Euskal Autonomia Erkidegoko Arartekoak erakundeei eskatu die jarrai dezatela torturaren biktima guztiei laguntzeko «politikak egiten eta babesa erakusten, modu inklusiboan eta giza eskubideen nazioarteko zuzenbidea errespetatuz, betiere indarrean mantenduz torturen biktimen eskubideen aitortza ezinbestekoa Euskadin». Horixe da, Manu Lezertua arartekoaren hitzetan, «bide bakarra hain egintza arbuiagarriak berriz ez gertatzeko».
Arartekoak adierazpen bat zabaldu du Torturaren Biktimei Laguntzeko Nazio Batuen Nazioarteko Egunaren harira. Nabarmendu du tortura «gizon-emakumeen kontrako krimena» dela, «preskribaezina».
Torturen biktimak babesteko eskatu du Arartekoak
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu