Gazako etengabeko setioaren testuinguruan, Ekialde Hurbileko egoera du hizpide Berriketan saioaren atal honek. Lau hilabetez Israelek ia etengabe bonbardatu du Gaza, eta egoera oso larria da han. Baina zerrendatik kanpo ere badira gatazka fokuak. Egoera konplexu horri erreparatzeko bi atal eginen ditugu, eta hau da lehenbizikoa. Igor Susaeta BERRIAko kazetariarekin solastatu gara Ekialde Hurbileko egoera aztertzeko.
Berriketan podcasteko doinuak Lumi taldeak egin ditu.
Atalaren bukaeran, BERRIAn dokumentazio lanetan aritzen den Maddi Ane Txoperenak egunkarian argitaratutako esaldi bat nabarmendu du.