Olinpiar Jokoen harira Parisen egiten ari diren «garbiketa soziala» du hizpide Berriketan saioaren atal honek. Etxerik ez duten pertsonak –paperik gabeko migratzaileak, nagusiki– karrikako kanpalekuetatik eta okupatutako eraikinetatik botatzen ari da Frantziako Polizia. Kristina Berasain BERRIAko kazetaria han izan da, eta gertatzen ari dena kontatu digu.
Berriketan podcasteko doinuak Lumi taldeak egin ditu.
Atalaren bukaeran, BERRIAn dokumentazio lanetan aritzen den Maddi Ane Txoperenak egunkarian argitaratutako esaldi bat nabarmendu du.