Andere neandertalaren arrastoak ditu hizpide Berriketan saioaren atal honek. Euskal Herrian aurkitu diren giza aztarnarik zaharrenak izan daitezkeenak Karrantzan agertu dira, eta ikerketa horri buruzko xehetasunak eman dizkigu Asier Gomez Olivenza paleontologo eta giza eboluzioan espezializatutako doktoreak. Bera da ikerketaburua.
Berriketan podcasteko doinuak Lumi taldeak egin ditu.
Atalaren bukaeran, BERRIAn dokumentazio lanetan aritzen den Maddi Ane Txoperenak egunkarian argitaratutako esaldi bat nabarmendu du.
Zientzialariak jomugan
Zientzialarien kontrako erasoak ditu hizpide Berriketan saioaren atal honek. Zenbait ikerketek agerian utzi dute zientzialari askok erasoak jasan dituztela komunikabideetan dibulgazioa egiteagatik. Maider Eizmendi Gureiker taldeko ikerlariak hurbiletik aztertu du gaia, eta gako nagusiak azaldu dizkigu. Gainera, Virginia Garcia eta Gorka Oribe zientzialarien bizipenak jaso ditugu.
Maduro hirugarren agintaldiaren atarian
Venezuelako presidentearen izendapena du hizpide Berriketan saioaren atal honek. Gaur da inbestidura eguna, eta Nicolas Maduro prest dago hirugarren agintaldiari ekiteko. Edmundo Gonzalez Urrutia oposizioko hautagaiak bere burua du irabazletzat, eta esan du Caracasera joanen dela presidente kargua hartzera. Egoeraren berri eman digute Maider Galardi F. Agirre eta Zuriñe Rodriguez Lara kazetari eta BERRIAko kolaboratzaileek Caracasetik.
Mugimendu berritu bat, taupaka
Taupa mugimendua du hizpide Berriketan saioaren atal honek. Euskaltzaleen Topaguneak lau urteko hausnarketa prozesua egin du, eta aurrerantzean Taupa mugimendua izanen da. Aldaketa horren nondik norakoak azaldu dizkigu Irati Iziar Taupako lehendakariak.
François Bayrou: Bearnes bat Matignonen
Frantziako krisi politikoa du hizpide Berriketan saioaren atal honek. Udan Asanblea Nazionalerako hauteskundeak egin zirenetik, ezegonkortasuna da nagusi Parisen. Michel Barnierrek hiru hilabete iraun ditu lehen ministro karguan, eta François Bayrou paratu dute bere lekuan. Igor Susaeta BERRIAko Mundua saileko koordinatzaileak eman digu egoera politikoaren berri, eta Ekhi Erremundegi Beloki BERRIAko politika gaietako kazetariak azaldu digu Bayrou nor den.
Bakegileen kontakizuna
ETAren armagabetze prozesuaz bakegileek egindako kontakizuna du hizpide Berriketan saioaren atal honek. 2019an Eusko Jaurlaritzak bere bertsioa argitaratu zuen txostena «faltsua eta interesatua» dela salatu dute prozesu hartan engaiatu ziren bakegileek. Ekhi Erremundegi Beloki eta Iosu Alberdi BERRIAko Politika saileko kazetariek eman dizkigute xehetasunak.
Bukatu da showa
@Denuncias_euskalherria Instagram kontuko salaketak ditu hizpide Berriketan saioaren atal honek. Azaroaren 20tik emakume anonimoek bidalitako 250 sexu eraso baino gehiagoren testigantzak argitaratu dituzte. Nerea Intxausti Castiñeira BERRIAko kazetariak eta Maider Galardi F. Agirre BERRIAko zutabegile, ikerlari eta kazetariak eman dizkigute gaiari buruzko xehetasunak.
Bahiketa, bortxaketa eta hilketei argia
1979 eta 1980 urteen artean motibazio politikoz izandako eraso, bortxaketa eta hilketak ditu hizpide Berriketan saioaren atal honek. Gehienak Errenteria inguruan izan ziren eta erasotzaileek emakume gazteak izan zituzten jo-puntuan. Erasotzaileek zigorgabetasun osoz jarduten zuten eta eskuin muturreko talde parapolizialekin lotuta zeuden. Argituz elkarteak salatu ziren kasuen bilduma osatu du. Auziari buruzko xehetasunak eman dizkigu Gurutze Izagirre Intxauspe BERRIAko Politika saileko koordinatzaileak.
Baxar al-Assad: Bat-batean erori da
Siriako gatazka du hizpide Berriketan saioaren atal honek. HTS muturreko koalizio islamistak ezusteko erasoa abiatu zuen azaroaren 27an, eta hamaika egunen buruan Baxar Al-Assad presidenteak Siriatik ihes egin du. Egoera nahasi eta zalantzaz beteriko horretaz aritu gara Mikel Rodriguez BERRIAko editorearekin.
Ilunaren lilura
Zulo beltzak ditu hizpide Berriketan saioaren atal honek. Aurten Gaia BH3 zulo beltza aurkitu dute, inoiz aurkitu duten izar-zulo beltz masiboena. Zulo beltzez eta aurkikuntza horretaz aritu gara Miren Millet Kutxa fundazioko kide eta Donostiako planetarioko arduradunarekin.
Ogi beltza, urrezko ogi
Taloak ditu hizpide Berriketan saioaren atal honek. Garai batean eguneroko ogi zena, kapritxo bihurtu da gaur egun. Taloaren bilakaeraz mintzatu zaigu Ane Insausti Barandiaran BERRIAko Bizigiro saileko kazetaria.