Taloak ditu hizpide Berriketan saioaren atal honek. Garai batean eguneroko ogi zena, kapritxo bihurtu da gaur egun. Taloaren bilakaeraz mintzatu zaigu Ane Insausti Barandiaran BERRIAko Bizigiro saileko kazetaria.
Atal honetan Kaxianoren Errotan kantua agertzen da. Berriketan podcasteko doinuak Lumi taldeak egin ditu.
Atalaren bukaeran, BERRIAn dokumentazio lanetan aritzen den Maddi Ane Txoperenak egunkarian argitaratutako esaldi bat nabarmendu du.