Ez Gatoz Paristik logo nagusi urdina
Ez gatoz Paristik

Kukuarena

2023ko azaroaren 17a
Lanartean

Kukua kantuan entzun orduko eskua sakelera sartzen baduzu, ezagutzen dituzu haren koplak: udaberrian lehen aldiz entzutean poltsikoan dirurik baldin badaukazu, urte osoan sosak izango dituzula dioten horiek. Kukuari bestelako koplak ere jarri izan zaizkio, baina. Besteren habiatik arrautza bat bota, berea errun eta ospa egiten duelako kuku amak. Eta arrautza horretatik irten orduko, kuku-kumeak habiakide dituen txitoak amildu egiten baititu, parasitatzen duen habiaren zaindariek ahalik eta ugarien eman diezaioten jaten.

Atal gehiago
Ez Gatoz Paristik 2. denboraldia

Espazioa

2025eko apirilaren 3a

Bazen behin eztanda handi bat. Baziren gero izarrak, planetak, zulo beltzak...

Eskolan erakutsi ziguten.

Espazioan mututasuna nagusi dela ere bai.

Dardarak badiren arren, ez dagoelako garraiatuko dituen airerik, bitartekaririk.

Eskolatik kanpo ikasi genuen antzeko zerbait gertatzen dela kulturaren gure galaxian ere. Unibertso honetakoak garela, geuretik dardarak sortzen, baina espazioak ez digula oihartzun egiten.

Eta gure kultura planeta beregain, satelite, asteroide edo Saturnoren eraztunetako harri puska ote den... Teoria ezberdinak daude.

00:00:0000:00:00
Ez Gatoz Paristik 2. denboraldia

Apo, epe, epai

2025eko otsailaren 20a

Aizkoraren epaia erraldoiaren kontra.

Enborra eraitsi arte zartaka.

Eta enborra ohol, ohola mahai, mahaia epaimahai.

Erakunde publikoek antolatutako sarien eta beken banatzeko.

Gaur gaurkoz, sortzaileen eskubideen erauzketan zaildutako sistema bat.

Sortzailea apo sentiarazteraino.

00:00:0000:00:00
Ez Gatoz Paristik 2. denboraldia

Ogiaren bidea

2025eko urtarrilaren 9a
00:00:0000:00:00
Ez Gatoz Paristik 2. denboraldia

Ispilua

2024ko azaroaren 14a

Dinosauroa iratzarri zenean, matxismoak han segitzen zuen.

Eboluzio behar handirik gabe.

Dinosauroa iratzarri zenean, kulturaren ispiluak han segitzen zuen.

Arrakala askorik gabe.

Gizarteari isla egiten.

00:00:0000:00:00
Ez Gatoz Paristik 2. denboraldia

Deskonexioa

2024ko urriaren 17a

Zenbaterainoko plaza eskaintzen zaio euskal kulturari Euskal Herriko hedabideetan?

Plaza horren neurria zenbateraino da herritarron kultur ohituren moldatzaile, zenbateraino kultur ohituron ispilu?

Mundu gero eta konektatuago ꟷeta globalizatuagoꟷ honetan, zenbateraino normalizatuko dugu gure kulturarekiko deskonexioa?

Etengabeko eraldaketak eta informazioaren gizarteak bizi gaituztela errepikatzea ez delako aski, kultura transmititzea eta biziaraztea ere mundua eta gizartea egiteko modu eraldatzaile bat dela ahazten badugu.

00:00:0000:00:00
Ez Gatoz Paristik Horia

Sokak eta pasilloak

2023ko abenduaren 28a

Gasteizko Legebiltzarreko pasilloetan luzaz joan-etorrian ibili eta iritzi publikoan eztabaida zakarrak eragin ostean, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako Hezkuntza Lege berria onartu berri dute. Plaza politiko horretan eta beste zenbaitetan landutako legeek eta curriculumek gure kultur kapitala belaunaldi berrienganainoko eroale lana erraztuko ote duten, gero eta gehiagotan eteteko zorian dirudien kultur soka indartu ala ahuldu egingo ote duten, eragile ugariren gogoetagai da. Baita akuilu ere, gure hizkuntzaren eta kulturaren biziraupena ikastetxeetan ere jokatzen baita. Horren isla dira, besteak beste, Euskal Herriko ikasgeletan azken hamarkadetan aktibatu diren hainbat ekimen.

00:00:0000:00:00
Ez Gatoz Paristik Horia

Sara

2023ko abenduaren 11

Hitz egiteko gaitasunak eta irudimenak egiten omen gaituzte humano. Hitz egiteko eta gure irudimenaren milioika emaitza prozesatzeko gaitasuna erantsi diegun makinak ere adimendunak al dira, beraz? Zein etorkizun opa digute Adimen Artifizialaren sustatzaile nagusiek, gure datuen kudeaketa negozio bihurtu duten multinazionalek? Itsu-itsuan egin behar al dugu datu kopuru erraldoiak kudeatzen trebatutako produktu informatikoen alde? Zein ondorio izan dezake gure iruditeria kolektiboa halako programen esku uzteak? Benetan sinesten al dugu makinek salbatuko dutela euskaldunon komunitatea?

00:00:0000:00:00
Ez Gatoz Paristik Horia

Keinukariak

2023ko azaroaren 21a

Hauxe zen, beraz, kultur langilea izatea: Itzaltzea eta piztea.
Norbere Ogi Bideko puntu beltzak bide-orri ustez serioenetan sekula ez agertzea.
Euskal Artistaren Estatutua existitzen garenik ere ez dakiten Esne Bidetik kanpoko galaxiaren batetik etorriko zaigula nazkatu arte entzutea.
Intermitente, keinukari bilakatu nahi izatea.
Itzaltzea eta piztea.

00:00:0000:00:00
Ez Gatoz Paristik Horia

Kukuarena

2023ko azaroaren 17a
00:00:0000:00:00
Podcastak
BERRIKETAN Logo
Berriketan

Pabiloien aroa

Euskal musika industriaren kultur eredua du hizpide Berriketan saioaren atal honek. Euskal talde batzuek pabiloi handiak betetzeari neurria hartu dioten garai honi Pabiloien aroa deitu dio Iñigo Astiz BERRIAko kultur kazetariak. Berarekin aritu gara eredu horren argiez eta itzalez hausnartzen.

00:00:0000:00:00
Kinka
Kinka

Kinkaren Bonus Tracka: Mikel Lorda

Hirugarren denboraldi honetan, Bonus Tracka izango du Kinka saioak. Hamabostean behin argitaratutako ale nagusiaren osagarri izango da; izan ere, galdera berdin bati erantzungo diote elkarrizketatu guztiek, eta euren lan, jardun edo ikerketa arlotik etorkizuna nola amesten duten azalduko dute. Hemengo honetan, Mikel Lorda botanikariak erantzun dio galdera horri.

00:00:0000:00:00
New Yorkeko Munduak
New Yorkeko munduak

Beste egun bat

Lainotuta esnatu da igandea, eraikinak ia ez ziren ikusten, euri txikiagatik.

Zorionez, bazkalosterako saretu egin da zerua, eta eguzki izpiak ere agertu dira tarteka. Riverside Parkera atera gara oinez egitera. Gereziondoen lore zuriak ikusgarri zeuden. Argazkiak ateratzen ari ziren hiritarrak, haien magalean.

00:00:0000:00:00
BERRIKETAN Logo
Berriketan

Agorafobia: barrua dardarka hasten denekoa

Agorafobia du hizpide Berriketan saioaren atal honek. Barruko dardara deitutako film laburra egin du Maider Arrutik, bere bizipenak azaleratu eta agorafobia zer den erakusteko. Arrutik berak eta Maider Gorostidi Agifes elkarteko psikologoak azaldu dizkigute gaitz honen nondik norakoak.

00:00:0000:00:00
BERRIKETAN Logo
Berriketan

Bortizkeria obstetrikoa, azken lerroan

Indarkeria obstetrikoa du hizpide Berriketan saioaren atal honek. Berriki Ane Lekanda Alzibarrek ginekologoarengandik indarkeria obstetrikoa jaso duela salatu du, eta ezkutuan egon ohi den gai hori mahai gainean paratu du horrela. Kasu horren berri eman digu Olatz Silva Rodrigo BERRIAko gizarte gaietako kazetariak, eta hortik abiatuta, indarkeria obstetrikoari buruzko xehetasunak eman dizkigu Isabel Jaurena BERRIAko feminismo gaietako koordinatzaileak.

00:00:0000:00:00
Pentsaketan podcasta
Pentsaketan

6. Goi mailako ikasketak eta unibertsitatea

Atal honetan, goi mailako ikasketez eta unibertsitateaz egin dute gogoeta Pepe Aizpuru Euskal Irratietako erredaktore buruak, Pauline Guelle politologoak eta Txomin Poveda soziologoak 'Pentsaketan' bideopodcast emankizunean.

00:00:0000:00:00
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.