Costa Ricako migrazio krisia du hizpide Berriketan saioaren atal honek. Iparraldetik aterpe bila doaz, Nikaraguatik ihesi, eta hegoaldetik pasadizoan dira, Ameriketako Estatu Batuetara bidean, haien herrietatik ihesi. Denek egoera latza bizi dute. Maddi Iztueta BERRIAko kazetaria Costa Rican izan da, eta hango egoeraren berri eman digu.
Berriketan podcasteko doinuak Lumi taldeak egin ditu.
Atalaren bukaeran, BERRIAn dokumentazio lanetan aritzen den Maddi Ane Txoperenak egunkarian argitaratutako esaldi bat nabarmendu du.
Pabiloien aroa
Euskal musika industriaren kultur eredua du hizpide Berriketan saioaren atal honek. Euskal talde batzuek pabiloi handiak betetzeari neurria hartu dioten garai honi Pabiloien aroa deitu dio Iñigo Astiz BERRIAko kultur kazetariak. Berarekin aritu gara eredu horren argiez eta itzalez hausnartzen.
Agorafobia: barrua dardarka hasten denekoa
Agorafobia du hizpide Berriketan saioaren atal honek. Barruko dardara deitutako film laburra egin du Maider Arrutik, bere bizipenak azaleratu eta agorafobia zer den erakusteko. Arrutik berak eta Maider Gorostidi Agifes elkarteko psikologoak azaldu dizkigute gaitz honen nondik norakoak.
Bortizkeria obstetrikoa, azken lerroan
Indarkeria obstetrikoa du hizpide Berriketan saioaren atal honek. Berriki Ane Lekanda Alzibarrek ginekologoarengandik indarkeria obstetrikoa jaso duela salatu du, eta ezkutuan egon ohi den gai hori mahai gainean paratu du horrela. Kasu horren berri eman digu Olatz Silva Rodrigo BERRIAko gizarte gaietako kazetariak, eta hortik abiatuta, indarkeria obstetrikoari buruzko xehetasunak eman dizkigu Isabel Jaurena BERRIAko feminismo gaietako koordinatzaileak.
Muga zergen ofentsiba
Donald Trumpek ezarritako muga zergak ditu hizpide Berriketan saioaren atal honek. Tarifa orokorra %10ekoa da, baina herrialde batzuei zerga altuagoak ezarri dizkio, Txinari eta Europako batasunari, adibidez. Neurri honek kalteak eragin ditu munduko merkatuetan, eta egoera hori aztertu dugu Irune Lasa BERRIAko Ekonomia saileko kazetariarekin.
Euskal esklabisten historia
Euskal Herriko iragan esklabista du hizpide Berriketan saioaren atal honek. Denbora luzez zabaldu da Euskal Herrian esklabotzarik egon ez zelako ustea, baina ez da hala, 1990eko hamarkadatik historialariek kontrakoa esaten dute. Gure herriko iragan esklabistari eta gaur egun horrek utzi dituen arrastoei erreparatu diegu Amaia Igartua Aristondo BERRIAko Bizigiro saileko kazetariarekin.
Karrikan eman dute lezioa
Irakasle publikoen grebak ditu hizpide Berriketan saioaren atal honek. Araba, Bizkai eta Gipuzkoako sare publikoan aritzen diren irakasleek bederatzi egunez egin dute greba, eta negoziazioan ari dira Eusko Jaurlaritzarekin. Nafarroan mobilizazioak egin dituzte irakasle publikoek, urte hasieran hiru greba egin ondotik. Lan gatazka horiei buruzko xehetasunak eman dizkigute Irati Urdalleta Lete eta Ion Orzaiz BERRIAko gizarte gaietako kazetariek.
EAJko lemazain berria
Aitor Esteban EAJko buru berria du hizpide Berriketan saioaren atal honek. Andoni Ortuzarren lekukoa hartu berri du Estebanek Euskadi Buru Batzarreko lehendakari gisa, eta bidelagun izanen dituen EBBko gainerako kideak ere aurkeztu dituzte. Xabier Martin BERRIAko politika saileko kazetariarekin solastatu gara horri buruz.
Ikasle anitz, euskarari bizkar emanda
Nafarroako eta Ipar Euskal Herriko euskarazko hezkuntzaren egoera du hizpide Berriketan saioaren atal honek. Lurralde horietan ikasleen gehiengoak ez du inolako kontakturik euskararekin. Nafarroan D ereduak langa jo duela dirudi, eta Iparraldean oraindik bide luzea gelditzen da aurretik. BERRIAko Gizarte saileko bi kazetarik egin dute datuen gaineko analisia: Ion Orzaizek eta Ekhi Erremundegi Belokik, Iruñeko eta Baionako bulegoetatik, hurrenez hurren.
Txantrea: Eskuz esku eraikitako auzoa
Iruñeko Txantrea auzoaren historia du hizpide Berriketan saioaren atal honek. Duela 75 urte sortu zen, eta lehenbiziko etxeak bizilagunek eraiki zituzten. Nortasun handiko langile auzoa, gizarte mugimendu zabalekoa eta borrokarako gogoa zainetan daramana. Imanol Satrustegi NUP Nafarroako Unibertsitate Publikoko historialariak kontatu digu auzo horren historia.
Rosa Zarra: Bai, Ertzaintzak hil zuen
Rosa Zarraren auzia du hizpide Berriketan saioaren atal honek. Eusko Jaurlaritzaren Poliziaren Biktimen Balorazio Batzordeak onartu du Ertzaintzaren pilotakada batek eragindako zauriengatik hil zela duela 30 urte. Jon Ordoñez Garmendia BERRIAko kazetariak azaldu digu auzia. Horrekin batera, Pasaiako sarraskian Poliziak hildako lau militanteak ere aitortu ditu Jaurlaritzak, eta horri buruz aritu gara Gurutze Izagirre Intxauspe BERRIAko Politika saileko koordinatzailearekin.