Hirugarren denboraldi honetan, Bonus Tracka izango du Kinka saioak. Hamabostean behin argitaratutako ale nagusiaren osagarri izango da; izan ere, galdera berdin bati erantzungo diote elkarrizketatu guztiek, eta euren lan, jardun edo ikerketa arlotik etorkizuna nola amesten duten azalduko dute. Hemengo honetan, Maxi Castrillejo itsas zientzialariak erantzun dio galdera horri.
Kinkaren Bonus Tracka Maxi Castrillejo
Hirugarren denboraldi honetan, Bonus Tracka izango du Kinka saioak. Hamabostean behin argitaratutako ale nagusiaren osagarri izango da; izan ere, galdera berdin bati erantzungo diote elkarrizketatu guztiek, eta euren lan, jardun edo ikerketa arlotik etorkizuna nola amesten duten azalduko dute. Hemengo honetan, Maxi Castrillejo itsas zientzialariak erantzun dio galdera horri.
Itsasoaren ahalaz, ondorio kateez eta "aitona-amonen bizitzaz"
Hirugarren denboraldiko bigarren atalean, itsasoaren ahala jarri du erdigunean Kinka saioak. Maxi Castrillejo itsas zientzialariak xehatu du itsasoaren ezkutuko ahal hori, karbono dioxidoaren pompa biologiko gisa jokatzen duen papera zein den azalduz. Horrez gain, klima eta natura krisia ozeanoetan eragiten den ondorio kateez eta "aitona-amonen bizitzaz" ere mintzatu da Castrillejo. Hiztegian, banpiro elektrikoez aritu dira Nagore Arin eta Oli Artola solaskideak.
Kinkaren Bonus Tracka Larraitz Altuna
Hirugarren denboraldi honetan, Bonus Tracka izango du Kinka saioak. Hamabostean behin argitaratutako ale nagusiaren osagarri izango da; izan ere, galdera berdin bati erantzungo diote elkarrizketatu guztiek, eta euren lan, jardun edo ikerketa arlotik etorkizuna nola amesten duten azalduko dute. Hemengo honetan, Larraitz Altuna EHUko irakasle eta ikerlariak erantzun dio galdera horri.
Baso eskola eta hezkuntza ekosoziala, elkarren osagarri
Hirugarren denboraldi bati ekin dio Kinka saioak, eta, ikasturte hasieran, baso eskolen eta hezkuntza ekosozialaren gaiari heldu dio Larraitz Altuna EHUko irakasle eta ikerlariarekin batera. Hiztegian, albedoaz aritu dira Nagore Arin eta Oli Artola.
Hiriak, bero oldeak eta egokitzapena: formula egokiaren bila
Bigarren denboraldiko azken atalean, hiriez, bero oldeez eta egokitzapenaz mintzatu da Kinka podcasta Maria Ruiz de Gopegi BC3ko ikerlariarekin. Zehazki, galdera bati erantzuten saiatu da atala: prest al daude hiriak bero oldeetarako? Horri lotuta, estres termikoaz aritu dira Nagore Arin eta Oli Artola solaskideak sasoiko azken hiztegian.
Ekofeminismoa(k) lurreratzen, bizitza egonkor eta iraunkor bat xede
Ekofeminismoak ditu hizpide Kinka podcastaren ale berriak, pluralean: Mirene Begiristain eta Marta Barba izan ditu solaskide, eta ekofeminismoaren beraren balioez, gaur egun aktualitate diren ingurumen auziez eta Euskal Herrian ekofeminismoaren itzulian sortu den sareaz hitz egin dute. Hiztegian, arbolizidioaz mintzatu dira Nagore Arin eta Oli Artola. Eta, aholkuen atalean, altzariak berrerabiltzeaz eta nork bere gustura atontzeaz hitz egin du Gorka Egiak.
Borroka kultural baten giharra klima larrialdiaren eta gehiegikeriaren aurka
Jauzi Ekosoziala eragile berriaz mintzo da Kinka podcasta aste honetan, 2022an Portugaleten egin ziren Ekotopaketa jardunaldien eta ondorengo gogoeta fasearen emaitza. Nerea Zuluaga kide eta bozeramaileak azaldu ditu eragilearen nondik norakoak, balioak eta aurrera begira dituen asmoak. Hiztegian, aterpe klimatikoak zer diren azaldu dute Nagore Arin eta Oli Artola solaskideek. Eta, aholkuen atalean, litiozko baterien araudi berriaz solastu da Imanol Landa Medrano.
Monolaborantzaz: bilakaeraz, arriskuez eta argazki hori iraultzeko beharraz
Monolaborantzaren afera landu du Kinka podcastaren ale berriak. Basogintza eredu industrial horren bilakaera, arriskuak eta abarri buruz hitz egin du Lurgaia Fundazioko Sergio Gallego kideak, eta fundazioaren beraren jardunaz ere hitz egin du. Hiztegian, Osasun Bakarra zer den azaldu dute Nagore Arin eta Oli Artola solaskideek. Eta, aholkuen atalean, agroekologian ekoizle izateko aholkuak ekarri dizkigute Asunek Behatokiko kideek.
Ozeanoak bero, eta itsas espezieak habitat berrien bila
Ozeanoetako uraren tenperatura igoera eta horren ondorioak ditu hizpide Kinka podcastaren ale berriak. Itsas ekosistemetan eta espezieetan dituen eragin ugariak zein diren xehatu du Maite Erauskin AZTIko ikertzaileak. Hiztegian, hiriburu berdeez aritu dira Nagore Arin eta Oli Artola. Aholkuen atalean, tokian tokiko eta garaian garaiko produktuez hitz egin du Gorka Egiak.
Ur azpiko autobidearen ekimena: proiektu handinahi bat eta kontraesan ugari
Bilboko itsasadarraren bi aldeak lotuko dituen ur azpiko autobideaz mintzo da Kinka podcasta aste honetan. Subflubiala Ez plataformako Hodei Rodriguez kideak azaldu ditu proiektuaren giltzarri nagusiak, eta eragingo dituen kalteak zein diren zerrendatu ditu. Hiztegian, solastalgia zer den azaldu du Aitor Marcos ekonomia ekologikoan adituak, Nagore Arin eta Oli Artola solaskideekin batera. Eta, aholkuen atalean, energiaz hitz egin digu Imanol Landa Medrano kolaboratzaileak.