New Yorkeko Munduak
New Yorkeko munduak

Iruzurtia

2025eko urtarrilaren 27a

New Yorkeko liburutegien artean bosgarren etorbideko liburutegi publikoa da zalantzarik gabe ezagunena. Baina handik hurre, bada merezi duen beste liburutegi ikusgarri bat, Morgan liburutegia. Izen bereko bankariak eraiki zuen. Etxearen alboan altxatu zuen liburutegia, lorategian, etxean liburuak ez zitzaizkion sartzen eta.

Morgan liburutegian bidaiei buruzko Erdi Aroko liburuen erakusketa dago ikusgai. Denetarik dago, Istanbuleko sultanak alabari idatzitako bidaia liburua, XI. Mendean Persian moldatutako bat, zoragarria, eta John Mandeville izeneko zaldun ingelesak egindakoa.

Mandeville gurutzadetara joan eta munduan galduta ibili omen zen, eta ostean, ikusitako guztiarekin liburua idatzi zuen. Bertan ageri dira erraldoiak eta ipotxak, animalia exotikoak eta munstroak, bururik ez duten pertsonak, barraskilo erraldoien oskolen barruan bizi ziren herriak, gizonen erasoetatik defendatzeko genitaletan sugeak zituzten emakumeak… Bere garaian seriotzat hartu zuten Mandeville, Leonardo Da Vincik eta Kristobal Kolonek esate baterako miresten zuten, famatua eta irakurria izan zen.

Mandevilleren garai berekoa izan zen Marco Polo. Mendeak pasa ahala, esaten da Polo zehatzagoa zela eta Mandeville komediante hutsa zela, inon ez dela existitzen berak ikusitakorik. Zehaztasun faltak ahanztura eta bazterketa ekarri zizkion. Pentsa, badiote batzuk sekula etxetik ez zela atera gure zaldun farsantea.

Batzuentzat iruzurtia izango zen Mandeville, baina niretzat artista hutsa da. Mundu miragarri hura dena, etxetik atera gabe asmatzeko.

Atal gehiago
New Yorkeko Munduak

New Yorkeko kantak

2025eko martxoaren 3a

Museotik atera eta parkea oinez igaro dut. Hotz egiten duen arren, lakua dagoeneko ez dago izoztua. Jendea paseoan dabil, txanoekin eta bufandekin, bakoitzak bere ametsa egurasten. Zoriontsuak izango ote diren galdetu diot neure buruari. Ezen zaila baita hiri hau, badaki ematen baina kentzen ere bai.

New Yorkeko Munduak

Bakoitza bere bidetik

2025eko otsailaren 24a

New Yorken iragan astean. Eraikin luze bateko igogailuan. Bulegoak daude, enpresak, erakundeak, abokatuak. Igogailuetako bat beherantz doa. Dozena erdi lagun barruan. Telefonoak jo dio gizon bati. Hartu du. Kaixo esan du gaztelaniaz. Ume baten ahotsa entzuten da. Gose naiz.

New Yorkeko Munduak

Erantzuna

2025eko otsailaren 17a

Alaba paper batzuekin iritsi da etxera. Eskolan banatu dituzte. Emigranteen eskubideei buruzkoak dira. Goardiak bila badatoz jakiteko zer egin. Egon da polizia sarekadak egiten New Yorken, paper gabeko migrariak harrapatzen. ICE deitzen da migrarien polizia. Bitxia da ICE inizialek “ice” hitza osatzen dutela ingelesez, “ice”, “izotza”, edo “horma”, euskaraz. Mugan eraiki nahi den horma erraldoi hura bezala.

Kirmen Uribe idazlea. NACHO CARRASCO ZABALLA

Kaleko musikaria

2025eko otsailaren 10a

Egok tronpeta jotzen du Grand Centraleko metro geltokian. Astearte goizetan eta ostegun arratsaldetan hantxe egoten da, faltarik gabe. Jendeak dirua uzten dio, egun txarretan berrogeita hamar dolar, onenetan bostehun.

New Yorkeko Munduak

Koioteak Central Parkean

2025eko otsailaren 3a

Koiote bikote bat bizi da Central Parkean. Bertako animalia basatien artean handienak dira koioteak. Bikoteetan bizi dira eta ez dira banatzen bietako bat hiltzen den arte. Hori gertatu zen Central Parkeko koioteekin. Koiote emea bakarrik geratu zen bikotekide berria hartu duen arte.

Baina, nola iritsiko zen koiote berria parkera, galdetzen diogu gure buruari. Izan ere, Central Parkea hiriaren erdian dagoen irla berde bat da, handia baina irla azkenean. Kaleak eta etorbideak ditu inguruan. Ez dago naturarako korridorerik.

New Yorkeko Munduak

Iruzurtia

2025eko urtarrilaren 27a

New Yorkeko liburutegien artean bosgarren etorbideko liburutegi publikoa da zalantzarik gabe ezagunena. Baina handik hurre, bada merezi duen beste liburutegi ikusgarri bat, Morgan liburutegia. Izen bereko bankariak eraiki zuen. Etxearen alboan altxatu zuen liburutegia, lorategian, etxean liburuak ez zitzaizkion sartzen eta.

New Yorkeko Munduak

Ailegatu da ekaitza

2025eko urtarrilaren 20a

Ez dakit non irakurri dudan urteko egunik tristeena dela gaurko astelehen hau, urtarrileko hirugarrena. Egun iluna delako, argi ordu gutxirekin, eta urte berrian izaten ditugun asmo on horiek okertzen hasten direlako. Donostiar eta azpeitiar batzuentzat ere izango da goibela, parrandazaleentzat batez ere. Hemen ez dugu San Sebastianik baina jai eguna bada, Martin Luther King handiaren eguna. Justiziaren lerroa etengabe aurrera doala esan zuen hark. Esan ez ziguna da lerro hori ez dela beti zuzena, atzera ere egiten duela batzuetan aurrerabideak. Medioetan oso gutxi hitz egiten da Luther Kingen egunaz. Bitxia da eskubide zibilen aldeko aktibistaren egun berean izatea Trump presidentearen bigarren kargu hartzea. Urteko egunik tristeenean hau ere.

New Yorkeko Munduak

Kabiatik ateratzen

2025eko urtarrilaren 13a

Larunbat honetan, seme txikia bere kabuz atera da kalera lagunekin. Lehen aldia izan da, duela zazpi urte New yorkera etorri ginenetik.

New Yorkeko Munduak

New Yorken ez dago Airbnb-rik

2024ko abenduaren 9a

Lehengusinak deitu zidan esateko New Yorkera etorriko zirela oporretan. Betidanik nahi izan dutela ezagutu hiria, irudiak bai oso agerian dituztela, filmetatik, liburuetatik, musikatik, eta bisitatu nahi dutela horregatik, egundo egon gabe ere, hainbeste markatu dituen hiria. Warholen margoak, Velvet Undergrounden diskak, Basquiaten pintadak. Leonard Cohen, Patti Smith eta garai bateko bohemioak biltzen ziren Chelsea hotela.

Podcastak
New Yorkeko Munduak
New Yorkeko munduak

New Yorkeko kantak

Museotik atera eta parkea oinez igaro dut. Hotz egiten duen arren, lakua dagoeneko ez dago izoztua. Jendea paseoan dabil, txanoekin eta bufandekin, bakoitzak bere ametsa egurasten. Zoriontsuak izango ote diren galdetu diot neure buruari. Ezen zaila baita hiri hau, badaki ematen baina kentzen ere bai.

BERRIKETAN Logo
Berriketan

Newton eta San Fermin

Iruñeko txupinazoko jendetzaren portaerari buruzko ikerketa du hizpide Berriketan saioaren atal honek. 'Nature' aldizkarian argitaratu dute, eta Itsaso Jauregi BERRIAko zientzia gaietako kazetariak azaldu dizkigu ikerketaren gako nagusiak.

BERRIKETAN Logo
Berriketan

Arrazakeriaz jantzitako mozorroak

Mozorro arrazistak ditu hizpide Berriketan saioaren atal honek. Inauteri garaia da, eta Gasteiz Antirrazista taldeak txinatar, indio edo afrikar jantziak bazter uzteko eskatu diote jendeari, haien atzean arrazakeria, kolonialismo eta zapalkuntza historia luzea baitago. Edurne Elizondo BERRIAko kazetariak azaldu dizkigu auzi honen gakoak.

BERRIKETAN Logo
Berriketan

Trumpen gerra ekonomikoa

Donald Trumpen hilabeteko agintaldia du hizpide Berriketan saioaren atal honek. Tarte honetan muga zergak agindu ditu ezker eskuin, baina oraingoz Txinari ezarritakoak baino ez daude indarrean. Auzi horri buruzko gako nagusiak azaldu dizkigu Irune Lasa BERRIAko Ekonomia saileko kazetariak.

Kinka
Kinka

Getariako hegalabur haztegiaz, eragingo dituen kalteez eta arrantza ereduaz

Getariako hegalabur haztegiaren inguruan egin du Kinka saioak hirugarren denboraldiko bederatzigarren atala, Lorea Flores biologo eta Greenpeaceko Hego Euskal Herriko koordinatzailearekin. Haztegiak eragingo dituen kalteez gain, arrantza ereduaz eta hartu beharko lukeen norabideaz ere hitz egin du gonbidatuak. Hiztegian, hidrogeno askotarikoez hitz egin dute Nagore Arin eta Oli Artola solaskideek.

BERRIKETAN Logo
Berriketan

Alemania: eskuineko bidean (II)

Alemaniako hauteskundeetako emaitzak ditu hizpide Berriketan saioaren atal honek. Bundestag Alemaniako parlamentuak eskuinera egin du: kontserbadoreek irabazi dute, eta ultraeskuindarrak dira bigarren indarra. Emaitzak analizatzeko gako nagusiak eman dizkigu Iker Aranburu BERRIAko Ekonomia saileko kazetariak Berlinetik.

Berriketan podcasteko doinuak Lumi taldeak egin ditu.

Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.