Torturaren auzia du hizpide Berriketan saioaren atal honek. Euskal Herriko Torturatuen Sarea aurkeztu dute, eta erakunde batzuk hasi dira torturaren biktimak publikoki aitortzen. Sareari buruzko informazioa eman digu Gurutze Izagirre BERRIAko Politika saileko koordinatzaileak eta Nafarroako Gobernuak egindako aitortza ekitaldiaz aritu zaigu Joxerra Senar BERRIAko Politika saileko kazetaria.
Berriketan podcasteko doinuak Lumi taldeak egin ditu.