Berria FM
Berria FM

186 egun paseak

2024ko apirilaren 10a
Ane Eslaba eta Uxue Rey

Internetek dio sei hilabetean 4.380 ordu kabitzen direla, 186 egun. Hori baino gehiago joan da, beraz, Israelgo Armadak urriaren 7an Gazaren kontrako erasoaldia hasi zuenetik. 33.000tik gora dira hildakoak, halako bi baino gehiago zaurituak, eta armadak dio «asko» falta dela gerra amaitzeko. Hari erreparatu dio Berria FMren azken saioak, Ane Irazabal kazetariaren laguntzarekin. Ari baikara gabarrari begira, Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeei so ere bai, baina Palestinan zer?

Atal gehiago
 2x18 Harro; betiere, politiko

Harro; betiere, politiko

LGTBI Komunitatearen Nazioarteko Egunaren ingurumarietan bukatu du denboraldia BerriaFMk. Eta abagunea baliatu du erreparatzeko, batetik, azkenaldian lerroburuetan bistaratu diren gorroto delituei eta erasoei, baina baita, orobat, ‘pinkwashing’-ari, LGTBI mugimenduaren ahalduntzeari, gozamenari eta besteri ere. Bilbao Bizkaia Harro jaialdiaz, kritiko, Be Macias; erresistentziaz eta saretzearen ahalmenaz, Maite Morales eta Ainhoa Ayerbe. Queertopiaz eta bestelako mundu batez, Dom Campistron.

2x16 Zelaitik kanpo ere irabaztekoak

Zelaitik kanpo ere irabaztekoak

Futboleko euskal taldeek lerroburu ugari eman dituzte asteotan. Esaterako, Espainiako Kopako finala jokatu du Realak, eta lehenbiziko mailara igotzear izan da Osasuna. Biek egin dute kale, baina BerriaFMri abagune ederra iruditu zaio emakumezkoen futbola izateko hizpide; dakitenei galdetuta. Ainhoa Tirapu, Ane Azkona, Arene Altonaga eta Jone Bastida lagun, arakatu dugu lan baldintzetan, ikusgaitasunean, futbol sistemaren barreneko biolentzietan, eta egiteko dagoen bidean.

Karratua 02 x 15 amatasuna

Instituzioa eta (ez)amatasuna

Aurten, Euskal Herri osoan da Amaren Eguna maiatzean. Zoriontzeko eguna ote den, ordea, duda dute askok. Ez ote den gehiago komeni data hausnartzeko baliatzea: hausnartzeko amatasuna nolakoa, amatasuna noiz, amatasuna nork, amatasuna norekin. Are gehiago: «Amatasuna bai?». Emagineko kide Ainara Lasari esker aletu ditugu ama direnenak eta ez direnenak. Hitz egin digu amatasunarekin loturiko iruditerian arrakalatu beharrekoez eta bestez. Bestalde, tamalez eta amorruz, Euskal Herrian izandako beste hilketa matxista bat ere izan dugu hizpide.

2x14 Babesgune berri bat

Babesgune berri bat

Sexu Indarkerien Arreta Integraleko Zentroa ireki dute Iruñean: eguneko 24 orduetan izateko zabalik, urteko egun guztietan. Bertan izan da BerriaFM, eta hura ekarri dute, hala, uhinetara. Hitzorduak balio izan du, gainera, hausnartzeko sexu erasoen ikusgaitasunik ezaz, halako biolentziak salatzeko premiaz eta salaketak ez jartzeko eskubideaz. Biktimen askotariko beharrez eta gizartearen ardurez.

2x13 186 egun paseak

186 egun paseak

Internetek dio sei hilabetean 4.380 ordu kabitzen direla, 186 egun. Hori baino gehiago joan da, beraz, Israelgo Armadak urriaren 7an Gazaren kontrako erasoaldia hasi zuenetik. 33.000tik gora dira hildakoak, halako bi baino gehiago zaurituak, eta armadak dio «asko» falta dela gerra amaitzeko. Hari erreparatu dio Berria FMren azken saioak, Ane Irazabal kazetariaren laguntzarekin. Ari baikara gabarrari begira, Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeei so ere bai, baina Palestinan zer?

Norabidea zaintzeaz

Norabidea zaintzeaz

Urtebeteko bidea egin du Berria FMren bigarren aldiak; hain justu ere, Emakumeen Nazioarteko Egunaren ingurumarietan. Bi motibo horien karietara, mikrofonoak jaso, ohiko estudiotik atera,  eta Iruñeko Katakrakeko egongelara ekarri dugu podcasta. Eta jendaurrean grabatu. Uzuri Castelo soziologoa eta Ainhoa Olaso Bilgune Feministako kidea lagun, feminismoaren azkenaldiko lorpenez, erronkez eta mugarriez mintzatu gara, sakon: zaintzaz, zaintzeko baldintzez, zaintza itunaz, zaintzeko konpromisoaz. Zuzeneko grabaketa horren emaitza da saio hau.

BERRIA FM 02 x 11  Euskal estatu feminista bat ipar

Euskal estatu feminista bat ipar

Talaia Feministaren lehenbiziko txostena aletu du Berria FMren saio berriak, eta, hala, 2023ak Euskal Herrian emandakoa aztertu, begirada feminista eta subiranistatik. Horretarako, taldeko kide Idoia Zengotitabengoa izan da gurean, «alarma gorriak eta itsasargiak» zein diren bistaratzeko. Horrez gainera, mintzatu gara lotsaz., trans legeaz, «señorez» eta erasotzaileez.

2x10 Maitasuna fotograma

Maitasunaren aldamioak

Maitasunaren gainekoa da Berria FMren saio berria, maiteminari buruzkoa; minak barne. San Valentin egunez, maitasun erromantikoak emakumeon bizitzetan okupatu ohi duen tokiaz, maitasunaren «azpian» gordetzen direnez eta maitasunaren izenean exijitzen diren lanez hausnartu dugu, besteak beste, hainbat lagunen ekarpenei esker; Irene Arrarats, Karmele Jaio, Irantzu Fernandez eta Bea Egizabal tarteko. Maitasuna «arrozteko», akaso. Bizigarriago bihurtu nahian, izatekotan.

02x09 BERRIA FM Gailurra zapaldu diten Apinistak

Gailurra zapaldu diten

Maria Angeles Ziganda, Maritxu Sorabilla, Paquita Bretos, Maritxu Bilbao, Angelita Olano… Mendizaletasunaren historian bidea urratu zuten emakumeetako batzuk dira horiek. Aitzindarien urratsei segituz joan dira gehitzen berriak zerrendan, eta egun kontaezinak dira alpinismoaren gailurrera iritsi direnen izenak. Haietako batzuk gogora ekarri ditugu, Ana Diez de Ureren laguntzarekin, genealogia bat osatzeko helburuz Gailurretan izan gaitun argazki erakusketa antolatu baitu. Trabak traba, han ere izan direla, garela, ezagutarazteko. Haietako batzuk gogora ekarri ditugu, Ana Diez de Ureren laguntzarekin, genealogia bat osatzeko helburuz Gailurretan izan gaitun argazki erakusketa antolatu baitu.

Podcastak
BERRIKETAN Logo
Berriketan

Arrosa kolorez jantzita

Pinkwashing edo zuriketa arrosa du hizpide Berriketan saioaren atal honek. Gaur, ekainak 28, LGTBIQ+ Harrotasun Eguna, sexu eta genero disidenteen borroka eguna da, baina badira aldarri horiek haien jarduera zuritzeko, negozioa egiteko edo haien estatuak eta sarraskiak legitimatzeko baliatzen dutenak. Gabri Lopez Bilboko EHGAM elkarteko kideak Bilbao Bizkaia Harro egitasmoaz hitz egin digu, eta Reem Dandan Sare Lesbianistako queer aktibista palestinarrak Israelen zuriketa arrosa azaldu digu.

BERRIKETAN Logo
Berriketan

Nor bere heriotzaren jabe

Eutanasia du hizpide Berriketan saioaren atal honek. Hiru urte bete dira Hego Euskal Herrian eutanasia legezkoa denetik; Ipar Euskal Herrian legez kanpokoa da oraindik. Eutanasiari buruz aritu gara Arantxa Iraola BERRIAko gizarte gaietako kazetariarekin.

Kinka
Kinka

Hiriak, bero oldeak eta egokitzapena: formula egokiaren bila

Bigarren denboraldiko azken atalean, hiriez, bero oldeez eta egokitzapenaz mintzatu da Kinka podcasta Maria Ruiz de Gopegi BC3ko ikerlariarekin. Zehazki, galdera bati erantzuten saiatu da atala: prest al daude hiriak bero oldeetarako? Horri lotuta, estres termikoaz aritu dira Nagore Arin eta Oli Artola solaskideak sasoiko azken hiztegian.

BERRIKETAN Logo
Berriketan

Jaurlaritza berritua eta handiagotua

Eusko Jaurlaritza berria du hizpide Berriketan saioaren atal honek. Imanol Pradales jeltzaleak lehendakari kargua hartu du, eta hamabost kidek osatuko dute jaurlaritza. Gobernuaren osaketa, sailburuak nor diren eta etorkizuneko erronkak azaldu dizkigu Jon Olano BERRIAko editoreak.

Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.