URUBIA podcasta IRUDIA horizontala

Urubia

URUBIA podcasta IRUDIA

Emazteen Nazioarteko Eguna

2025eko martxoaren 6a

Laster helduko zaigu Martxoaren 8a, Emazteen Nazioarteko Eguna. Horren harira, Euskal Herriaren erradiografia bat egitea proposaten dizuegu, emazteen gaur egungo errealitatea irudikatzen duten zenbait lege, gertakari eta zenbaki aztertuz.

 

00:00:0000:00:00
URUBIA podcasta IRUDIA

Aroztegiko auzia

2025eko otsailaren 6a

Aroztegiko hirigintza proiektuaren auziari buruz landu du Urubiak 10. atala. Auziaren gakoak bildu dituzte bertan.

00:00:0000:00:00
URUBIA podcasta IRUDIA

Urdaibaiko Guggenheim museoa

2024ko apirilaren 6a

Urdaibaiko Guggenheim museoaren inguruko eztabaida eta horrek eragin duena aztertuko dugu hilabete honetan; izan ere, Urkullu lehendakariak museo berriaren proiektuari buruz esandakoak eta proiektuak dituen arazoak gai nagusi izan dira azken asteetan.

00:00:0000:00:00
URUBIA podcasta IRUDIA

Azterketak euskaraz

2024ko martxoaren 7a

BADAk eta BERRIAk egindako Urubia podcastaren lehen atalean Azterketak Euskaraz ekinbidearen inguruko azalpenak eman ditu Leire Casamajouk. Azterketak Euskaraz Ipar Euskal Herrian azterketak euskaraz pasatzearen aldeko mugimendua da.

00:00:0000:00:00
Podcastak
New Yorkeko Munduak
New Yorkeko munduak

Iowako eklipsea

Iowako nazioarteko idazleen eskolara iritsi berri, 2017ko abuztuaren 21ean, eguzki eklipsea izan zen. Christopher Merrill bertako arduradunak eta gainontzeko irakasleek gertaera ikustera eraman gintuzten, idazleen etxearen patioan bertan, horretarako utzi zizkiguten betaurreko beltz batzuekin. Eklipseak ez zuen asko iraun egia esan, bi minutu luze, eta ostean, bizitza lehengo bidera itzuli zen.

00:00:0000:00:00
BERRIKETAN Logo
Berriketan

Semeena, estalitako indarkeria matxista

Semeek egiten duten indarkeria matxista du hizpide Berriketan saioaren atal honek. Aurten bi hilketa matxista izan dira Euskal Herrian, eta bi kasuetan semeak izan dira hiltzaileak, eta haien amak, biktimak. Sarri isilpean gelditzen den indarkeria matxista horri erreparatu diogu Isabel Jaurena BERRIAko feminismo gaietako kazetariarekin. Miren Orozko gizarte langile eta generoan adituaren iritzia ere bildu dugu atal honetan.

 

00:00:0000:00:00
BERRIKETAN Logo
Berriketan

Gerra hotsak Europan (II)

Ukrainako gerra du hizpide Berriketan saioaren atal honek. Duela hiru urte hasi zen Ukrainiako inbasioa, eta berriz ere lehen planoan agertu da gerra, AEBak Ukrainarekin eta Errusiarekin negoziatzen ari baitira. Gatazka honen inguruko xehetasunak eman dizkigu Igor Susaeta BERRIAko Mundua saileko koordinatzaileak.

00:00:0000:00:00
Berria FM
Berria FM

Maskulinitate berri-zaharrean tinko

Azterlanetan ere azaleratu da joera: mutil gazteek bereziki egiten dute bat korronte antifeministekin. Eta sexuarekiko eta sexualitatearekiko daukaten harremanean ere islatzen da hori. Itxaso Torregrosa sexologo eta hezitzailearen hitzak jaso ditu Berria FMk. Emandako ikastaroetan, argi ikusi ditu feminismoaren kontrako erresistentziak; «TikToken-eta aditzen dituztenen oihartzunak». Baina helduek daukaten arduraz ere ohartarazi du: «Haiek ez daude entzuteko prest, baina gu ez gara asmatzen ari».

00:00:0000:00:00
BERRIKETAN Logo
Berriketan

Euskoa, zabaltzeko bidean

Euskoa eta hura hedatzeko bidea du hizpide Berriketan saioaren atal honek. Duela hamabi urte sortu zen euskoa moneta, baina oraingoz Ipar Euskal Herrian baizik ezin da erabili. Orain Oiartzualdean eta Baztanen egin nahi dute proba. Gai horri buruzko xehetasunak eman dizkigu Urko Iridoy Alzelai BERRIAko kazetariak.

00:00:0000:00:00
Kinka
Kinka

Kinkaren Bonus Tracka: Hodei Rodriguez

Hirugarren denboraldi honetan, Bonus Tracka izango du Kinka saioak. Hamabostean behin argitaratutako ale nagusiaren osagarri izango da; izan ere, galdera berdin bati erantzungo diote elkarrizketatu guztiek, eta euren lan, jardun edo ikerketa arlotik etorkizuna nola amesten duten azalduko dute. Hemengo honetan, Hodei Rodriguez Jauzi Ekosoziala mugimenduko kideak erantzun dio galdera horri.

00:00:0000:00:00
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.