EHZ24 igandea
EHZ24 larunbata
Bananas taldeari elkarrizketa
Gordintasuna eta emozioa ederki nahastu ditu Bananas taldeak Errekak Nola lanean. Bertako kantuei buruz aritu gara, besteak beste, Itzal Uranga taldekidearekin.
Herenegun taldeari elkarrizketa, eta haiekin solasean
Lehen aldiz Dunbala zuzenean eta publikoarekin grabatutako solasaldi-kontzertu akustiko batekin osatu dugu. Korrika Kulturalaren harira, Donostiako Herenegun taldearekin izan ginen Antigua auzoko Txirain elkartean, eta haien abestiak formatu biluziagoan entzuteko aukera izan genuen.
Pelax
Pelax taldeak lan berria kaleratu du, eta proiektua hasi zuen Unai Pelayo gonbidatu dugu honen nondik norakoak ezagutzeko. 'Esan gabe doa' diskoan garapen musikal luzeak alde batera utzi eta abesti zuzenagoak sortu dituzte. Gertakari bitxi bat ere izan du elkarrizketak, kasualitate horietako bat, edo ez.
Neu Troia-ri elkarrizketa
Denboraldi berriko lehen bi gonbidatuak izan dira Julen Azkona eta Gorka Gabilondo, Neu Troia proiektuko kideetako bi. Arriskuaren xarma izeneko lan berria atera berri dute, eta horixe izan da haiekin solasean aritzeko aitzakia. Instrospekzioa, psikodelia eta popa dira haien bidaia musikalaren oinarriak.
2024aren hasierak ekarri diguna
Dagoeneko 2024aren ia bi hilabete joan zaizkigu, eta saio honetan urte hasiera honek ekarri dizkigun hainbat kanta nabarmendu ditugu. Ez da Gorka Urbizu izan nobedade bakarra; oraingoan Anari, Libe, Cccorrosion, Verde Prato eta Bronquio, Monsieur Lecrêpe eta Eneritz Furyak izan ditugu hizpide.
Beste begirada bat 2023ko uztari
Badokeko 2023ko disko kuttunen zerrenda guztiak webgunean dira jada! Saio honetan izen entzutetsuenetatik ihes egin dugu, askorentzat oharkabean pasa diren beste batzuk deskubritzeko.
2023ko uzta
Iazko urtearen musika errepasoa, disko aipagarrienak makulu, eta Andoni Tolosa 'Morau' musikaria eta kritikari eta Jaione Dagdrommer 'Gaztezulo' aldizkariko kazetaria bidelagun hartuta.
58. Durangoko Azokari hainbat begirada
Hemen da Dunbala podcastaren denboraldi berria! Itzulera honetan 58. Durangoko Azokan musikak eskaini digunari egindako hainbat begirada bildu dituzte Ihintza Orbegozo eta Jagoba Salvadorrek. Horretarako, sortzaile, diskoetxe eta publikoaren partaidetza izan dute, giroaz, formatu fisikoaren balioaz, zuzenekoez, gomendioez eta abar aritzeko.