Nafarroako industriaren egoera du hizpide Berriketan saioaren atal honek. Urtea hasieran enpresen itxierak, hartzekodunen konkurtsoan sartzeak eta langileen kaleratzeak izan dira, eta zazpi enpresatako langile batzordeek manifestazioa egin dute Iruñean. Joxerra Senar BERRIAko Ekonomia saileko kazetariak eman dizkigu gaiari buruzko gako nagusiak.
Berriketan podcasteko doinuak Lumi taldeak egin ditu.