Everesteko kontuak ditu hizpide Berriketan saioaren atal honek. Duela ehun urte, Euskal Mendizaleen Federazioa sortu zenean, Andrew Comyn Irvine eta George Mallory mendizale ingelesak Everest igotzen saiatu ziren. Ez dakigu gailurrera iritsi ote ziren. Martin Zabaleta eta Pasang Temba bai, iritsi ziren, 1980an, ikurrina eskuan, eta berriki, elkarrekin igo dira oholtzara, euskal mendizaleen federazioen mendeurreneko galan. Horiek guziak hizpide izan ditu Ramon Olasagasti BERRIAko kazetari eta Mendia kanalaren koordinatzaileak.
Berriketan podcasteko doinuak Lumi taldeak egin ditu.
Atalaren bukaeran, BERRIAn dokumentazio lanetan aritzen den Maddi Ane Txoperenak egunkarian argitaratutako esaldi bat nabarmendu du.