Igor Susaeta - Aitor Garmendia Etxeberria 2026ko apirilaren 1a 20:50 Trumpek esan du «Irango erregimen berriak» su eten bat eskatu diola. AEBetako presidenteak ziurtatu du ez duela meniarik onartuko Ormuzko itsasartea ireki arte, eta Teheranek gezurtatu egin du eskaera hori egin izana. Etxe Zuriko maizterrak aliatuak estutzen jarraitzen du Ormuzen esku har dezaten.
Jone Bastida Alzuru 2026ko apirilaren 1a 20:00 Bilbo Basketek esku-eskura dauka finala. Bizkaitarrak nagusi izan dira FIBAren Europako Kopako finalerdietako joanekoan, eta aise irabazi dute Szombathelyren kantxan: 81-98. Astebete barru izango da itzulerakoa, asteazkenez, Bilbon.
Iñaut Matauko Rada 2026ko apirilaren 1a 19:00 Petrolio enpresek egunean 80 milioi gehiago irabazi dituzte EBn Irango gerra hasi zenetik. Martxoan soilik, 2.500 milioi euroren aparteko irabaziak izan ditu fosilen industriak, Greenpeacek eskatutako ikerketa baten arabera. Mozkin gehigarri horien herenak Alemanian irabazi dituzte enpresek.
Iñaut Matauko Rada 2026ko apirilaren 1a 17:00 Jaurlaritzak oraindik airearen kalitatea gaizki neurtzen duela salatu dute ekologistek. Ekologistak Martxan-en arabera, Jaurlaritzak oraindik ere ez ditu betetzen Europako Ingurumen Agentziaren jarraibideak. Uste dute horrek modua ematen diola esateko airearen kalitatea ona dela.
Ibai Maruri Bilbao 2026ko apirilaren 1a 16:45 ‘Gernika’ Gernikara eroateko eskatu du alkateak. Frankistek 36ko gerra irabazi zuteneko 87. urteurrenean, Jose Maria Gorroñok «bakearen aldeko mezua» plazaratu du.
Jokin Sagarzazu 2026ko apirilaren 1a 16:25 Hegaztien konfinamendua kendu dute Hego Euskal Herrian, hemezortzi eremutan izan ezik. Espainiako Gobernuak neurria indarrean mantenduko du Nafarroako hamabi herritan eta Arabako seitan.
Miren Mujika Telleria 2026ko apirilaren 1a 15:43 Astigarraga Donostiako ospitale eta unibertsitate eremuekin lotuko duen autobus linea apirilaren 13an izango da erabiltzeko moduan. Astelehenetik ostiralera emango du zerbitzua, orduro. Asmoa da udalerriaren konexioa hobetzea eta erabiltzaileen hazkundeari erantzutea.
Irune Lasa Donostia 2026ko apirilaren 1a 15:10 Enpresei likidezia errazteko zerga neurriak hartu dituzte Araba, Bizkai eta Gipuzkoako aldundiek. Irango gerrak eragindako ziurgabetasunean, «oxigenoa eta likidezia» eman nahi dizkiete Araba, Bizkai eta Gipuzkoako enpresei, eta zergen inguruko neurriak hartu dituzte. 540 milioi euroko eragina ere izan dezakete neurriek.
Joxerra Senar 2026ko apirilaren 1a 14:43 Nafarroako Gobernuak 37 milioi euroko lehen neurri sorta iragarri du Irango gerraren ondorioei aurre egiteko. Espainiako Gobernuak energia arloko fiskalitatean proposatutako jaitsierak onartu ditu ekainaren 30era bitarte. Erregaiaren, argindarraren eta gasaren BEZa %10era jaitsiko da, eta argindarrari eta erregaiei loturiko beste zergek behera egingo dute.
Ibai Maruri Bilbao 2026ko apirilaren 1a 14:25 Lea-Artibaiko hamar nerabetik bat beti sentitzen da bakarrik. Mankomunitateak azterlan bat egin du 11 eta 18 urte arteko nerabeen iritzia jakiteko. Eskualdeko DBHko eta Batxilergoko 1.215 ikaslek parte hartu dute inkestan, eta foro bana egin dute Lekeition, Markina-Xemeinen eta Ondarroan, gazteei iritzia galdetzeko.
Iker Aranburu 2026ko apirilaren 1a 13:28 CO2 emisioen merkatua urardotzea proposatu du Bruselak. Kutsatzeko kredituak desagertzea ez du nahi, hori eragotzita energiaren prezioa jaitsiko dela uste baitu. Italiak, Poloniak eta beste herrialde batzuek egin diote presioa.
Maddi Iztueta Olano 2026ko apirilaren 1a 12:45 Gipuzkoako zahar etxeetako langileen «prekaritatea» amaitzeko proposamen bat ondu du ELAk. Hilabeteetako blokeoaren ondoren, abian da Gipuzkoako Foru Aldundiaren, patronalaren eta sindikatuen arteko negoziazio mahaia. Gaur aurkeztutako testuan, ELAk exijitu du langile guztiei kontratu finkoak eta lanaldi osoak bermatzeko.
Isabel Jaurena 2026ko apirilaren 1a 12:40 Bi urtera arteko kartzela zigorrak ezarri dizkiete Ekain Perrinori eraso egin zioten 11 pertsonei. Gaur eman dute 2021eko ekainaren 6an Basaurin gertatutako erasoaren inguruko epaia. Epaileak frogatutzat jo du «taldean» eraso egin ziotela Perrinori.
Imanol Magro Eizmendi 2026ko apirilaren 1a 12:40 Tubos Reunidoseko langile batzordearen gehiengoak jarriko dio helegitea enplegu erregulazioari. ELAk eta ESK-k aurretik egin bezala, LABek ere auzitara joko duela iragarri du. Adosturiko kaleratzeentzako enpresak eskainitako baldintzak airean daude orain.
Leire Casamajou Elkegarai 2026ko apirilaren 1a 12:30 15 urtetik beherakoei sare sozialak debekatzearen alde agertu da Frantziako Senatua ere. Senatuak bat egin du Asanbleak ontzat eman zuen debeku proposamenarekin, baina bi motatan bereizi ditu plataformak, ekar lezaketen lanjerraren arabera. Gobernuak Europako Batzordeari dei egin dio, legeak zuzenbidearekin bat egiten duenetz argitzeko.
Iratxe Muxika Karrion 2026ko apirilaren 1a 12:26 Ubarretxenak aireportuen akordioari buruz: «Betetzeko modukoa da, eta bete egingo da». Forondako, Hondarribiko eta Loiuko aireportuetan «hegaldi eta konexio gehiago» lortzen saiatuko da Eusko Jaurlaritza, eta «ontzat» jotzen du Espainiako Gobernuarekin ituna itxi izana.
Miren Mujika Telleria 2026ko apirilaren 1a 12:26 Gipuzkoako Foru Aldundiak hauteman du Uberrek herri barneko zerbitzuak ematen dituela herrialdeko 11 udalerritan. Uber Bizkaiko Foru Aldundiaren baimenarekin hasi zen Gipuzkoan zerbitzua ematen, baina baimen horrek berak dio hiriburua abiapuntu edo helmuga duten ibilbideak soilik egin ditzakeela.
Julen Urrestarazu 2026ko apirilaren 1a 12:15 Artemis II misio espaziala Ilargiaren orbitara abiatuko da gaur gauean. Christina Koch Ilargiaren inguruan orbitatuko duen lehen emakumea izango da. 'SLS' suziriak abiaraziko du 'Orion' ontzia espaziora, duela lau urteko Artemis I misioan bezala.
Xabier Martin - Mikel P. Ansa 2026ko apirilaren 1a 11:45 EAJk eta PSE-EEk Gardentasun Legearen idatzia adostu dute Eusko Legebiltzarreko batzordean. Beste pauso bat eman dute kalitate demokratikoa eta lankidetzazko gobernantza indartzeko legea uda aurretik onartzeko asmoz. EH Bilduk iragarri du aurka bozkatuko duela, «gardentasuna benetan indartzeko» borondatea falta dela ikusten duelako.
Joxerra Senar 2026ko apirilaren 1a 11:30 Nafarroak estatuari ordaindutako ekarpena %72 handitu da azken hamarkadan. Nafarroako eta Espainiako gobernuek ez dute oraindik ofizialki hasi 2025-2028ko eperako ekarpenaren inguruko negoziaziorik. Lehen urteko zenbatekoa finkatzeko oinarri den estatuko aurrekonturik ez dago, eta Madrilek ez ditu itxi iazko kontuak.
Xabier Martin 2026ko apirilaren 1a 11:00 Pradalesek EAEko autogobernuaren berri emango du Frantziako Senatuan. Eusko Jaurlaritzako lehendakariak Frantziako eskualdeetako buruzagiekin batzartuko da, «interes partekatuak identifikatzeko eta elkarrenganako konfiantza indartzeko».
Urtzi Urkizu 2026ko apirilaren 1a 10:00 Euskadi Irratiak Istorio Laburren I. Lehiaketa sortu du. Gaia librea da, baina lanek, gehienez, ehun hitzekoak beharko dute izan. Apirilaren 30era arte bidal daitezke istorioak.
Jon Ordoñez Garmendia - Igor Susaeta 2026ko apirilaren 1a 08:38 Errusiako hegazkin militar batek istripua izan du Krimean, eta 30 pertsona hil dira. Errusiako agintariek jakinarazi dute erori aurretik ez zuela kalterik izan, eta akats tekniko batengatik izan duela ezbeharra.
Xabier Euzkitze, Mireia Epelde, Ekhiñe Atorrasagasti 2026ko apirilaren 1a 05:00 Aberri Eguna, Euskal Herriaren eguna.
Unai Zubeldia Donostia 2026ko apirilaren 1a 05:00 Eta hala bazan edo ez bazan.... 1982an ireki zuten Donostiako Hontza liburu denda, eta atzo itxi. Saiatu diren arren, ez dute aurkitu eroslerik. Barrua mugituta, baina herritarrei eskerrak emanez igaro dute azken eguna.
Odile Bourguignon Goñi 2026ko apirilaren 1a 05:00 Touretten sindromea, bazterretik pantailara. John Davidson aktibista britainiarraren bizia kontatu du Kirk Jonesek bere azken lanean: 'I Swear'. Drama eta komedia uztartu ditu.
Peru Amorrortu Barrenetxea 2026ko apirilaren 1a 05:00 Mahastiek ezkutatzen dutena. Duela mila urteko mahastiak, Erdi Aroko jauregiak eta XV. mendean abandonaturiko herrixka oso baten aztarnak azaleratu dituzte soroen artean bakarturik ageri den Torrentejoko Andre Mariaren elizaren azpian, Arabako Errioxan.
Jone Bastida Alzuru 2026ko apirilaren 1a 05:00 Bilbo Basketek beste final bat jokatu nahi du. Bilbo Basketek FIBAren Europako Kopako finalerdietako joaneko partida jokatuko du gaur, Szombathelyren aurka, Hungarian (18:00). Jaume Ponsarnauk 2029ra arte luzatu du taldearekin duen kontratua.
Aitor Garmendia Etxeberria 2026ko apirilaren 1a 05:00 Irango petrolioa aterabiderik gabe uzteko aukera. Kharg uharteko petrolio instalazioak suntsituko edo okupatuko dituela egin du mehatxu Trumpek. Irango petrolio esportazioen %90 irteten dira irla horretatik.
Xabier Martin 2026ko apirilaren 1a 05:00 «Ihesa harrapatu genuen filmean, eta horrek asko lagundu du memoria kolektiboan tokia izan dezan». Amigoren oroitzapenak daude 'Segoviako ihesa' filmaren kontakizunaren atzean. Film hura ondo zahartu dela uste du, eta zintzo harrapatzen duela garai hartako giro politikoa.
Ramon Olasagasti 2026ko apirilaren 1a 05:00 Zuhurtziagabekeriazko homizidio kasu baten argitan, zuhurtziarako deia. Austrian gizon bat zigortu dute zuhurtziagabekeriazko giza hilketagatik, mendian bikotekidearen heriotza eragin zuten jazoerengatik. Epaia «salbuespentzat» jo dute adituek, eta lagunarteko irteeretan izan dezakeen eragina gorabehera zuhurtzia eskatu dute.