Gazako etengabeko setioaren testuinguruan, nazioarteko egoera du hizpide Berriketan saioaren atal honek. Batzuk Israelen alde lerratu dira erabat, sarraskiari ezikusiarena eginda. Beste batzuek Palestinari babesa agertu diote, eta genozidioaz mintzo dira, ahoan bilorik gabe. Maddi Iztueta BERRIAko Mundua saileko kazetariarekin solastatu gara, gatazka honetan herrialde bakoitza nola jokatzen ari den aztertzeko.
Berriketan podcasteko doinuak Lumi taldeak egin ditu.
Atalaren bukaeran, BERRIAn dokumentazio lanetan aritzen den Maddi Ane Txoperenak egunkarian argitaratutako esaldi bat nabarmendu du.