ETBren 40 urteko ibilbidea eta etorkizuna ditu hizpide Berriketan saioaren atal honek. Urtzi Urkizuk Txoria hodei artean. ETB lehen eta gero liburua argitaratu zuen martxoan, eta berak azaldu dizkigu ETBren bilakaerari buruzko gakoak.
Berriketan podcasteko doinuak Lumi taldeak egin ditu.
Atalaren bukaeran, BERRIAn dokumentazio lanetan aritzen den Maddi Ane Txoperenak egunkarian argitaratutako esaldi bat nabarmendu du.