New Yorkeko Munduak
New Yorkeko munduak

Amu Ezpanin

2024ko azaroaren 18a

Osaba Santik itsasoari begiratzen zion izaki bizidun bati bezala. Itsasoan ez zegoenean balkoian egoten zen, hari begira, eta ikusten zuen nola aldatzen zen aldartez, ekaitza bazekarren edo bare bazen.

Itsasoa zen osabaren tokia. Hantxe zen guztiz bera. Lehorrean konbentzioak eta norma sozialak daude, askotan arrantzaleak ulertzen ez dituenak. Baina itsasoan libre zaude, bakarrik zure buruarekin, eta isilik. Badaki ematen itsasoak barruko bakea.

Osabak itsasoa ezagutzen zuen begiak itxita. Gutariko askorentzat ura zena harentzat mapa bat zen, lurralde miragarri bat, non gauza asko gertatzen diren. Oso gazte itsasoratu zen lehen aldiz. Umetan negar egiten zuen bera moilan utzita aita eta aitona itsasoratzen zirenean. Orduan, inork ikusten ez zuenean, ontzira salto egin, sare-artean ezkutatu eta halaxe itsasoratzen zen.

Hamarkada luzeak nabigatzen, arrantzan, Europan, Afrikan, Amerikan. Erretiratu zenean ontzi bat erosi zuen, “Amu ezpanin”. Horrela esaten zaio Ondarroan sinesgaitz denari, muturra okertuta dagoenari, mesfidati sistemaren diskurtsoarekin. Udan egin genuen azken txangoa bertan. Ederra izan zen. Bere aitonak erakutsi zion “toki sekratura” eraman gintuen. Mendiei begiratu eta bazekien arrainak non zeuden, sonarrik eta bestelako gailurik gabe. Eta hantxe harrapatu genuen poltsa bete kabra. Hurrengoan atunetara joango ginela esan zigun. Lehengusuak kontatu zigun hegaluzeak amua jan eta karreteak kri-kri-kri egiten duenean, horixe dela bere aitarentzat “zoriontasunaren zarata”.

Olatuen tira birak mareatu egin ninduen. Botaka ere egin nuen. “Aitte, masixe dator hamen”, esan zion lehengusuak. Hobe izango zela lehorrera itzultzea. “Bota badau, ondo da”, erantzun zuen osabak. “On goazen neskan estropadak ikustea”. Zuzen zebilen. Bota eta gero ondo sentitu nintzen. Eta emakumezkoen estropadak berta-bertatik ikusi genituen kanpoko balizetan, eta animatu ere bai. Ondarroara bidean, geratu egin zuen ontzia, bainua hartzeko itsaso zabalean. Gogoangarria dena.

Beti babestu izan nau osabak nire idazle ibilbidean. Gauzak ondo egiteko aholkatzen zidan, eta ez sinisteko laudorioetan. Amu ezpanin. Arrantzale on baten sekretua beti da konstantea izatea eta lana, “ein biharra, lobie, eta atrapakozu arrrain handixe”.

Lana, berak egin behar izan zuena nerabea zenetik, ama oso gazte hil zitzaien eta oso xume hazi ziren gerraosteko urte ilunetan. Ideia berriak zituen gaztetan eta kooperatiba-sistema eraman zuen bere ontzira, non arrantzale guztiak ziren armadore. Falta zuenari laguntzeko prest beti, kide izatea zuen gustuko, parte izatea, justuak ziren aldarrikapenetan.

Azken eguna arte joan da itsasora osaba. Gazte-gazte zegoen haren 87 urtetan. Mutiko baten erraztasunarekin egiten zuen jauzi “Amu ezpanin” ontzira. Baina nagusiekin sekula ez da jakiten. Uste dugu betirako egongo direla gurekin eta egun batetik bestera joaten zaizkigu. Osaba Santi Uribe bezala.

Joan zaigu betirako, bere tokira, itsasora. Hantxe irudikatzen dut, bake-bakean.

Ez al duzue entzuten? Karretea mugitzen ari da, kri-kri-kri, zoriontasunaren zarata.

Atal gehiago
New Yorkeko Munduak

Hauskorra

2025eko martxoaren 10a

Pertsona hauskorra da,

eta pertsona hauskorra delako,

hauskorra da demokrazia.

 

Eta demokrazia hauskorra delako,

hauskorra da askatasuna.

Eta askatasuna hauskorra delako,

hauskorra da berdintasuna.

00:00:0000:00:00
New Yorkeko Munduak

New Yorkeko kantak

2025eko martxoaren 3a

Museotik atera eta parkea oinez igaro dut. Hotz egiten duen arren, lakua dagoeneko ez dago izoztua. Jendea paseoan dabil, txanoekin eta bufandekin, bakoitzak bere ametsa egurasten. Zoriontsuak izango ote diren galdetu diot neure buruari. Ezen zaila baita hiri hau, badaki ematen baina kentzen ere bai.

00:00:0000:00:00
New Yorkeko Munduak

Bakoitza bere bidetik

2025eko otsailaren 24a

New Yorken iragan astean. Eraikin luze bateko igogailuan. Bulegoak daude, enpresak, erakundeak, abokatuak. Igogailuetako bat beherantz doa. Dozena erdi lagun barruan. Telefonoak jo dio gizon bati. Hartu du. Kaixo esan du gaztelaniaz. Ume baten ahotsa entzuten da. Gose naiz.

 

00:00:0000:00:00
New Yorkeko Munduak

Erantzuna

2025eko otsailaren 17a

Alaba paper batzuekin iritsi da etxera. Eskolan banatu dituzte. Emigranteen eskubideei buruzkoak dira. Goardiak bila badatoz jakiteko zer egin. Egon da polizia sarekadak egiten New Yorken, paper gabeko migrariak harrapatzen. ICE deitzen da migrarien polizia. Bitxia da ICE inizialek “ice” hitza osatzen dutela ingelesez, “ice”, “izotza”, edo “horma”, euskaraz. Mugan eraiki nahi den horma erraldoi hura bezala.

00:00:0000:00:00
Kirmen Uribe idazlea. NACHO CARRASCO ZABALLA

Kaleko musikaria

2025eko otsailaren 10a

Egok tronpeta jotzen du Grand Centraleko metro geltokian. Astearte goizetan eta ostegun arratsaldetan hantxe egoten da, faltarik gabe. Jendeak dirua uzten dio, egun txarretan berrogeita hamar dolar, onenetan bostehun.

00:00:0000:00:00
New Yorkeko Munduak

Koioteak Central Parkean

2025eko otsailaren 3a

Koiote bikote bat bizi da Central Parkean. Bertako animalia basatien artean handienak dira koioteak. Bikoteetan bizi dira eta ez dira banatzen bietako bat hiltzen den arte. Hori gertatu zen Central Parkeko koioteekin. Koiote emea bakarrik geratu zen bikotekide berria hartu duen arte.

Baina, nola iritsiko zen koiote berria parkera, galdetzen diogu gure buruari. Izan ere, Central Parkea hiriaren erdian dagoen irla berde bat da, handia baina irla azkenean. Kaleak eta etorbideak ditu inguruan. Ez dago naturarako korridorerik.

00:00:0000:00:00
New Yorkeko Munduak

Iruzurtia

2025eko urtarrilaren 27a

New Yorkeko liburutegien artean bosgarren etorbideko liburutegi publikoa da zalantzarik gabe ezagunena. Baina handik hurre, bada merezi duen beste liburutegi ikusgarri bat, Morgan liburutegia. Izen bereko bankariak eraiki zuen. Etxearen alboan altxatu zuen liburutegia, lorategian, etxean liburuak ez zitzaizkion sartzen eta.

00:00:0000:00:00
New Yorkeko Munduak

Ailegatu da ekaitza

2025eko urtarrilaren 20a

Ez dakit non irakurri dudan urteko egunik tristeena dela gaurko astelehen hau, urtarrileko hirugarrena. Egun iluna delako, argi ordu gutxirekin, eta urte berrian izaten ditugun asmo on horiek okertzen hasten direlako. Donostiar eta azpeitiar batzuentzat ere izango da goibela, parrandazaleentzat batez ere. Hemen ez dugu San Sebastianik baina jai eguna bada, Martin Luther King handiaren eguna. Justiziaren lerroa etengabe aurrera doala esan zuen hark. Esan ez ziguna da lerro hori ez dela beti zuzena, atzera ere egiten duela batzuetan aurrerabideak. Medioetan oso gutxi hitz egiten da Luther Kingen egunaz. Bitxia da eskubide zibilen aldeko aktibistaren egun berean izatea Trump presidentearen bigarren kargu hartzea. Urteko egunik tristeenean hau ere.

00:00:0000:00:00
New Yorkeko Munduak

Kabiatik ateratzen

2025eko urtarrilaren 13a

Larunbat honetan, seme txikia bere kabuz atera da kalera lagunekin. Lehen aldia izan da, duela zazpi urte New yorkera etorri ginenetik.

00:00:0000:00:00
Podcastak
Kinka
Kinka

Ekotopaketak: «Trantsizio ekosoziala hobeto bizitzeko» eta kolektiboki antolatzeko

Hamabostaldi honetako atalean, hilaren 28an eta 29an Arrasaten egingo diren Ekotopaketa jardunaldiak izan ditu hizpide Kinka saioak, jardunaldiok antolatu dituen Jauzi Ekosoziala mugimenduko Hodei Rodriguez kidearekin. Jauzi bera zertan den azaltzeaz gain, egitarauan bildu dituzten gai eta afera askotarikoez hitz egin du ekintzaileak. Hiztegian, ur-aztarnaz aritu dira Nagore Arin eta Oli Artola solaskideak.

00:00:0000:00:00
New Yorkeko Munduak
New Yorkeko munduak

Hauskorra

Pertsona hauskorra da,

eta pertsona hauskorra delako,

hauskorra da demokrazia.

 

Eta demokrazia hauskorra delako,

hauskorra da askatasuna.

Eta askatasuna hauskorra delako,

hauskorra da berdintasuna.

00:00:0000:00:00
BERRIKETAN Logo
Berriketan

Aro berri bat Kurdistanen

Kurdistango egoera du hizpide Berriketan saioaren atal honek. Abdullah Ocalan lider kurduak armagabetzeko eta desegiteko eskatu dio PKK Kurdistango Langileen Alderdiari, eta hark su etena agindu du. Gatazkaren nondik norakoak azaldu dizkigute Arantxa Elizegi Egilegor eta Mikel Peruarena Ansa BERRIAko editoreek.

00:00:0000:00:00
BERRIKETAN Logo
Berriketan

Gazteako langileen 'desgastea'

2025 Gaztea Sariak ditu hizpide Berriketan saioaren atal honek. Gala bertan behera utzi dute antolatzaileek, Gaztea eta EITB Musika irratietako langileek greba egiteko asmoa zutelako. Azkenean ez galarik, ezta grebarik ere, baina langileen baldintza kaxkarrak agerian gelditu dira. Iratxe Muxika Karrion BERRIAko kazetariak azaldu dizkigu auzi horren gako nagusiak.

00:00:0000:00:00
BERRIKETAN Logo
Berriketan

Eta beste pandemia bat badator?

COVID-19aren pandemiaren bosgarren urteurrena du hizpide Berriketan saioaren atal honek. Gertakari horrek utzitako irakasbideez eta ikasi gabe gelditutakoez aritu gara Ion Orzaiz BERRIAko Gizarte gaietako kazetariarekin. Etor liteke beste pandemia bat? Prest gaude horri buru egiteko?

00:00:0000:00:00
Berria FM
Berria FM

Norbera den bezalakoa izan eta agertu

Martxoaren 8an beteko dira hamar urte Naizen Adingabe Transexualen Familien Elkarteak bidea abiatu zuenetik. Chrysallis Euskal Herria izenarekin aurrena, eta Naizen izenez ondotik, elkarteak hamarkada bat darama haur eta gazte transexualen errealitateak bistaratzen eta haien eskubideen defentsa sustatzen. Urteurrenaren karietara, Berria FMn izan dira Bea Sever bozeramailea eta elkartetik igarotako Xuban Senar gizon transa. Egindako bideez eta gizartean izandako aldaketez aritu dira; aurrerapausoez zein atzera emandakoez.

00:00:0000:00:00
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.