Iraia Elias aktorea eta Oier Guillan idazlea, atzo, Donostiako Hontza liburu dendan, testu bat irakurtzen. JON URBE / JOKU

Eta hala bazan edo ez bazan...

Unai Zubeldia
1982an ireki zuten Donostiako Hontza liburu denda, eta atzo itxi. Saiatu diren arren, ez dute aurkitu eroslerik. Barrua mugituta, baina herritarrei eskerrak emanez igaro dute azken eguna.
Hubert de Givenchyren soinekoak eta argazki bat, 'The Givenchiaga Family' erakusketan. JON URBE / FOKU

Givenchiaga: bi maisuren jostura

Enekoitz Telleria Sarriegi
Cristobal Balentziagaren eta Hubert de Givenchyren lanak josi eta gurutzatu dituzte Getarian. Bi sortzaileen konplizitatea eta adiskidetasuna islatzen du ‘The Givenchiaga Family’ erakusketak.
Jatabeko udaletxea, martxoan. ARITZ LOIOLA / FOKU

Administrazioko aulkien hanka herrenak

Iratxe Muxika Karrion
Idazkaritzarako, kontu hartzailetzarako eta diruzaintzarako hiru lanpostutik bakarra dago beteta EAEn, eta «arduratuta» daude, kasurako, Orexako eta Jatabeko alkateak. «Egunero» ari dira gabeziaren ondorioak nabaritzen.
Nabarmenduak
Interesgarria izango zaizu
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.