New Yorkeko Munduak
New Yorkeko munduak

Koioteak Central Parkean

2025eko otsailaren 3a

Koiote bikote bat bizi da Central Parkean. Bertako animalia basatien artean handienak dira koioteak. Bikoteetan bizi dira eta ez dira banatzen bietako bat hiltzen den arte. Hori gertatu zen Central Parkeko koioteekin. Koiote emea bakarrik geratu zen bikotekide berria hartu duen arte.

Baina, nola iritsiko zen koiote berria parkera, galdetzen diogu gure buruari. Izan ere, Central Parkea hiriaren erdian dagoen irla berde bat da, handia baina irla azkenean. Kaleak eta etorbideak ditu inguruan. Ez dago naturarako korridorerik.

Nonbait koiotea kaleak zeharkatuz iritsi zen parkera, gizakiek ez ikusteko moduan, lorategietatik, patioetatik jauzi eginez, automobil eta zabor kontenedoreen itzalean ezkutatuz.

Jaioak dira ezkutaketan koioteak. Gizakien ohitura eta ordutegiak ikasten dituzte eta gu lo gaudenean ateratzen dira beraiek. Zoologoek diote hamaika koiote hiltzen dela auto-istripuetan martxoan edo urrian ordua aldatzen dugun aldiro. Buruz jakiten dute gure ordutegia eta egun batetik bestera aldatzen dugunean beraiek ez dira konturatzen.

Duela egun batzuk, goizeko ordu bietan gaztetxo batek filmatutako bideo batean ageri da animalia bikotea. Horietako bat min hartuta dago, ez du oina lurrean jartzen. Gizakiren batek kolpatuko zuen. Hiltzen bada, ikerlariek diote, beste koiote batek hartuko du bere lekua. Igaroko ditu kaleak, lorategiak eta patioak eta iritsiko da. Koioteak ez dira desagertuko, haien populazioa gorantz omen doa.

Gobernu berriaren neurrietako bat izan da babestuta zeuden landa basatiak ustiatzea. Gizakiak hartuko du atzera ere animalien lekua. Eta bitartean haiek gurera datoz, hiriaren erdigunean dagoen parkera.

Gogoraraziz bezala, beraiek betidanik egon direla hemen, protesta eginez bezala, Trump dorretik harra bete bidera.

Atal gehiago
New Yorkeko Munduak

Koioteak Central Parkean

2025eko otsailaren 3a

Koiote bikote bat bizi da Central Parkean. Bertako animalia basatien artean handienak dira koioteak. Bikoteetan bizi dira eta ez dira banatzen bietako bat hiltzen den arte. Hori gertatu zen Central Parkeko koioteekin. Koiote emea bakarrik geratu zen bikotekide berria hartu duen arte.

Baina, nola iritsiko zen koiote berria parkera, galdetzen diogu gure buruari. Izan ere, Central Parkea hiriaren erdian dagoen irla berde bat da, handia baina irla azkenean. Kaleak eta etorbideak ditu inguruan. Ez dago naturarako korridorerik.

New Yorkeko Munduak

Iruzurtia

2025eko urtarrilaren 27a

New Yorkeko liburutegien artean bosgarren etorbideko liburutegi publikoa da zalantzarik gabe ezagunena. Baina handik hurre, bada merezi duen beste liburutegi ikusgarri bat, Morgan liburutegia. Izen bereko bankariak eraiki zuen. Etxearen alboan altxatu zuen liburutegia, lorategian, etxean liburuak ez zitzaizkion sartzen eta.

New Yorkeko Munduak

Ailegatu da ekaitza

2025eko urtarrilaren 20a

Ez dakit non irakurri dudan urteko egunik tristeena dela gaurko astelehen hau, urtarrileko hirugarrena. Egun iluna delako, argi ordu gutxirekin, eta urte berrian izaten ditugun asmo on horiek okertzen hasten direlako. Donostiar eta azpeitiar batzuentzat ere izango da goibela, parrandazaleentzat batez ere. Hemen ez dugu San Sebastianik baina jai eguna bada, Martin Luther King handiaren eguna. Justiziaren lerroa etengabe aurrera doala esan zuen hark. Esan ez ziguna da lerro hori ez dela beti zuzena, atzera ere egiten duela batzuetan aurrerabideak. Medioetan oso gutxi hitz egiten da Luther Kingen egunaz. Bitxia da eskubide zibilen aldeko aktibistaren egun berean izatea Trump presidentearen bigarren kargu hartzea. Urteko egunik tristeenean hau ere.

New Yorkeko Munduak

Kabiatik ateratzen

2025eko urtarrilaren 13a

Larunbat honetan, seme txikia bere kabuz atera da kalera lagunekin. Lehen aldia izan da, duela zazpi urte New yorkera etorri ginenetik.

New Yorkeko Munduak

New Yorken ez dago Airbnb-rik

2024ko abenduaren 9a

Lehengusinak deitu zidan esateko New Yorkera etorriko zirela oporretan. Betidanik nahi izan dutela ezagutu hiria, irudiak bai oso agerian dituztela, filmetatik, liburuetatik, musikatik, eta bisitatu nahi dutela horregatik, egundo egon gabe ere, hainbeste markatu dituen hiria. Warholen margoak, Velvet Undergrounden diskak, Basquiaten pintadak. Leonard Cohen, Patti Smith eta garai bateko bohemioak biltzen ziren Chelsea hotela.

New Yorkeko Munduak

Mundua edertzen du euskarak

2024ko abenduaren 2a

Mundua edertzen du

bertsoak

Mundua edertzen du

naturak

Mundua edertzen du

arteak

Mundua edertzen du

lagunak

Mundua edertzen du

gauak

Mundua edertzen du

ametsak

Mundua edertzen du

larruak

Mundua edertzen du

bihotzak

Mundua edertzen du

justiziak

Mundua edertzen du

begiruneak

Mundua edertzen du

oroimenak

Mundua edertzen du

berdintasunak

Mundua edertzen du

irriak

Mundua edertzen du

biziak

Mundua edertzen du

herriak

Mundua edertzen du

euskarak

euskarak

edertzen du mundua.

 

2024ko euskararen nazioarteko egunean.

Eta Mikel Urdangarinek kantara ekarria.

New Yorkeko Munduak

Titiriteroa

2024ko azaroaren 25a

Paul Auster idazleari omenaldia egin zioten Villa Albertine liburu-denda txairoan. Siri Husvedt haren alargunak hitz egin zuen aurrena, bikain. Ondotik, itzultzaileek, editoreek, irakurleek hartu zuten hitza. Azkena, Philipe Petit funanbulista izan zen.

New Yorkeko Munduak

Amu Ezpanin

2024ko azaroaren 18a

Osaba Santik itsasoari begiratzen zion izaki bizidun bati bezala. Itsasoan ez zegoenean balkoian egoten zen, hari begira, eta ikusten zuen nola aldatzen zen aldartez, ekaitza bazekarren edo bare bazen.

 

New Yorkeko Munduak

Eskutitza

2024ko azaroaren 11

Ia inork ez du idazten eskutitzik orain. Mezu elektronikoak bai, bideo laburrak, mugikorretik testuak. Baina kartak, ez. Hala ere, badu eskuz idatzitako gutun batek berebiziko indarra, badirudi eskuz idaztean gure barren barrenean miatu eta ateratzen ditugula ezkutuko altxorrak.

Podcastak
New Yorkeko Munduak
New Yorkeko munduak

Koioteak Central Parkean

Koiote bikote bat bizi da Central Parkean. Bertako animalia basatien artean handienak dira koioteak. Bikoteetan bizi dira eta ez dira banatzen bietako bat hiltzen den arte. Hori gertatu zen Central Parkeko koioteekin. Koiote emea bakarrik geratu zen bikotekide berria hartu duen arte.

Baina, nola iritsiko zen koiote berria parkera, galdetzen diogu gure buruari. Izan ere, Central Parkea hiriaren erdian dagoen irla berde bat da, handia baina irla azkenean. Kaleak eta etorbideak ditu inguruan. Ez dago naturarako korridorerik.

BERRIKETAN Logo
Berriketan

Euskara ez ikasteko hamaika zio

Euskara ez dakitenek euskaltegiekin duten harremana du hizpide Berriketan saioaren atal honek. Siadecok ikerketa bat egin du hori aztertzeko, eta galdera egin diete ikasprozesua amaitu gabe utzi dutenei ere. Zergatik ez dute izenik eman euskaltegian? Zein da euskara ikasteko asmoa dutenen motibazioa? Arantxa Iraola BERRIAko hezkuntza eta euskara gaietako kazetariak azaldu dizkigu ikerketa horren xehetasunak.

BERRIKETAN Logo
Berriketan

Ibarretxe plana: ahalegin baten kronika

Ibarretxe plana du hizpide Berriketan saioaren atal honek. Duela hogei urte Juan Jose Ibarretxe lehendakaria Espainiako Diputatuen Kongresura joan zen Eusko Legebiltzarrak gehiengo osoz onartutako estatutua erreformatzeko proiektua defendatzera. Madrilen atea itxi zioten. Gertakari politiko historiko hori gogoratu dugu Imanol Murua garai hartako BERRIAko politika saileko kazetariarekin.

BERRIKETAN Logo
Berriketan

Eskola kirola: jokoa gelditu du epaileak

Gipuzkoako eskola kirolaren auzia du hizpide Berriketan saioaren atal honek. EAEko Justizia Auzitegi Nagusiak ebatzi du 12 urtetik beherako haurrek ez dutela derrigorrez eskola kirolean aritu behar klub batean jokatzeko. Irati Urdalleta Lete BERRIAko kazetariak azaldu digu auzi juridikoa, eta Gurutze Fernandez Callejo Donostiako MK programako arduraduna aritu zaigu Gipuzkoako eskola kirolaren multikirol ereduaz

Kinka
Kinka

Aroztegia, lurraren defentsatik harago doan herri borroka

Hirugarren denboraldiko zazpigarren atalean, Aroztegiko auziari heldu dio Kinka podcast saioak, Gorka Laurnaga Aroztegiko Elkartasun Komiteko kidearekin. Auziaren giltzarri nagusiei buruz ez ezik, auziaren atzean gordetzen denaz, epaiketari begira auzipetuek duten gorpuzkeraz eta denbora honetan guztian jaso duten eta ez duten babesaz ere solastatu da Laurnaga. Hiztegian, berriz, Copernicus Zerbitzuaren urtez urteko txostena xehatu dute Nagore Arin eta Oli Artola solaskideek.

New Yorkeko Munduak
New Yorkeko munduak

Iruzurtia

New Yorkeko liburutegien artean bosgarren etorbideko liburutegi publikoa da zalantzarik gabe ezagunena. Baina handik hurre, bada merezi duen beste liburutegi ikusgarri bat, Morgan liburutegia. Izen bereko bankariak eraiki zuen. Etxearen alboan altxatu zuen liburutegia, lorategian, etxean liburuak ez zitzaizkion sartzen eta.

Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.