Maurice Ravel musikagilea du hizpide Berriketan saioaren atal honek. Duela 150 urte sortu zen, Ziburun (Lapurdi) eta mundu osoan da ezaguna bere musika, batez ere Boleroa. Marta Garcia BERRIAko musika kritikariak azaldu dizkigu Ravelen bizitzaren eta obraren nondik norakoak.
Atal honetan Maurice Ravelen Bolero aditu daiteke, Euskadiko Orkestrak Robert Trevino zuzendariarekin interpretaturik. Berriketan podcasteko doinuak Lumi taldeak egin ditu.