Gazako zerrendako egoera du hizpide Berriketan saioaren atal honek. Duela 76 urte sortu zen Israel eta 700.000 palestinar baino gehiago etxea uztera behartu zituzten. Nakba (Hondamendia) deitzen diote horri. Egoera humanitarioari begira paratu gara Mikel Garcia BERRIAko Mundua saileko kazetariarekin.
Berriketan podcasteko doinuak Lumi taldeak egin ditu.
Atalaren bukaeran, BERRIAn dokumentazio lanetan aritzen den Maddi Ane Txoperenak egunkarian argitaratutako esaldi bat nabarmendu du.
Ikasle anitz, euskarari bizkar emanda
Nafarroako eta Ipar Euskal Herriko euskarazko hezkuntzaren egoera du hizpide Berriketan saioaren atal honek. Lurralde horietan ikasleen gehiengoak ez du inolako kontakturik euskararekin. Nafarroan D ereduak langa jo duela dirudi, eta Iparraldean oraindik bide luzea gelditzen da aurretik. BERRIAko Gizarte saileko bi kazetarik egin dute datuen gaineko analisia: Ion Orzaizek eta Ekhi Erremundegi Belokik, Iruñeko eta Baionako bulegoetatik, hurrenez hurren.
Txantrea: Eskuz esku eraikitako auzoa
Iruñeko Txantrea auzoaren historia du hizpide Berriketan saioaren atal honek. Duela 75 urte sortu zen, eta lehenbiziko etxeak bizilagunek eraiki zituzten. Nortasun handiko langile auzoa, gizarte mugimendu zabalekoa eta borrokarako gogoa zainetan daramana. Imanol Satrustegi NUP Nafarroako Unibertsitate Publikoko historialariak kontatu digu auzo horren historia.
Rosa Zarra: Bai, Ertzaintzak hil zuen
Rosa Zarraren auzia du hizpide Berriketan saioaren atal honek. Eusko Jaurlaritzaren Poliziaren Biktimen Balorazio Batzordeak onartu du Ertzaintzaren pilotakada batek eragindako zauriengatik hil zela duela 30 urte. Jon Ordoñez Garmendia BERRIAko kazetariak azaldu digu auzia. Horrekin batera, Pasaiako sarraskian Poliziak hildako lau militanteak ere aitortu ditu Jaurlaritzak, eta horri buruz aritu gara Gurutze Izagirre Intxauspe BERRIAko Politika saileko koordinatzailearekin.
Semeena, estalitako indarkeria matxista
Semeek egiten duten indarkeria matxista du hizpide Berriketan saioaren atal honek. Aurten bi hilketa matxista izan dira Euskal Herrian, eta bi kasuetan semeak izan dira hiltzaileak, eta haien amak, biktimak. Sarri isilpean gelditzen den indarkeria matxista horri erreparatu diogu Isabel Jaurena BERRIAko feminismo gaietako kazetariarekin. Miren Orozko gizarte langile eta generoan adituaren iritzia ere bildu dugu atal honetan.
Gerra hotsak Europan (II)
Ukrainako gerra du hizpide Berriketan saioaren atal honek. Duela hiru urte hasi zen Ukrainiako inbasioa, eta berriz ere lehen planoan agertu da gerra, AEBak Ukrainarekin eta Errusiarekin negoziatzen ari baitira. Gatazka honen inguruko xehetasunak eman dizkigu Igor Susaeta BERRIAko Mundua saileko koordinatzaileak.
Euskoa, zabaltzeko bidean
Euskoa eta hura hedatzeko bidea du hizpide Berriketan saioaren atal honek. Duela hamabi urte sortu zen euskoa moneta, baina oraingoz Ipar Euskal Herrian baizik ezin da erabili. Orain Oiartzualdean eta Baztanen egin nahi dute proba. Gai horri buruzko xehetasunak eman dizkigu Urko Iridoy Alzelai BERRIAko kazetariak.
Gerra hotsak Europan (I)
Europa berrarmatzeko plana du hizpide Berriketan saioaren atal honek. Europa berriz armatu deitutako plana onartu dute Europako Batasuneko 27 estatu kideek eta Europa gerrarako prestatu behar dela ohartarazi dute agintariek. Giro beliko horren analisia egin dugu Mikel Garcia Martikorena BERRIAko Mundua saileko kazetariarekin.
Euskaldun baten boleroa
Maurice Ravel musikagilea du hizpide Berriketan saioaren atal honek. Duela 150 urte sortu zen, Ziburun (Lapurdi) eta mundu osoan da ezaguna bere musika, batez ere Boleroa. Marta Garcia BERRIAko musika kritikariak azaldu dizkigu Ravelen bizitzaren eta obraren nondik norakoak.
B12: Ezinbesteko bitamina
B12 bitamina du hizpide Berriketan saioaren atal honek. Beste animalia batzuk janez lortzen dute askok, baina ez da ezinbestekoa hori egitea, osagarriak ere hartu baitaitezke. Hori da, besteak beste, beganoek eta begetarianoek egiten dutena. Bitamina honi buruz jakin beharrekoak azaldu dizkigu Irene Barañano Diaz BERRIAko kazetariak.
Aro berri bat Kurdistanen
Kurdistango egoera du hizpide Berriketan saioaren atal honek. Abdullah Ocalan lider kurduak armagabetzeko eta desegiteko eskatu dio PKK Kurdistango Langileen Alderdiari, eta hark su etena agindu du. Gatazkaren nondik norakoak azaldu dizkigute Arantxa Elizegi Egilegor eta Mikel Peruarena Ansa BERRIAko editoreek.