Nerabeak eta gimnasioa ditu hizpide Berriketan saioaren atal honek. Geroz eta gehiago dira gimnasiora joaten diren nerabe eta gazteak, haien gorputza eraldatzeko asmoz, eta askotan erabilera oker eta kaltegarria egiten dute. Gaiaren inguruko gako nagusiak azaldu dizkigu Jone Arruabarrena Gipuzkoako Hitzako kazetariak.
Berriketan podcasteko doinuak Lumi taldeak egin ditu.
Atalaren bukaeran, BERRIAn dokumentazio lanetan aritzen den Maddi Ane Txoperenak egunkarian argitaratutako esaldi bat nabarmendu du.
Etxepareren bizitza jalgi da plazara
Bernart Etxepareren bizitzari buruz argitaratutako datu berriak ditu hizpide Berriketan saioaren atal honek. Euskaraz argitaratutako lehenbiziko liburuaren egileak seme bat izan zuen eta semearen ezkontza istorio harrigarria izan zen. Koldo Azkona musikari eta ikerlariak kontatu dizkigu xehetasunak, berak zuzendu baitu Bernart Etxepare 1545 disko-liburuaren proiektua.
Etorkinen kontrako laborategia
Italiaren eta Albaniaren arteko migrazio ituna du hizpide Berriketan saioaren atal honek. Giorgia Meloni lehen ministroak Mediterraneotik heldu diren migratzaileentzako bi zentro eraiki ditu Albanian, baina orain arte ezin izan ditu etorkinak han atxiki. Ane Irazabal Elkorobarrutia nazioarteko kazetari eta BERRIAko kolaboratzaileak azaldu dizkigu gaiaren gako nagusiak.
Zerua da askoren sabaia
Etxegabeen egoera du hizpide Berriketan saioaren atal honek. Euskal Herrian geroz eta jende gehiago bizi da karrikan, eta erakundeen baliabideak eskas dira. Gizarte eragileek egiten dute sarri haien lana, eta hori ere ez da aski. Arazo honen gako nagusiak azaldu dizkigu Ion Orzaiz BERRIAko gizarte gaietako kazetariak.
Guggenheim: Zuzendari berria, lehengo bidean
Bilboko Guggenheim museoko zuzendari berriaren izendapena du hizpide Berriketan saioaren atal honek. Miren Arzalluzek zuzenduko du museoa 2025eko apiriletik aurrera, Juan Ignacio Bidarteri lekukoa hartuta. Arzalluzen curriculuma errepasatzeaz gain, Bilboko Guggenheim museoaren ibilbideaz, polemikez eta erronkez aritu zaigu Iñigo Astiz BERRIAko Kultura saileko kazetaria.
Lokatzetan sartuta
Valentziako hondamendiaren ondokoa du hizpide Berriketan saioaren atal honek. Herrialde Katalanetan gutxienez 214 hildako eragin zituen tanta hotzetik 15 egun igarota, hango egoera zein den azaldu digu Isabel Jaurena BERRIAko kazetariak, Valentziara berriemaile berezi joan baita.
Isiltasunez blindatutako indarkeria
Sexu indarkeria eta hari aurre egiteko protokoloak ditu hizpide Berriketan saioaren atal honek. Iñigo Errejonen kasutik abiatuta, indarkeria kasu hauek salatzeko dauden zailtasunak, egoera horiei aurre egiteko moduak eta alderdiek erantzuteko dituzten tresnak eta gabeziak azaldu dizkigu Isabel Jaurena feminismo gaiak lantzen dituen BERRIAko kazetariak.
Urak dena eramaten duenean
Valentziako uholdeak eta haren ondorioak ditu hizpide Berriketan saioaren atal honek. Tanta hotzaz eta halako fenomeno meteorologiko kaltegarrien aurrean egin beharrekoaz hitz egin dugu Iker Ibarluzea meteorologoarekin, eta kaltetutako herrietako egoera kontatu digu Asier Agirre suhiltzaileak, han lanean aritu baita zenbait egunez.
Elefante oinkadak AEBetan
AEBetako hauteskundeen emaitzak ditu hizpide Berriketan saioaren atal honek. Errepublikanoek irabazi dute, eta Donald Trumpek bigarrenez aginduko du AEBetan urtarriletik aurrera. Arantxa Elizegi Egilegor BERRIAko Mundua saileko editoreak egin du emaitzen analisia, eta Kirmen Uribe idazleak haren iritzia eman digu New Yorketik.
Munduko gailurretik
Everesteko kontuak ditu hizpide Berriketan saioaren atal honek. Duela ehun urte, Euskal Mendizaleen Federazioa sortu zenean, Andrew Comyn Irvine eta George Mallory mendizale ingelesak Everest igotzen saiatu ziren. Ez dakigu gailurrera iritsi ote ziren. Martin Zabaleta eta Pasang Temba bai, iritsi ziren, 1980an, ikurrina eskuan, eta berriki, elkarrekin igo dira oholtzara, euskal mendizaleen federazioen mendeurreneko galan. Horiek guziak hizpide izan ditu Ramon Olasagasti BERRIAko kazetari eta Mendia kanalaren koordinatzaileak.
Debekatuta dago bero afaltzea (?)
Donostiako Kaleko Afari Solidarioak egitasmoa du hizpide Berriketan saioaren atal honek. Herritar talde batek segurtasun faltarekin lotu du egitasmoa, eta protesta egin ondotik, Donostiako Udalak Egia auzoan banatzen diren afariak debekatu ditu. Jakes Goikoetxea Gizartea saileko koordinatzaileak azaldu dizkigu auziaren gako nagusiak.