Dunbala logoa
Dunbala

Xabier Malbadi eta triklatua. JAGOBA SALVADOR ETA ENERITZ FURYAK

2023ko urriaren 13a
Bai, ongi irakurri duzu: tri-kla-tu-a. Izan hori jarri dio Xabier Malbadik berak sortu duen gailuari. Trikiti moduko bat da, baina hausporik ez duena eta ordenagailuari konektatzen zaiona. Tresna horri buruz hitz egin du saioan Malbadi trikitilari eta ingeniariak: nola sortu duen eta zer erabilera izan dezakeen kontatu du.
Atal gehiago
dunbala

Bananas taldeari elkarrizketa

Gordintasuna eta emozioa ederki nahastu ditu Bananas taldeak Errekak Nola lanean. Bertako kantuei buruz aritu gara, besteak beste, Itzal Uranga taldekidearekin.  

dunbala

Herenegun taldeari elkarrizketa, eta haiekin solasean

Lehen aldiz Dunbala zuzenean eta publikoarekin grabatutako solasaldi-kontzertu akustiko batekin osatu dugu. Korrika Kulturalaren harira, Donostiako Herenegun taldearekin izan ginen Antigua auzoko Txirain elkartean, eta haien abestiak formatu biluziagoan entzuteko aukera izan genuen.

dunbala

Pelax

Pelax taldeak lan berria kaleratu du, eta proiektua hasi zuen Unai Pelayo gonbidatu dugu honen nondik norakoak ezagutzeko. 'Esan gabe doa' diskoan garapen musikal luzeak alde batera utzi eta abesti zuzenagoak sortu dituzte. Gertakari bitxi bat ere izan du elkarrizketak, kasualitate horietako bat, edo ez.

dunbala

Neu Troia-ri elkarrizketa

Denboraldi berriko lehen bi gonbidatuak izan dira Julen Azkona eta Gorka Gabilondo, Neu Troia proiektuko kideetako bi. Arriskuaren xarma izeneko lan berria atera berri dute, eta horixe izan da haiekin solasean aritzeko aitzakia. Instrospekzioa, psikodelia eta popa dira haien bidaia musikalaren oinarriak.

dunbala

2024aren hasierak ekarri diguna

Dagoeneko 2024aren ia bi hilabete joan zaizkigu, eta saio honetan urte hasiera honek ekarri dizkigun hainbat kanta nabarmendu ditugu. Ez da Gorka Urbizu izan nobedade bakarra; oraingoan Anari, Libe, Cccorrosion, Verde Prato eta Bronquio, Monsieur Lecrêpe eta Eneritz Furyak izan ditugu hizpide.

dunbala

Beste begirada bat 2023ko uztari

Badokeko 2023ko disko kuttunen zerrenda guztiak webgunean dira jada! Saio honetan izen entzutetsuenetatik ihes egin dugu, askorentzat oharkabean pasa diren beste batzuk deskubritzeko.

dunbala

2023ko uzta

Iazko urtearen musika errepasoa, disko aipagarrienak makulu, eta Andoni Tolosa 'Morau' musikaria eta kritikari eta Jaione Dagdrommer 'Gaztezulo' aldizkariko kazetaria bidelagun hartuta.

Dunbala logoa

58. Durangoko Azokari hainbat begirada

Hemen da Dunbala podcastaren denboraldi berria! Itzulera honetan 58. Durangoko Azokan musikak eskaini digunari egindako hainbat begirada bildu dituzte Ihintza Orbegozo eta Jagoba Salvadorrek. Horretarako, sortzaile, diskoetxe eta publikoaren partaidetza izan dute, giroaz, formatu fisikoaren balioaz, zuzenekoez, gomendioez eta abar aritzeko.

Podcastak
BERRIKETAN Logo
Berriketan

Arralde arnasgune zenekoa

Goenkale folletoia du hizpide Berriketan saioaren atal honek. Duela 30 urte eman zen lehenbizikoz, eta 22 denboraldi izan zituen. Goenkalek euskarari egindako ekarpena eta euskal herritarrengan izan zuen eragina azaldu digu Urtzi Urkizu BERRIAko komunikazio ataleko kazetariak.

BERRIKETAN Logo
Berriketan

Gaur ere ez dago medikurik

Osasun etxeetako mediku falta du hizpide Berriketan saioaren atal honek. Herri askotan herritarrek mobilizazioak antolatu dituzte arazoa salatzeko. Olatz Silva Rodrigo eta Iñaki Rubio Mendoza BERRIAko kazetariek azaldu digute egoera zein den.

New Yorkeko Munduak
New Yorkeko munduak

Existentzia gardenak

“Existentzia” deitzen zen 1987 urtean TU-K taldeak atera zuen maketak. Musika indiea, gotikoa batzuetan, oinarri elektronikoekin. Txomin anaia zen kideetako bat. Kantetarako letrak behar zituela eta konturatu zen haren anaia gazteak, nik, poemak idazten zituela eta poema horiek “lapurtuta” konposatu zituen lehen abestiak. Orduan batxilergoko lehen mailan negoen, hamasei urterekin.

BERRIKETAN Logo
Berriketan

Bakterioen kontraerasoa

Bakterio erresistenteak ditu hizpide Berriketan saioaren atal honek. Gero eta bakterio gehiago erresistenteak zaizkie antibiotikoei, eta gero eta antibiotiko eraginkor gutxiago ditugu. Gaiaren gako nagusiak azaldu dizkigu Irene Barañano Diaz BERRIAko kazetariak.

BERRIKETAN Logo
Berriketan

Matxismoa musikan: gerturatu eta hamalau

Emakume musikarien diskriminazioa du hizpide Berriketan saioaren atal honek. Gatibu taldeko Alex Sarduiren hitzei erantzun diete Euskal Herriko 150 emakume musikari baino gehiagok, diskriminaziorik ez dela izan esan eta gero. Musikaren munduan dagoen matxismoa eta emakume musikariek bizi duten egoera azaldu digu Uxue Rey Gorraiz BERRIAko kultur kazetari eta Berria FM podcast saioko aurkezleak.

BERRIKETAN Logo
Berriketan

Moussak Txantrean gelditu nahi du

Moussa Diagne kanporatze agindua jaso duen gaztearen egoera du hizpide Berriketan saioaren atal honek. Karrikan imitaziozko jantziak saltzeagatik salatu dute, eta kanporatze aginduaren mamuarekin bizi da orduz geroztik. Auziaren gako nagusiak azaldu dizkigu Isa Egiguren kazetariak, eta Diagnek bere bizipenak kontatu dizkigu.

Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.