta borrokarako gogoa zainetan daramana. Imanol Satrustegi NUP Nafarroako Unibertsitate Publikoko historialariak kontatu digu auzo horren historia.

00:00:0000:00:00
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.