Alemaniako hauteskundeetako emaitzak ditu hizpide Berriketan saioaren atal honek. Bundestag Alemaniako parlamentuak eskuinera egin du: kontserbadoreek irabazi dute, eta ultraeskuindarrak dira bigarren indarra. Emaitzak analizatzeko gako nagusiak eman dizkigu Iker Aranburu BERRIAko Ekonomia saileko kazetariak Berlinetik.
Newton eta San Fermin
Iruñeko txupinazoko jendetzaren portaerari buruzko ikerketa du hizpide Berriketan saioaren atal honek. 'Nature' aldizkarian argitaratu dute, eta Itsaso Jauregi BERRIAko zientzia gaietako kazetariak azaldu dizkigu ikerketaren gako nagusiak.
Arrazakeriaz jantzitako mozorroak
Mozorro arrazistak ditu hizpide Berriketan saioaren atal honek. Inauteri garaia da, eta Gasteiz Antirrazista taldeak txinatar, indio edo afrikar jantziak bazter uzteko eskatu diote jendeari, haien atzean arrazakeria, kolonialismo eta zapalkuntza historia luzea baitago. Edurne Elizondo BERRIAko kazetariak azaldu dizkigu auzi honen gakoak.
Trumpen gerra ekonomikoa
Donald Trumpen hilabeteko agintaldia du hizpide Berriketan saioaren atal honek. Tarte honetan muga zergak agindu ditu ezker eskuin, baina oraingoz Txinari ezarritakoak baino ez daude indarrean. Auzi horri buruzko gako nagusiak azaldu dizkigu Irune Lasa BERRIAko Ekonomia saileko kazetariak.
Alemania: eskuineko bidean (II)
Alemaniako hauteskundeetako emaitzak ditu hizpide Berriketan saioaren atal honek. Bundestag Alemaniako parlamentuak eskuinera egin du: kontserbadoreek irabazi dute, eta ultraeskuindarrak dira bigarren indarra. Emaitzak analizatzeko gako nagusiak eman dizkigu Iker Aranburu BERRIAko Ekonomia saileko kazetariak Berlinetik.
Berriketan podcasteko doinuak Lumi taldeak egin ditu.
Alemania: eskuinera bidean (I)
Alemaniako hauteskundeak ditu hizpide Berriketan saioaren atal honek. Igandean dute botoa emateko eguna alemaniarrek, eta hauteskundeen atarian herrialdeko egoera politikoari eta ekonomikoari erreparatu diogu Aitor Garmendia Etxeberria BERRIAko Mundua saileko kazetariarekin eta Berlinen berriemaile berezi ari den Iker Aranburu BERRIAko Ekonomia saileko kazetariarekin.
Kezka Nafarroako industrian
Nafarroako industriaren egoera du hizpide Berriketan saioaren atal honek. Urtea hasieran enpresen itxierak, hartzekodunen konkurtsoan sartzeak eta langileen kaleratzeak izan dira, eta zazpi enpresatako langile batzordeek manifestazioa egin dute Iruñean. Joxerra Senar BERRIAko Ekonomia saileko kazetariak eman dizkigu gaiari buruzko gako nagusiak.
Tortura: ziegako ilunpetik kaleko argira
Torturaren auzia du hizpide Berriketan saioaren atal honek. Euskal Herriko Torturatuen Sarea aurkeztu dute, eta erakunde batzuk hasi dira torturaren biktimak publikoki aitortzen. Sareari buruzko informazioa eman digu Gurutze Izagirre BERRIAko Politika saileko koordinatzaileak eta Nafarroako Gobernuak egindako aitortza ekitaldiaz aritu zaigu Joxerra Senar BERRIAko Politika saileko kazetaria.
Ur zikinak, ondorio garbiak
Ur araztegietako azterketa epidemiologikoak ditu hizpide Berriketan saioaren atal honek. Droga kontsumoari buruzko informazioa ateratzeko baliatzen dituzte nagusiki. Amaia Igartua Aristondo BERRIAko kazetariak azaldu dizkigu gako nagusiak.
Buru aldaketa Euskadi Buru Batzarrean
EBB berritzeko prozesua du hizpide Berriketan saioaren atal honek. Andoni Ortuzarrek eta Markel Olanok beren hautagaitza baztertuta, Aitor Estebanek bidea libre du EAJko presidente izateko. Xabier Martin BERRIAko politika saileko kazetariak aletu dizkigu prozesu honetako gako nagusiak.
'La NĂ©gresse': auzoa eta auzia
La Négresse auzia du hizpide Berriketan saioaren atal honek. Izen hori duen auzoaren izena aldatzeko agindu dio epaileak Miarritzeko Herriko Etxeari, «giza duintasunari» eragiten diolako. Leire Casamajou Elkegarai BERRIAko kazetariak eman dizkigu auziari buruzko xehetasunak.