Gipuzkoako eskola kirolaren auzia du hizpide Berriketan saioaren atal honek. EAEko Justizia Auzitegi Nagusiak ebatzi du 12 urtetik beherako haurrek ez dutela derrigorrez eskola kirolean aritu behar klub batean jokatzeko. Irati Urdalleta Lete BERRIAko kazetariak azaldu digu auzi juridikoa, eta Gurutze Fernandez Callejo Donostiako MK programako arduraduna aritu zaigu Gipuzkoako eskola kirolaren multikirol ereduaz.
Berriketan podcasteko doinuak Lumi taldeak egin ditu.