New Yorkeko Munduak
New Yorkeko munduak

New Yorken ez dago Airbnb-rik

2024ko abenduaren 9a

Lehengusinak deitu zidan esateko New Yorkera etorriko zirela oporretan. Betidanik nahi izan dutela ezagutu hiria, irudiak bai oso agerian dituztela, filmetatik, liburuetatik, musikatik, eta bisitatu nahi dutela horregatik, egundo egon gabe ere, hainbeste markatu dituen hiria. Warholen margoak, Velvet Undergrounden diskak, Basquiaten pintadak. Leonard Cohen, Patti Smith eta garai bateko bohemioak biltzen ziren Chelsea hotela.

Eskatu zidan aholkatzeko zerbait. Oso soila, esan nion, ez da toki bat edo bestea. Oinez egin ezazue, oinez egiteko hiria da New York, eta bizikletan ibiltzekoa, Times Square bera zeharkatu dezakezu bizikletaz.

Azkenik, geratzeko tokiez egin zidan itaun. Familia osoa datozela eta hobeto izango zela apartamentu batera joango balira hotel batera baino.

Nire erantzunak harritu egin zuen. “New Yorken ez dago Airbnb eta antzekorik. Apartamentu turistikoak debekatuta daude legez”.

Halaxe da. Etxebizitzen alokairuaren igoera ekiditeko udalak debekatu egin ditu etxebizitza turistikoak. Hogeitahamar egun baino gutxiagorako ezin da ezer alokatu. Tira, bai, baina ugazaba ere etxean bizi bada. Jabea bertan dagoen bitartean alokatu daiteke gela bat, baina bestela ez.

Udalak ez du nahi beste hainbat hiritan gertatutakoa New Yorken gerta dadin eta neurriak hartu ditu. Anuntzioak agertu agertzen dira interneten baina iruzurrak izan daitezke. Gertatu izan da etxe bat alokatu eta bertara heltzean existitu ez izana.

Lehengusinak ez zuen espero Estatu Batuetako hiririk handienak halako politikak izatea eta hortik harridura. “Beti ikasten da zerbait, beharbada guk ere egin beharko genuke. Hotel batera joango gara”. “Chelsea hotelera?”, galdetu nion bromatan. “Ez zen txarra izango”, haren erantzuna.

Atal gehiago
New Yorkeko Munduak

Kabiatik ateratzen

2025eko urtarrilaren 13a

Larunbat honetan, seme txikia bere kabuz atera da kalera lagunekin. Lehen aldia izan da, duela zazpi urte New yorkera etorri ginenetik.

New Yorkeko Munduak

New Yorken ez dago Airbnb-rik

2024ko abenduaren 9a

Lehengusinak deitu zidan esateko New Yorkera etorriko zirela oporretan. Betidanik nahi izan dutela ezagutu hiria, irudiak bai oso agerian dituztela, filmetatik, liburuetatik, musikatik, eta bisitatu nahi dutela horregatik, egundo egon gabe ere, hainbeste markatu dituen hiria. Warholen margoak, Velvet Undergrounden diskak, Basquiaten pintadak. Leonard Cohen, Patti Smith eta garai bateko bohemioak biltzen ziren Chelsea hotela.

New Yorkeko Munduak

Mundua edertzen du euskarak

2024ko abenduaren 2a

Mundua edertzen du

bertsoak

Mundua edertzen du

naturak

Mundua edertzen du

arteak

Mundua edertzen du

lagunak

Mundua edertzen du

gauak

Mundua edertzen du

ametsak

Mundua edertzen du

larruak

Mundua edertzen du

bihotzak

Mundua edertzen du

justiziak

Mundua edertzen du

begiruneak

Mundua edertzen du

oroimenak

Mundua edertzen du

berdintasunak

Mundua edertzen du

irriak

Mundua edertzen du

biziak

Mundua edertzen du

herriak

Mundua edertzen du

euskarak

euskarak

edertzen du mundua.

 

2024ko euskararen nazioarteko egunean.

Eta Mikel Urdangarinek kantara ekarria.

New Yorkeko Munduak

Titiriteroa

2024ko azaroaren 25a

Paul Auster idazleari omenaldia egin zioten Villa Albertine liburu-denda txairoan. Siri Husvedt haren alargunak hitz egin zuen aurrena, bikain. Ondotik, itzultzaileek, editoreek, irakurleek hartu zuten hitza. Azkena, Philipe Petit funanbulista izan zen.

New Yorkeko Munduak

Amu Ezpanin

2024ko azaroaren 18a

Osaba Santik itsasoari begiratzen zion izaki bizidun bati bezala. Itsasoan ez zegoenean balkoian egoten zen, hari begira, eta ikusten zuen nola aldatzen zen aldartez, ekaitza bazekarren edo bare bazen.

 

New Yorkeko Munduak

Eskutitza

2024ko azaroaren 11

Ia inork ez du idazten eskutitzik orain. Mezu elektronikoak bai, bideo laburrak, mugikorretik testuak. Baina kartak, ez. Hala ere, badu eskuz idatzitako gutun batek berebiziko indarra, badirudi eskuz idaztean gure barren barrenean miatu eta ateratzen ditugula ezkutuko altxorrak.

New Yorkeko Munduak

Maratoia

2024ko azaroaren 4a

Kolorez esnatzen da hiria azaroaren lehen igandean, Maratoiarekin. Central Parkearen inguruak jendez betetzen dira, hiritarrek profitatzen dute eguna elkarrekin pasatzeko, lagun artean edo familian, maratoia ikusi eta bazkaltzera joateko.

Gu ere urtero joaten gara maratoia ikustera. Bukaera baino pare bat kilometro lehenago, Met museoaren atzealdean, hantxe jartzen gara, ikurrina zabaldu eta lasterkari euskaldunak animatzera.

New Yorkeko Munduak

Schwartz andrearen agurra

2024ko urriaren 28a

Iragan ostegunean egin genion Schwartz irakasleari agurra. Berrogei urtez aritu zen gure semea dabilen Center School eskolako zuzendari. Agurra ez zen izan eliza batean, ohi denez, ezta ezelako erlijio tenpluren batean. Gorazarrea New Yorkeko kultura etikorako elkartearen egoitzan jaso zuen. Halakoxea zen Schwartz.

New Yorkeko Munduak

Larrialdiak New Yorken

2024ko urriaren 21a

Semeak kolpe bat hartu zuela eta larrialdietan izan ginen iragan astean. Buruan zabaldu txiki bat, jolasean zebilela. Gauza handia ez baina ondo itxi beharra nabari zen.

Metroz joan gara ospitalera. Taxia baino bizkorragoa da.

Podcastak
Kinka
Kinka

Emisio gutxiko eremuak adabaki bat mugikortasun eredu ausartagoen eskasian

Urte berriarekin batera, uhinetan da berriz ere Kinka podcasta. Hirugarren denboraldiko seigarren atalean, saioak emisio gutxiko eremuak ekarri ditu erdigunera, Txapu Martin Ekologistak Martxan taldeko kidearekin batera. Eremu horien nolakotasunez, Bilboko kasu partikularraz eta, oro har, mugikortasun ereduez hitz egin du ekintzaileak. Hiztegian, karbono merkatuez aritu dira Nagore Arin eta Oli Artola.

New Yorkeko Munduak
New Yorkeko munduak

Kabiatik ateratzen

Larunbat honetan, seme txikia bere kabuz atera da kalera lagunekin. Lehen aldia izan da, duela zazpi urte New yorkera etorri ginenetik.

BERRIKETAN Logo
Berriketan

Zientzialariak jomugan

Zientzialarien kontrako erasoak ditu hizpide Berriketan saioaren atal honek. Zenbait ikerketek agerian utzi dute zientzialari askok erasoak jasan dituztela komunikabideetan dibulgazioa egiteagatik. Maider Eizmendi Gureiker taldeko ikerlariak hurbiletik aztertu du gaia, eta gako nagusiak azaldu dizkigu. Gainera, Virginia Garcia eta Gorka Oribe zientzialarien bizipenak jaso ditugu.

BERRIKETAN Logo
Berriketan

Maduro hirugarren agintaldiaren atarian

Venezuelako presidentearen izendapena du hizpide Berriketan saioaren atal honek. Gaur da inbestidura eguna, eta Nicolas Maduro prest dago hirugarren agintaldiari ekiteko. Edmundo Gonzalez Urrutia oposizioko hautagaiak bere burua du irabazletzat, eta esan du Caracasera joanen dela presidente kargua hartzera. Egoeraren berri eman digute Maider Galardi F. Agirre eta Zuriñe Rodriguez Lara kazetari eta BERRIAko kolaboratzaileek Caracasetik.

BERRIKETAN Logo
Berriketan

Mugimendu berritu bat, taupaka

Taupa mugimendua du hizpide Berriketan saioaren atal honek. Euskaltzaleen Topaguneak lau urteko hausnarketa prozesua egin du, eta aurrerantzean Taupa mugimendua izanen da. Aldaketa horren nondik norakoak azaldu dizkigu Irati Iziar Taupako lehendakariak.

Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.