Iruñeko Txantrea auzoaren historia du hizpide Berriketan saioaren atal honek. Duela 75 urte sortu zen, eta lehenbiziko etxeak bizilagunek eraiki zituzten. Nortasun handiko langile auzoa, gizarte mugimendu zabalekoa eta borrokarako gogoa zainetan daramana. Imanol Satrustegi NUP Nafarroako Unibertsitate Publikoko historialariak kontatu digu auzo horren historia.
Atal honen hasieran Barrikada taldearen Barrio conflictivo kanta agertzen da. Berriketan podcasteko doinuak Lumi taldeak egin ditu.