ezer eta festa web 1440x638
Ezer ez eta festa

AEKren bonus tracka (6): 'Ipuina eta zenbakia'

2024ko maiatzaren 17a

Ahaleginez eta ahalezinez' saioaren bonus tracka, AEK-k egina. Gaur, Uxue Apaolaza Larrearen 'Ipuina eta zenbakia'.

Atal gehiago
ezer eta festa web 350x350

Esatearen arintasun harrapaezina

2024ko ekainaren 4a

Pentsatu ohi da hizkuntza idatzia zera dela: ahozko perfekzionatua. Baina ez ote da idatzia ahozkoaren isla hitsa? Ez ote ditu horregatik asmatu behar izan bere bide seinale partikularrak? Ahozkoak musika du, keinua, soinua. Baina soinua, egia da, haizeak darama…

Podcast batean bestela ezin, eta ahozkoari omenalditxoa egingo diogu denboraldiko azken atal honetan.

ezer eta festa web bonus traka 350x350

AEKren bonus tracka (7): 'Akastasuna'

2024ko maiatzaren 31

'Bat guztien, guztiak baten' saioaren bonus tracka, AEK-k egina. Gaur, Uxue Apaolaza Larrearen 'Akastasuna'.

 

 

ezer eta festa web 350x350

Ahaleginez eta ahalezinez

2024ko maiatzaren 21a

Duela dozenaka urte, gizon inportante batek esan zuen kimika nuklearra ezin zela euskaraz irakatsi. Dozenaka urteren ondoren, zenbait gizon-emakume ez hain inportanteri txakur edo haur bihurtzeko gogoa pizten zaie tarteka, horrela sikiera batzuek euskaraz egingo dietelakoan.

Loturarik ez dago, itxuraz, egitate baten eta bestearen artean.

Ez da, bada, egongo…

ezer eta festa web 350x350

Poesia fosildua

2024ko maiatzaren 14a

Hiztun gehienak ez gara literatoak, baina metaforarik gabe mintzo denik inortxo ere ez dago. Metafora batzuk bizi-bizirik eta ageri-agerian daude; beste batzuk, berriz, ihartuak, ezkutatuak, fosilduak, trilobitea haitzean nola: ahoan darabiltzagula ez konturatzeraino.

Zenbaiti poesia darie, beste zenbaiti klixea, eta askori, arriskua ere bai. Zer gertatzen da, adibidez, gaixotasunez aritzeko gerra metaforak erabiltzen baditugu?

ezer eta festa web 350x350

Hizkera mertzenarioa

2024ko maiatzaren 7a

Ez da eskrupulurik gabe dirua pilatzea: ekintzailetza da. Ez dira biktima zibilak: albo kalteak dira.

Hizkera du propagandak lanabesik zorrotzenetako bat: eufemismoak, hitz lizunduak, baraualdi bat behar izateraino maiztu eta higatu ditugun esapideak…
Gaur, ‘Ezer ez eta festa’, hizkera mertzenarioa mintzagai: ura bost aldiz garestiago saltzeko modua ematen duen makina ondo koipetu eta koipetsu hori.

Podcastak
BERRIKETAN Logo
Berriketan

François Bayrou: Bearnes bat Matignonen

Frantziako krisi politikoa du hizpide Berriketan saioaren atal honek. Udan Asanblea Nazionalerako hauteskundeak egin zirenetik, ezegonkortasuna da nagusi Parisen. Michel Barnierrek hiru hilabete iraun ditu lehen ministro karguan, eta François Bayrou paratu dute bere lekuan. Igor Susaeta BERRIAko Mundua saileko koordinatzaileak eman digu egoera politikoaren berri, eta Ekhi Erremundegi Beloki BERRIAko politika gaietako kazetariak azaldu digu Bayrou nor den.

BERRIKETAN Logo
Berriketan

Bakegileen kontakizuna

ETAren armagabetze prozesuaz bakegileek egindako kontakizuna du hizpide Berriketan saioaren atal honek. 2019an Eusko Jaurlaritzak bere bertsioa argitaratu zuen txostena «faltsua eta interesatua» dela salatu dute prozesu hartan engaiatu ziren bakegileek. Ekhi Erremundegi Beloki eta Iosu Alberdi BERRIAko Politika saileko kazetariek eman dizkigute xehetasunak.

Kinka
Kinka

Kinkaren Bonus Tracka: Ibone Ametzaga eta Eider Gotxi

Hirugarren denboraldi honetan, Bonus Tracka izango du Kinka saioak. Hamabostean behin argitaratutako ale nagusiaren osagarri izango da; izan ere, galdera berdin bati erantzungo diote elkarrizketatu guztiek, eta euren lan, jardun edo ikerketa arlotik etorkizuna nola amesten duten azalduko dute. Hemengo honetan, Ibone Ametzaga Unesco Katedrako kideak eta Eider Gotxi Guggenheim Urdaibai Stop plataformako kideak erantzun diote galdera horri.

BERRIKETAN Logo
Berriketan

Bukatu da showa

@Denuncias_euskalherria Instagram kontuko salaketak ditu hizpide Berriketan saioaren atal honek. Azaroaren 20tik emakume anonimoek bidalitako 250 sexu eraso baino gehiagoren testigantzak argitaratu dituzte. Nerea Intxausti Castiñeira BERRIAko kazetariak eta Maider Galardi F. Agirre BERRIAko zutabegile, ikerlari eta kazetariak eman dizkigute gaiari buruzko xehetasunak.

Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.