Ez Gatoz Paristik logo nagusi urdina
Ez gatoz Paristik

Zatiketa. LANARTEA

2023ko azaroaren 17a

Ez beldurtu. Edo bai. Ez goaz enbor-adarrik moztera, inor zatikatzera. Edo bai. Liburu batek, disko batek bizitzarik ba ote duen zuretzat, horren arabera… Horixe zatikatu dugulako atal honetan, metaforikoki bada ere: liburuak eta diskoak. Tira, artefaktuon barrunbeak zatikatu ditugu, sortzaileentzako puska zehazteko ahaleginean. Gure kultur sistemaren bizi indarraren neurgailutzat nola, idazleen, ilustratzaileen eta musikarien egoeraren ispilutzat ere har daitezkeelako. Edo ez.

Atal gehiago
Ez Gatoz Paristik 2. denboraldia

Ispilua

2024ko azaroaren 14a

Dinosauroa iratzarri zenean, matxismoak han segitzen zuen.

Eboluzio behar handirik gabe.

Dinosauroa iratzarri zenean, kulturaren ispiluak han segitzen zuen.

Arrakala askorik gabe.

Gizarteari isla egiten.

Ez Gatoz Paristik 2. denboraldia

Deskonexioa

2024ko urriaren 17a

Zenbaterainoko plaza eskaintzen zaio euskal kulturari Euskal Herriko hedabideetan?

Plaza horren neurria zenbateraino da herritarron kultur ohituren moldatzaile, zenbateraino kultur ohituron ispilu?

Mundu gero eta konektatuago ꟷeta globalizatuagoꟷ honetan, zenbateraino normalizatuko dugu gure kulturarekiko deskonexioa?

Etengabeko eraldaketak eta informazioaren gizarteak bizi gaituztela errepikatzea ez delako aski, kultura transmititzea eta biziaraztea ere mundua eta gizartea egiteko modu eraldatzaile bat dela ahazten badugu.

Ez Gatoz Paristik Horia

Sokak eta pasilloak

2023ko abenduaren 28a

Gasteizko Legebiltzarreko pasilloetan luzaz joan-etorrian ibili eta iritzi publikoan eztabaida zakarrak eragin ostean, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako Hezkuntza Lege berria onartu berri dute. Plaza politiko horretan eta beste zenbaitetan landutako legeek eta curriculumek gure kultur kapitala belaunaldi berrienganainoko eroale lana erraztuko ote duten, gero eta gehiagotan eteteko zorian dirudien kultur soka indartu ala ahuldu egingo ote duten, eragile ugariren gogoetagai da. Baita akuilu ere, gure hizkuntzaren eta kulturaren biziraupena ikastetxeetan ere jokatzen baita. Horren isla dira, besteak beste, Euskal Herriko ikasgeletan azken hamarkadetan aktibatu diren hainbat ekimen.

Ez Gatoz Paristik Horia

Sara

2023ko abenduaren 11

Hitz egiteko gaitasunak eta irudimenak egiten omen gaituzte humano. Hitz egiteko eta gure irudimenaren milioika emaitza prozesatzeko gaitasuna erantsi diegun makinak ere adimendunak al dira, beraz? Zein etorkizun opa digute Adimen Artifizialaren sustatzaile nagusiek, gure datuen kudeaketa negozio bihurtu duten multinazionalek? Itsu-itsuan egin behar al dugu datu kopuru erraldoiak kudeatzen trebatutako produktu informatikoen alde? Zein ondorio izan dezake gure iruditeria kolektiboa halako programen esku uzteak? Benetan sinesten al dugu makinek salbatuko dutela euskaldunon komunitatea?

Ez Gatoz Paristik Horia

Keinukariak

2023ko azaroaren 21a

Hauxe zen, beraz, kultur langilea izatea: Itzaltzea eta piztea.
Norbere Ogi Bideko puntu beltzak bide-orri ustez serioenetan sekula ez agertzea.
Euskal Artistaren Estatutua existitzen garenik ere ez dakiten Esne Bidetik kanpoko galaxiaren batetik etorriko zaigula nazkatu arte entzutea.
Intermitente, keinukari bilakatu nahi izatea.
Itzaltzea eta piztea.

Ez Gatoz Paristik Horia

Kukuarena

2023ko azaroaren 17a
Podcastak
Berria FM
Berria FM

Kolektiboa, feminista, ijitoa

«Soilik gauza txarrei buruz hitz egiten denean nabarmentzen da norbait ijitoa dela». Historian zehar eta gaur egun ere ijitoek eginiko lorpenak ezkutatu egiten direla salatu du sarri AMUGEk, eta, orain, zehazki emakume ijitoen kasuei erreparatu, eta «hutsunea konpentsatzeko» ahalegin bat egin du elkarteak, halabeharrez. ‘Romaní hadin II: Euskal Herriko historian emakume ijitoek utzitako arrastoen ondoren’ liburua eman dute. Noemi Amaya Garciaren laguntzarekin arakatu dugu lana BerriaFMn.

BERRIKETAN Logo
Berriketan

Goazen, lagunok, sare sozial sanoen bila

Sare sozial libre eta federatuak ditu hizpide Berriketan saioaren atal honek. Goazen, lagunok egitasmoak «sare sozial toxikoak» alde batera utzi eta fedibertsoarekin bat egitera deitu dute. Baina zer da fedibertsoa? Zer da Mastodon? Zergatik hara eta ez beste leku batera? Gai horri buruzko gako nagusiak azaldu dizkigu Beñat Irasuegi Ibarra Goazen, lagunok egitasmoko koordinazio taldeko kideak.

Kinka
Kinka

Kinkaren Bonus Tracka: Txapu Martin

Hirugarren denboraldi honetan, Bonus Tracka izango du Kinka saioak. Hamabostean behin argitaratutako ale nagusiaren osagarri izango da; izan ere, galdera berdin bati erantzungo diote elkarrizketatu guztiek, eta euren lan, jardun edo ikerketa arlotik etorkizuna nola amesten duten azalduko dute. Hemengo honetan, Txapu Martin Ekologistak Martxan taldeko kideak erantzun dio galdera horri.

New Yorkeko Munduak
New Yorkeko munduak

Ailegatu da ekaitza

Ez dakit non irakurri dudan urteko egunik tristeena dela gaurko astelehen hau, urtarrileko hirugarrena. Egun iluna delako, argi ordu gutxirekin, eta urte berrian izaten ditugun asmo on horiek okertzen hasten direlako. Donostiar eta azpeitiar batzuentzat ere izango da goibela, parrandazaleentzat batez ere. Hemen ez dugu San Sebastianik baina jai eguna bada, Martin Luther King handiaren eguna. Justiziaren lerroa etengabe aurrera doala esan zuen hark. Esan ez ziguna da lerro hori ez dela beti zuzena, atzera ere egiten duela batzuetan aurrerabideak. Medioetan oso gutxi hitz egiten da Luther Kingen egunaz. Bitxia da eskubide zibilen aldeko aktibistaren egun berean izatea Trump presidentearen bigarren kargu hartzea. Urteko egunik tristeenean hau ere.

BERRIKETAN Logo
Berriketan

Trump 2: marrazoaren itzulera

Donald Trumpen bigarren agintaldia du hizpide Berriketan saioaren atal honek. Gaur izendatuko dute AEBetako presidente, bigarren aldiz. Bere asmoez, promesez eta egin ditzakeen politikez aritu gara Mikel Garcia Martikorena BERRIAko Mundua saileko kazetariarekin eta Irune Lasa BERRIAko Ekonomia saileko kazetariarekin.

BERRIKETAN Logo
Berriketan

Abortua despenalizatzen hasi zenekoa

Veil Legearen 50. urteurrena du hizpide Berriketan saioaren atal honek. Gaurko egunez 1975ean despenalizatu zen abortua Ipar Euskal Herrian, eta horrek eragina izan zuen Euskal Herri osoan. Mugimendu feministak ohartarazi du eskubide hori defendatzen jarraitu beharra dagoela oraindik ere. Leire Casamajou Elkegarai BERRIAko kazetariarekin mintzatu gara gaiari buruz.

Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.