New Yorkeko Munduak
New Yorkeko munduak

Existentzia gardenak

2024ko irailaren 30a
Kirmen Uribe

“Existentzia” deitzen zen 1987 urtean TU-K taldeak atera zuen maketak. Musika indiea, gotikoa batzuetan, oinarri elektronikoekin. Txomin anaia zen kideetako bat. Kantetarako letrak behar zituela eta konturatu zen haren anaia gazteak, nik, poemak idazten zituela eta poema horiek “lapurtuta” konposatu zituen lehen abestiak. Orduan batxilergoko lehen mailan negoen, hamasei urterekin.

Orain, hainbat urte geroago, maketa horiek berreskuratu eta LP formatuan argitaratu dituzte, grabatu gabe zituzten garai hartako kanta batzuekin batera.

Galdera asko sortu dizkit diskoa entzuteak. Oso freskoa da, orijinala. Nora joaten da gaztetxotan dugun distira hori? Ze eragin du inguruak artista baten bilakaeran?

Eta bestalde, nire orduko letrak irakurrita hamasei urteko Kirmen horrekin egin dut topo. Orain institutuko garaia gomutatzen dut sasoi zoriontsu bat bezala, lagun berriak egin eta nire nortasuna finkatzen hasi zen garaia. Baina letrak irakurrita orduan ez nuela horrela ikusten konturatu naiz. “Existentzia gardena” zen nirea, orduko hitzak erabiliz. Tristezia eta ezinegon handia nabari da letretan: “asfalto berotan harrapatutako mitxeleta urduriak gaitun” / “klarionez inguraturiko gorpuak”. Nabari dut ulertua ez zen gazte bat, kontrolatua sentitzen dena, bizitzan bere bidea egiteko askatasuna nahi duena.

Konturatu naiz letra horiei esker nola sentitzen diren nerabeak, baita gaur egunean ere. Tokitik kanpo, denboratik kanpo. Gaztetxo baten irribarrearen atzean sufrimendua dagoela, munduan beraien burua kokatzeko zailtasuna.

Haren gelara sartu eta alaba nerabea besarkatu dut estu.

Eta berak eskertu egin du.

Atal gehiago
New Yorkeko Munduak

Titiriteroa

2024ko azaroaren 25a

Paul Auster idazleari omenaldia egin zioten Villa Albertine liburu-denda txairoan. Siri Husvedt haren alargunak hitz egin zuen aurrena, bikain. Ondotik, itzultzaileek, editoreek, irakurleek hartu zuten hitza. Azkena, Philipe Petit funanbulista izan zen.

New Yorkeko Munduak

Amu Ezpanin

2024ko azaroaren 18a

Osaba Santik itsasoari begiratzen zion izaki bizidun bati bezala. Itsasoan ez zegoenean balkoian egoten zen, hari begira, eta ikusten zuen nola aldatzen zen aldartez, ekaitza bazekarren edo bare bazen.

 

New Yorkeko Munduak

Eskutitza

2024ko azaroaren 11

Ia inork ez du idazten eskutitzik orain. Mezu elektronikoak bai, bideo laburrak, mugikorretik testuak. Baina kartak, ez. Hala ere, badu eskuz idatzitako gutun batek berebiziko indarra, badirudi eskuz idaztean gure barren barrenean miatu eta ateratzen ditugula ezkutuko altxorrak.

New Yorkeko Munduak

Maratoia

2024ko azaroaren 4a

Kolorez esnatzen da hiria azaroaren lehen igandean, Maratoiarekin. Central Parkearen inguruak jendez betetzen dira, hiritarrek profitatzen dute eguna elkarrekin pasatzeko, lagun artean edo familian, maratoia ikusi eta bazkaltzera joateko.

Gu ere urtero joaten gara maratoia ikustera. Bukaera baino pare bat kilometro lehenago, Met museoaren atzealdean, hantxe jartzen gara, ikurrina zabaldu eta lasterkari euskaldunak animatzera.

New Yorkeko Munduak

Schwartz andrearen agurra

2024ko urriaren 28a

Iragan ostegunean egin genion Schwartz irakasleari agurra. Berrogei urtez aritu zen gure semea dabilen Center School eskolako zuzendari. Agurra ez zen izan eliza batean, ohi denez, ezta ezelako erlijio tenpluren batean. Gorazarrea New Yorkeko kultura etikorako elkartearen egoitzan jaso zuen. Halakoxea zen Schwartz.

New Yorkeko Munduak

Larrialdiak New Yorken

2024ko urriaren 21a

Semeak kolpe bat hartu zuela eta larrialdietan izan ginen iragan astean. Buruan zabaldu txiki bat, jolasean zebilela. Gauza handia ez baina ondo itxi beharra nabari zen.

Metroz joan gara ospitalera. Taxia baino bizkorragoa da.

New Yorkeko Munduak

Dena ondo

2024ko urriaren 14a

Metroan noala, aldiro aplikazio berri baten iragarkia ikusten dut. Lana lortzeko, bikotekidea aurkitzeko, ilea ez erortzeko.

Horren karietara, duela egun batzuk solasaldi bat izan nuen gauza hauetan aditua den lagun batekin. Aplikazio baten berri eman zidan. Gauza txarren aplikazioa. Momentuan gertatzen ari diren krimenen berri ematen dizu. Eta abisatu, zure kokapenaren arabera. Horrela, jakingo duzu zure ondoko kalean lapurreta bat izan dela, alboko parkean kolpatu egin dutela norbait, edo poliziak atxilo egin duela zein edo zein hiru karrika beherago.

New Yorkeko Munduak

Diasporaren alde

2024ko urriaren 7a

Halako batean, sartu naiz, asperdura astintzeko edo, abizenen berri ematen duen web orri batean. Jakin nahi izan dut zenbat Uribe dauden munduan zehar eta harridura sortu dit emaitzak. Euskal Herrian, 4000 bat omen daude. Gehiena baina Mexikon daude, 90.000. Hego Amerikan zehar, beste andana, Kolonbian, Perun, Argentinan, Txilen.

New Yorkeko Munduak

Existentzia gardenak

2024ko irailaren 30a

“Existentzia” deitzen zen 1987 urtean TU-K taldeak atera zuen maketak. Musika indiea, gotikoa batzuetan, oinarri elektronikoekin. Txomin anaia zen kideetako bat. Kantetarako letrak behar zituela eta konturatu zen haren anaia gazteak, nik, poemak idazten zituela eta poema horiek “lapurtuta” konposatu zituen lehen abestiak. Orduan batxilergoko lehen mailan negoen, hamasei urterekin.

New Yorkeko Munduak

Drill

2024ko irailaren 23a
Podcastak
BERRIKETAN Logo
Berriketan

Nor da nor EAJko buru batzarretan?

EAJren herrialdeetako presidente berriak ditu hizpide Berriketan saioaren atal honek. Bost lurraldeetako buru batzarrak berritu ditu alderdi jeltzaleak, eta banaka-banaka aztertu dugu leku bakoitzeko gidaritza nork eramanen duen Xabier Martin BERRIAko Politika saileko kazetariarekin.

Kinka
Kinka

COP29 biltzarra finantzaketa akordio eskas bat eta korapilo ugari

Amaitu berri den COP29 biltzarra du hizpide Kinka saioak hamabostaldi honetan, Elisa Sainz de Murieta EHUko irakasle eta BC3ko ikerlariarekin. Batzarrean hizpide izan diren eztabaidagai nagusiak xehatu ditu gonbidatuak, eta gogoeta askotarikoak ere partekatu ditu. Hiztegian, nekazaritza birsortzaileaz aritu dira Nagore Arin eta Oli Artola solaskideak.

New Yorkeko Munduak
New Yorkeko munduak

Titiriteroa

Paul Auster idazleari omenaldia egin zioten Villa Albertine liburu-denda txairoan. Siri Husvedt haren alargunak hitz egin zuen aurrena, bikain. Ondotik, itzultzaileek, editoreek, irakurleek hartu zuten hitza. Azkena, Philipe Petit funanbulista izan zen.

BERRIKETAN Logo
Berriketan

A25: Konponbide ez dena arazoaren parte baita

Indarkeria Matxistaren Kontrako Nazioarteko Eguna du hizpide Berriketan saioaren atal honek. Gaur mobilizazioak eginen ditu Euskal Herriko mugimendu feministak Ez bazara konponbidea, arazoa zara mezuarekin. Bilgune Feministako Elene Lopetegi eta Ekhi Petriati gurekin aritu dira indarkeria matxistaz eta gizonen arduraz solastatzen.

BERRIKETAN Logo
Berriketan

Etxepareren bizitza jalgi da plazara

Bernart Etxepareren bizitzari buruz argitaratutako datu berriak ditu hizpide Berriketan saioaren atal honek. Euskaraz argitaratutako lehenbiziko liburuaren egileak seme bat izan zuen eta semearen ezkontza istorio harrigarria izan zen. Koldo Azkona musikari eta ikerlariak kontatu dizkigu xehetasunak, berak zuzendu baitu Bernart Etxepare 1545 disko-liburuaren proiektua.

Berria FM
Berria FM

Indarkeriaren erresonantzia digitala

Hurbil da Indarkeria Matxistaren Kontrako Nazioarteko Eguna. Hari, eta, preseski, indarkeria matxistak sare sozialetan hartzen duen tokiari erreparatu dio Berria FMk. Halako biolentziarik badela ere ukatzen duten diskurtsoei, besteak beste. Asier Arizkorreta Emagineko kidearekin, manosferaz; Maider Galardi kazetari eta ikerlariarekin, ziberjazarpen misoginoez eta sare sozialetako aliantza feministez.

Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.