Euskararen normalizazioaren kontrako oldarraldi judiziala du hizpide Berriketan saioaren lehenbiziko atalak. Iñigo Urrutia legelariarekin eta Idurre Eskisabel Kontseiluko idazkari nagusiarekin mintzatu gara gaiari buruzko gako nagusiak aztertzeko.
Berriketan podcasteko doinuak Lumi taldeak egin ditu.
Saioaren bukaeran, Berrian dokumentazio lanetan aritzen den Maddi Ane Txoperenak egunkarian argitaratutako esaldi bat nabarmendu du.