Torrentejoko jauregi erako eraikin monumentalaren indusketak. JUAN ANTONIO QUIROSEK UTZIA

Mahastiek ezkutatzen dutena

Peru Amorrortu Barrenetxea
Duela mila urteko mahastiak, Erdi Aroko jauregiak eta XV. mendean abandonaturiko herrixka oso baten aztarnak azaleratu dituzte soroen artean bakarturik ageri den Torrentejoko Andre Mariaren elizaren azpian, Arabako Errioxan.
Iraia Elias aktorea eta Oier Guillan idazlea, atzo, Donostiako Hontza liburu dendan, testu bat irakurtzen. JON URBE / JOKU

Eta hala bazan edo ez bazan...

Unai Zubeldia
1982an ireki zuten Donostiako Hontza liburu denda, eta atzo itxi. Saiatu diren arren, ez dute aurkitu eroslerik. Barrua mugituta, baina herritarrei eskerrak emanez igaro dute azken eguna.
Iñigo Illarramendi eta Asier Miner, plantxa baten atzean eta lau gorputzeko makinaren aurrean. ANDONI CANELLADA / FOKU

Liburuen labea

Mikel Elkoroberezibar Beloki
Ale askoko liburuak egiteko, offset teknika baliatzen dute inprentetan: aluminiozko plantxa batzuetan koloreak bereiztea da lehen pausoa, eta liburuaren bizkarrezurra hariz jostea azkena. 25 urte daramatzate lan horretan Leitzaran Grafikak-en.
'Gasolinoa' Portugaletera heltzen. Enrique Fernandez doa gidari. AMAIA IGARTUA ARISTONDO

Leku ezagunak deskubritzea

Amaia Igartua Aristondo
Erandio eta Barakaldo lotzen zituen ‘gasolino’ ontziari beste erabilera bat ematen hasi dira: orain, ibilbideak egiten ditu itsasadarrean. «Motibazio nagusia ondareari eustea izan da».
Eureka zientzia museoa gaur, Donostian. Ekainean itxiko dute. ANDONI CANELLADA / FOKU

Denak «penatuta» itxiera dela eta

Urtzi Urkizu
Donostiako Eureka zientzia museoa ekainean itxiko dute, eta albiste hori zabaldu osteko lehen larunbatean familia ugari joan dira bertara. Haurrak disfrutatzen aritu dira, eta berria dela eta «triste» mintzatu dira gurasoak eta aitona-amonak.
‘Crocodylus lucivenator’ izeneko krokodiloaren eta Lucyren ilustrazioa. TYLER STONE / UNIVERSITY OF IOWA

Krokodiloen aitzindarien berri

Itsaso Jauregi
‘Crocodylus lucivenator’ izeneko krokodiloak 3,6 eta 4,5 metro arteko luzera zuen, eta 270 eta 600 kilo arteko pisua. Duela 3,4 eta 3 milioi urte bitartean bizi izan zela ondorioztatu dute, Etiopian.
'DTF St. Louis' telesailaren fotograma bat. HBO MAX

Sexu aplikazio batek piztutako triangelu hilgarria

Gaizka Izagirre
Sexu aplikazio baten bueltan, adin ertaineko hiru pertsona desiraren amildegian murgilduko dira, maitasun triangelu baten barruan galduta; ustekabean, haietako bat hilik agertuko da. David Harbour, Jason Bateman eta Linda Cardellini dira protagonistak.
Hubert de Givenchyren soinekoak eta argazki bat, 'The Givenchiaga Family' erakusketan. JON URBE / FOKU

Givenchiaga: bi maisuren jostura

Enekoitz Telleria Sarriegi
Cristobal Balentziagaren eta Hubert de Givenchyren lanak josi eta gurutzatu dituzte Getarian. Bi sortzaileen konplizitatea eta adiskidetasuna islatzen du ‘The Givenchiaga Family’ erakusketak.
«Puntako» musikariak elkartu zituzten '24 orduak euskaraz' jaialdian, 1976ko martxoaren 27an, Donostiako Anoetako belodromoan. Irudian, argiak itzalita eta txiskeroak piztuta. ARTURO DELGADO / K. ORDOZGOITI

Irratiak egun osoan euskaraz egin zuen lehen aldi hura

Mikel P. Ansa
Loiolako eta Donostiako Herri Irratietan 24 orduz euskaraz aritu ziren gaur duela 50 urte. Lehen aldiz, egun oso batez aditu zen euskara irrati batean, eta ekintza hark bidea urratu zuen. Eguna bukatzeko, jaialdi bat egin zuten, eta 12.000 lagun bildu.
Okil ertaina, Izkiko parke naturalean. IZKIKO PARKE NATURALA

Okil ertaina goraipatuz

Maddi Iturriotz Alkorta
Larunbatean eta igandean Okil Ertainaren II. Jaialdia egingo dute Izkiko parke naturalean, Araban. Adin guztietako jendearentzat ondu dute egitaraua, eta dibulgazio jarduerak eta sormena lantzeko beste hainbat jarduera uztartuko dituzte.
Josetxo Jaio 2024.urtean zehar idatzi zituen oharrak antolatzen 'Desagertzen diren hitzen lexikoa' filmean. IRATXE JAIO

Artea ahanzturaren antidoto gisa

June Montero Viguera
Aita oroimena galtzen hasi zela ikusirik, haren oroitzapenak biltzen dituen proiektua sortu du Iratxe Jaio artistak: ‘Desagertzen diren hitzen lexikoa’. Memoriaren inguruan hausnartzen du. «Nola interpretatuko dugu guk gure oraina etorkizunean?».
Baskoien etxe bat berreraiki dute Iruñeko erakusketan, Irulegin aurkitutako aztarnetan oinarrituta. JESUS DIGES / EFE

Hiri baten nortasuna aztarnen artean

Itsaso Jauregi
Aranzadi zientzia elkarteak ‘Irulegitik Pompelora: hiri baten jatorriak’ erakusketa antolatu du, Iruñeko Udalarekin elkarlanean. Aurkeztutako pieza batzuek Irulegiko aztarnategiko indusketa arkeologikoetan dute jatorria.
'Non ote zaude' erakusketako protagonista Bermeoko portuan, 1955eko udan. HIBAI AGORRIAK UTZITAKOA

Topatu dute Gernika-Lumoko aspaldiko bisitaria

Amaia Igartua Aristondo
Elena du izena 'Non ote zaude' erakusketako argazkietan ageri den neskak; 80 urte ditu orain, eta Madrilen bizi da. Duela 70 urte izan zen Euskal Herrian, familiarekin batera.
Interesgarria izango zaizu
Zure babes ekonomikoari esker egiten dugu kazetaritza konprometitua. BABESTU BERRIA