Kaledonia Berriko gatazka du hizpide Berriketan saioaren atal honek. Maiatzaren 13az geroztik istilu larriak izan dira han, Frantziak hautesle errolda zabaltzeko lege proposamena tramitatzen ari delako. Auziaren gakoak eta xehetasunak azaldu dizkigu Ander Perez BERRIAko Mundua saileko koordinatzaileak.
Berriketan podcasteko doinuak Lumi taldeak egin ditu.
Atalaren bukaeran, BERRIAn dokumentazio lanetan aritzen den Maddi Ane Txoperenak egunkarian argitaratutako esaldi bat nabarmendu du.
Urak dena eramaten duenean
Valentziako uholdeak eta haren ondorioak ditu hizpide Berriketan saioaren atal honek. Tanta hotzaz eta halako fenomeno meteorologiko kaltegarrien aurrean egin beharrekoaz hitz egin dugu Iker Ibarluzea meteorologoarekin, eta kaltetutako herrietako egoera kontatu digu Asier Agirre suhiltzaileak, han lanean aritu baita zenbait egunez.
Elefante oinkadak AEBetan
AEBetako hauteskundeen emaitzak ditu hizpide Berriketan saioaren atal honek. Errepublikanoek irabazi dute, eta Donald Trumpek bigarrenez aginduko du AEBetan urtarriletik aurrera. Arantxa Elizegi Egilegor BERRIAko Mundua saileko editoreak egin du emaitzen analisia, eta Kirmen Uribe idazleak haren iritzia eman digu New Yorketik.
Munduko gailurretik
Everesteko kontuak ditu hizpide Berriketan saioaren atal honek. Duela ehun urte, Euskal Mendizaleen Federazioa sortu zenean, Andrew Comyn Irvine eta George Mallory mendizale ingelesak Everest igotzen saiatu ziren. Ez dakigu gailurrera iritsi ote ziren. Martin Zabaleta eta Pasang Temba bai, iritsi ziren, 1980an, ikurrina eskuan, eta berriki, elkarrekin igo dira oholtzara, euskal mendizaleen federazioen mendeurreneko galan. Horiek guziak hizpide izan ditu Ramon Olasagasti BERRIAko kazetari eta Mendia kanalaren koordinatzaileak.
Debekatuta dago bero afaltzea (?)
Donostiako Kaleko Afari Solidarioak egitasmoa du hizpide Berriketan saioaren atal honek. Herritar talde batek segurtasun faltarekin lotu du egitasmoa, eta protesta egin ondotik, Donostiako Udalak Egia auzoan banatzen diren afariak debekatu ditu. Jakes Goikoetxea Gizartea saileko koordinatzaileak azaldu dizkigu auziaren gako nagusiak.
Imaz hordagoka berriz ere
Energia enpresen gaineko zerga du hizpide Berriketan saioaren atal honek. Josu Jon Imaz Repsoleko kontseilari ordezkariak «populistatzat» jo du zerga hori, eta presio egin die Junts eta EAJ alderdiei Espainiako Gobernuak betikotu ez dezan. Irune Lasa BERRIAko Ekonomia saileko kazetariak auziaren gako nagusiak azaldu dizkigu.
Grafiti baskoia
Lantzeko idazkuna du hizpide Berriketan saioaren atal honek. Berriki aurkeztu dute duela bi mila urte ustiatzen zuten meatzean zizelkatutako hitz bat: ikae edo igae, adituen arabera. Aurkikuntza honen nondik norakoak eta adituek planteatzen dituzten hipotesiak azaldu dizkigu Mikel P. Ansa BERRIAko editoreak.
Bilbok irentsi zituen
Bilbok Deustu eta Begoña anexionatu zitueneko mendeurrena du hizpide Berriketan saioaren atal honek. Herri horien izaera, bilakaera eta gaur egungo egoera azaldu dizkigu Ibai Maruri Bilbao Bizkaiko Hitzako zuzendariak.
Hautsetik ezin libratu
Etxeko hautsa du hizpide Berriketan saioaren atal honek. Zerez dago osatuta? Zergatik pilatzen da? Zergatik eragiten du alergia? Hautsari buruzko azalpenak eman dizkigu Enekoitz Telleria Sarriegi BERRIAko Bizigiro saileko kazetariak.
Memoria (selektiboa)
Euskal gatazkari lotutako memoriaren auzia du hizpide Berriketan saioaren atal honek. Gogora Institutuak kanpoan utzi ditu estatuaren biktimak, guardia zibilek Gasteizko zentroan ospatu dute Hispanitatearen Eguna lehenbizikoz, eta sozialistek norabide aldaketa iragarri dute memoriaren alorrean. Auzi horren gako nagusiak azaldu dizkigu Iosu Alberdi BERRIAko politika saileko kazetariak.
Azkenean gurpila zulatu da
Gipuzkoako txirrindularitzak dituen arazo eta oztopoak ditu hizpide Berriketan saioaren atal honek. Lasterketak eta jarduerak antolatzeko hamaika traba izaten dituztela-eta, Gipuzkoako Txirrindularitza Federazioko zuzendaritzak dimisioa eman zuen uztailean, eta manifestazioa egin zuten igandean. Auzi horren gako nagusiak azaldu dizkigu Iñaut Matauko Rada BERRIAko kazetariak.