Bernart Etxepareren bizitzari buruz argitaratutako datu berriak ditu hizpide Berriketan saioaren atal honek. Euskaraz argitaratutako lehenbiziko liburuaren egileak seme bat izan zuen eta semearen ezkontza istorio harrigarria izan zen. Koldo Azkona musikari eta ikerlariak kontatu dizkigu xehetasunak, berak zuzendu baitu Bernart Etxepare 1545 disko-liburuaren proiektua.
Atal honetan Kontrapas, Azken judizio eta Amorosen gaztiguya kantak aditu daitezke; Dansarie ensemblek, Marta Huarte, Andoni Sarobe, Guy Saldubehere eta Ihitz Iriartekin grabatutako diskokoak hirurak. Berriketan podcasteko doinuak Lumi taldeak egin ditu.
Atalaren bukaeran, BERRIAn dokumentazio lanetan aritzen den Maddi Ane Txoperenak egunkarian argitaratutako esaldi bat nabarmendu du.