Nafarroako eta Ipar Euskal Herriko euskarazko hezkuntzaren egoera du hizpide Berriketan saioaren atal honek. Lurralde horietan ikasleen gehiengoak ez du inolako kontakturik euskararekin. Nafarroan D ereduak langa jo duela dirudi, eta Iparraldean oraindik bide luzea gelditzen da aurretik. BERRIAko Gizarte saileko bi kazetarik egin dute datuen gaineko analisia: Ion Orzaizek eta Ekhi Erremundegi Belokik, Iruñeko eta Baionako bulegoetatik, hurrenez hurren.
Berriketan podcasteko doinuak Lumi taldeak egin ditu.